MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Altak, bajak eta langileen datu aldaketak » Erregimen bakoitzaren berezitasunak » Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra




Alta eskaerak langilea zerbitzuak eskaintzen hasi aurretik aurkeztu beharko dira, baina, aurreikusitako hasiera dataren aurreko 60 egun naturalak ezingo dituzte inolaz ere gainditu.

Hasiera aurreikusi ezin daitekeen salbuespeneko kasuetan, data horren aurreko eguna edo egunak baliogabeak badira, edo zerbitzuak eskaintzen baliogabeko orduetan hasi bada, zerbitzuak eskaintzen hasi aurretik bidali beharko dira telegrama, fax edo bestelako bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliz.


IGO



ARTISTAK

Erregimen Orokorrerako ezarritakoaren arabera egiten dira afiliazio eskaerak, eta horien alta, baja eta datu aldaketen jakinarazpenak.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialak edo horren Administrazioak jardueren egiaztagiria egingo du afiliatutako langilearen izenean.

Zerbitzuak ematea amaitzen duenean, artistak enpresaburuari egiaztagiriaren bi ale emango dizkio bete ditzan.

Artistak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialera edo horren Administraziora bidali beha du egiaztagiriaren ale bat, eta bertan, jarduerak burutzen diren egunaren hurrengo urteko urtarrilaren hamabost egunen barruan esleitu dela agertu beharko da.

Egiaztagiriaren beste alea enpresaburuak jasoko du hilero, kuoten likidazioarekin batera, aurkez dezan.

                              

ZEZENKETAKO PROFESIONALAK

Zezenketako profesional Aktiboen Errolda

Urtero, urtarrilaren lehenengo hamabost egunetan, zezenketako profesionalek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialean edo horren Administrazioan urte horri dagokion zezenketa denboraldian jarraituko dutela egiaztatzen duen adierazpena egin behar dute Zezenketako Profesional Aktiboen Erroldan sartzeko.

Aktiboen Erroldan sartu eta bertan jarraitzearen ondorioz, parte hartzen duten ikuskizun bakoitzari dagozkion zezenketako profesionalen altak eta bajak jakinarazteko betebeharrik ez dute izango enpresek. Beraz, talde horretan ez dago segidako altarik eta bajarik, eta, ondorioz, ezta horretarako TA-2/S eredua (segidako alten eta bajen eredua) aukeztu beharrik ere. Dena den, euren identifikazio datuak (bizilekua, etab.) aldatzen direnean, jakinarazi egin behar dute Aktiboen Errolda eguneratzeko.

Zezenketako profesionalak frogatzeko edozein bide erabiliz baina, bereziki, saioen egiaztagiriak bidaliz, jarraipeneko adierazpena erreferentzia egiten dion urtearen aurrekoan, gutxienez, zezenketako zortzi ikuskizunetan parte hartu zuela egiaztatzen duenean aitortuko zaio jarduera profesionalean jarraitzea.

Jarraipena egiaztatzean, eta, ondorioz, Aktiboen Erroldan sartzean, adierazpena egin duena alta egoeran hartuko da, urte osorako eta ondorio guztietarako.

Jarduera profesionala hasi duten zezenketako profesionalen, edo aurreko urtean zortzi ikuskizunetan parte hartu ez zutenen kasuan, Erroldan lehen saioa egiten dutenetik sartuko dira.

Jarraipen adierazpena, urtero, urtarrilaren hamabostetik aurrera egiten denean, zezenketako profesionalak, soilik, lehen saioa egiten duten egunean sartuko dira Aktiboen Erroldan.

Urtero, urtarrilaren hamabosta baino lehen, jarraipeneko adierazpenik egiten ez bada, zezenketako profesionalari baja emango zaio, urte horretako urtarrilaren lehenengo egunetik hasita.

                              



Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoak.

Aldizkako langile finkoen alta eta baja eskaerak, enpresarekin duten lan harreman hasierari edo behin betiko eteteari dagozkionak, enpresaburuak aurkeztu beharko ditu Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarrita dauden arau orokorrak jarraituz. Irizpide bera jarraitu behar da datuak aldatzen direnean ere.

Betebehar horiez gain, hilero, lehenengo 10 egunen barruan, enpresaburuek euren aldizkako langile finkoen nomina aurkeztu beharko dute, aurreko hilean zerbitzuak eman zituzten egunak eta guztira lan egindakoak zehaztuz.

                              

Zinemako, dantzalekuetako eta diskoteketako aldizkako langile finkoak

Enpresek, hilero, lehenengo bost egun naturaletan, honako datu hauek dituen altako agiria aurkeztu beharko dute:

Aplikazio eremuan sartuta dauden langileen nomina.
Epe horretan egindako aste bakoitzeko lanegun finkoak.

Hileroko agiria eman ondoren sartzen diren langileen altek, eta beste langileen bajek eta datu aldaketek Erregimen Orokorreko arau orokorrak jarraituko dituzte.

                              

Uzta-biltzaile esportatzaileek tomate freskoa manipulatzea eta paketatzea

Fruitu eta Baratzeko Produktuen Elkarte Profesionalek enpresaburuek emandako langileen alten eta bajen izapideak egingo dituzte, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialari edo horren Administrazioari jakinarazteko.

Kanpainak bukatzean, enpresaburuek euren langileen bajak bideratuko dituzte, kanpainan bertan jakinarazi dituztenak kontuan hartu gabe.

Era berean, langileak, enpresaburuaren zerbitzuan jarraitu arren, alta eman zuen kanpainan ez beste batean lan egiten hasten direnean, enpresaburuek baja horiek jakinarazi beharko dituzte.

                              

Ostalaritzako zerbitzu bereziak

Afiliazio, alta eta bajan Erregimen Orokorreko arau berdinak jarraituko dira.

                              

Erretxina industria

Sistema berezi horren berezitasuna honakoa da: kanpainan segidan gertatzen diren altak eta bajak ez dira jakinaraziko.

                              

Frutak, barazkiak eta landare kontserben industriak

  • Kanpainaren hasierako eta bukaerako altak eta bajak Kanpainaren hasierako eta bukaerako altak eta bajak, lanean hasten edo uzten duen egunean kontatzen hasita, gehienez, bost egun naturaleko epean jakinarazi behar ditu enpresaburuak, ondorioak izan dituzten langile guztiei erreferentzia egiten dien agiriaren bitartez.
    Kanpaina hasieren altak bide informatikoak, elektronikoak edo telematikoak (DIE sistema) erabiliz aurkez daitezke.Ez, ordea, kanpainaren baitan gertatzen diren segidako altak eta bajak, ezta behin betiko baja ere.


  • Kanpainako ondorengo altak eta bajak

    Kanpainaren hasierako alta eta bukaerako bajaren artean gertatzen diren segidako altak eta bajak enpresaburuak jakinarazi behar ditu, gauzatu den egunaren hurrengo hila bukatu baino lehen eta ondorioak izan dituzten langile guztiei erreferentzia egiten dien agiriaren bitartez.

IGO



Nekazaritzako KKK

Nekazaritzako KKK Alta eta baja eskaerak langileak zerbitzuak eman aurretik aurkezten dira, baina inola ere aurreikusitako hasiera-dataren aurreko 60 egun naturaletan.

Zerbitzuak ematen hasten diren egun berean aldi baterako edo aldizkako langile finkoak kontratatzen badira, alta, egun horren 12:00ak aurkez daiteke, aurretik ezin izan bada egin. Lanaldia 12:00ak baino lehen bukatzen bada, alta, ordu hori baino lehen aurkeztu beharko da.

Nekazaritzakoa Jarduera-eza

Barne hartzea. Jarduerarik ezeko Nekazaritza Sistema Bereziaren barruan egoteko, gutxienez, benetako 30 lanaldi eginak izan behar dituzte aurreko 365 egunetan. Kotizazioaren eraginak jarduerarik ezeko aldietan nekazaritza-jarduerari utzi eta hurrengo hileko lehen eguneak izango dira.

Baztertzea. Jarduerarik ezeko Nekazaritzako Sistema Berezitik kanpo gera daiteke langileak eskatuta (TA0161 eredua). Kasu horretan, eraginak, eskaeraren hurrengo hileko lehen egunekoak izango dira.

Langileak eska dezake Jarduerari kezeko Nekazaritzako Sistema Berezitik kanpo uztea, Gizarte Segurantzaren Erregimen batean alta-egoeran egotea ekartzen duen beste jarduera bat egiten badu aldi berean, edo kontingentzia arruntek sortutako amatasun, aitatasun, ezintasun iraunkorreko, heriotza eta biziraupeneko prestazioak jasotzeko bateragarria den altaren antzeko egoera batean badago, edo erretiratuta.

Ofizioz ere bazter daiteke:

  • Langileak, aurreko 365 egunetan, gutxienez, benetako 30 lanaldi ez baditu egiten. Eraginak, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hileko lehen egunean izango dira.
  • Jarduerarik ezeko aldietan 2 ordainketa jarraian ez ordaintzeagatik. Eraginak, oro har, ordaindu gabeko bigarren ordainsariaren hurrengo hileko lehen egunean hasiko dira.

Berriro sartzea. Jarduerarik ezeko Nekazaritzako Sistema Berezitik kanpo geratu bada, oro har, baldintza hauek betetzen direnean berriro sartu ahalko da:

  • 365 eguneko aldiaren barruan, gutxienez, benetako 30 lanaldi egin izana.
  • Jarduerarik ezeko aldiei dagozkien kuoten ordainketa egunean izatea.

Sistema Berezian berriro sartzearen eraginak hauek dira:

  • Borondatez geratu bada kanpoan, berriro sartzeko eskaera aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunetik aurrera (TA0161 eredua).
  • Langilea, beste erregimen bateko alta-egoera batetik, edo altaren antzeko egoera batetik badator, eta aipatutako jardueran baja eskatu edo altaren antzeko egoeraren hurrengo hilabeteen barruan eskaera aurkezten badu, eraginak jardueran baja hartzen duen datan, edo altaren antzeko egoeraren iraungitze-datan, edo eskaera aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunetik aurrera izatea aukeratu ahalko du.
  • Ofizioz geratu bada kanpo, benetako lanaldiak ez betetzeagatik, baldintza hori bete eta hurrengo hileko lehen egunetik aurrera.
  • Ofizioz geratu bada kanpo, jarduerarik ezeko aldiei dagokien kotizazioa ez sartzeagatik, berriro sartzeko eskaera aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunetik, langileak, eraginak, kuotak sartzen dituen hileko lehen egunean izatea eskatzen ez badu salbu.

IGO



Besteren konturako langileen alta-eskaera lan-harremana hasi aurretik aurkeztuko da, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako arauen arabera. Enpresariak edo etxeko titularrak aurkeztu beharko du.

Enplegu-emaile bakoitzarekin hilean 60 ordu baino gutxiago lan egiten duten etxeko langileek, ordea, enplegu-emailearekin ados jarrita, Sistema Bereziko koadernaketen, alten, bajen eta datuen aldaketen gaineko betebeharrak beren gain hartu ahal izango dituzte aurreko paragrafoan adierazitako epe berdinetan.

Aurrez aurre aurkez dezakezu eskaera, dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioan, edota telematikoki, baldin eta ziurtagiri digitala baduzu, eskaera-eredu hau Etxeko Langileen Sistema Bereziko langileen alta, baja eta datu-aldaketa izeneko izapidearen bitartez bidalita. Egoitza Elektronikoan aurkituko duzu.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra