Abenduaren 29ko 43/2006 Legeak, hazkundearen eta enpleguaren hobekuntzarakoak, 5/2006 R.D.R.D.n aurreikusitako hobariak aldatzen ditu, langile minusbaliatuak kontratatzeari dagokionean.
2007ko urtarilaren 1etik aurrera, langile minusbaliatuak kontratatzeak ondoko hobariak ditu:
- Kontratazio mugagabea:
- Minusbaliatuak (oro har)-----------> 375 euro
- Garun-paralisia, gaixotasun mentala edo minusbaliotasun intelektuala dutenak, %33 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta, edo minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala dutenak, %65 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta ----- > 425 euro.
- Horretaz gain, kontratatutako langileak kontratatzean 45 urte edo gehiago baditu edo emakumezkoa bada, aurreko paragrafoen arabera dagokion hobaria 100 eurotan edo 70,83 eurotan handituko da hurrenez hurren, paragrafo honetan ezarritako handitzeak euren artean bateragarriak izan barik.
- Enpleguaren sustapenerako aldi baterako kontratuen bidez kontratatutakoak:
- Minusbaliatuak (oro har)------------ > 291,66 euro
- Garun-paralisia, gaixotasun mentala edo minusbaliotasun intelektuala dutenak, %33 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta, edo minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala dutenak, %65 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta ----- > 341,66 euro.
- Horretaz gain, kontratatutako langileak kontratatzean 45 urte edo gehiago baditu edo emakumezkoa bada, aurreko paragrafoen arabera dagokion hobaria 50 eurotan handituko da, eta handitze hauek bateragarriak izango dira.
- Enpleguko Zentro Bereziek kontratatutako minusbaliatuak:
- Enpleguko Zentro Bereziek kontratatutako langile minusbaliatuei dagokienean, kontratu mugagabe zein aldi baterako kontratuen bidez, prestakuntzako kontratuak barne, Gizarte Segurantzako enpresa-kuotaren %100eko hobaria aplikatuko da, lan-istripu eta laneko gaixotasun kuotak eta baterako bilketako kuotak barne. Hobari bera izango dute empleguko zentro bereziek, baldin eta enplegua sustatzeko langile minusbaliatuen aldi baterako kontratuak mugagabeak bihurtzen badituzte edo prestakuntzakoak mugagabeak bihurtzen badituzte.
43/2006 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren laugarren atalak hobarien atzera-eraginezko ondorea ezartzen du. Ondorioz, 2006ko uztailaren 1a eta legea indarrean jarri zen data bitartean enpleguko zentro publikoek minusbaliatuekin egindako kontratuei, enpresa-kuoten %100eko hobaria aplika dakieke.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioz, epeei dagozkien jada ordaindutako kuotetan aldeen itzulketa bultzatuko du ofizioz.
Aplikazio eremuaren Identifikazioa
Arauak minusbaliotasun motaren arabera hobarien zenbatekoan ezberdintasunak ezartzen dituenez, minusbaliotasun horren kualifikazioa egiaztatu beharra dago Diruzaintza Orokorrean.
Informazio hau EZIN IZANGO DA DIE SISTEMAREN BIDEZ MEKANIZATU. Hobariak handitzeko aukera ematen duen minusbaliotasun mota egiaztatu beharko da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Administrazioen bidez.
Minusbaliaturen bat alta denean bereziki minusbaliatuei dagokien kontratu motarekin eta Diruzaintza Orokorraren datu-basean aipatutako minusbaliatuak minusbaliotasun gogor batekin handitutako hobarietarako aukera badu, 43/2006 Legean ezarritako gehikuntzak aplikatuko dira automatikoki.
Aitzitik, informazio hau Diruzaintza Orokorraren datu-basean ez bada, altaren unean aplikatuko dira langile minusbaliatuentzako ezarritako ohiko hobariak, dagokien gehikuntzarik gabe. Behin Diruzaintza Orokorraren Administrazioan minusbaliotasun mota egiaztatuta, hobariak gehitutako altaren kopia bat lortu ahal izango da.
Aipatutako minusbaliotasun motaren egiaztapena, minusbaliatua lehenengoz kontratatzen denean baino ez da egingo, eta beti ere minusbaliotasunak hobarien kalkuluan eraginik badu.
Minusbaliotasun motari buruzko informazioak ez du loturarik izango egungo "Minusbaliotasun Gradua" eremuarekin, egun bezala funtzionatzen jarrituko baitu.
Hobarien aplikazioa
- Minusbaliatuak kontratatzeagatiko hobariak CD22 "Hobaria Enplegu Sustapena Zenbateko Finkoa" dedukzio-klabearekin islatuko dira, eta "Kotizazioan Berezitasuna duen Kolektiboa"-ren ondoko klabeekin (Jarraibide Teknikoen 54. taula):
| 1222 |
Minusbaliatu mugagabea gizona < 45 urte |
| 1223 |
Minusbaliatu mugagabea. 45 urtetik gorakoa |
| 1224 |
45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatu mugagabea |
| 1225 |
Minusbaliatu mugg. 45 urtetik beherako gizonezkoa talde berezia * |
| 1226 |
Minusbaliatu mugagabea. 45 urtetik gorako gizonezkoa talde berezia * |
| 1227 |
45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatu mugagabea talde berezia * |
| 1228 |
Minusbaliatu ald.bt. Gizona < 45 urte |
| 1229 |
Aldi baterako minusbaliatua. 45 urtetik gorako gizonezkoa |
| 1230 |
45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatu aldi baterakoa |
| 1231 |
45 urtetik gorako emakumezko minusbaliatu aldi baterakoa |
| 1232 |
Aldi baterako minusbaliatua. 45 urtetik beherako gizonezkoa talde berezia * |
| 1233 |
Aldi baterako minusbaliatua. 45 urtetik gorako gizonezkoa talde berezia * |
| 1234 |
45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatu aldi baterakoa talde berezia * |
| 1235 |
45 urtetik gorako emakumezko minusbaliatu aldi baterakoa talde berezia * |
(*) Talde Berezia: Garun-paralisia, gaixotasun mentala edo minusbaliotasun intelektuala dutenak, %33 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta, edo minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala dutenak, %65 edo gehiagoko minusbaliotasun gradua aitortuta.
- Kontratazioa ehungintza eta jantzigintza sektoreetako soberakineko langile minusbaliatuekin egiten denean, hobariaren zenbatekoa Enplegua Sustatzeko Programaren arabera dagokiona izango da, %5 gehituta 2 urtean zehar.
Hobari hauek CD23 "Pizgarriak ehungintza eta jantzigintza sektoreetan" klabearekin, eta ondoko "Kotizazio Bereziko Kolektiboak" klabeekin (Jarraibide Teknikoen 54. taula) islatuko dira:
| 1014 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik beherako gizonezko minusbaliatua |
| 1015 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik gorako minusbaliatua |
| 1016 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatua |
| 1017 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik beherako gizonezkoa minusbaliatua talde berezia * |
| 1018 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik gorako minusbaliatua talde berezia * |
| 1019 |
Ehungintzako sektorea 45 urtetik beherako emakumezko minusbaliatua talde berezia * |
Kolektibo hauetarako beharrezkoa da "Informazio Osagarria" 1270 eremua betetzea. Bertan, hobariaren aplikazioari dagokion epea zehaztu beharko da, Jarraibide Teknikoen 57. taulako baloreen arabera.
| 1 |
LEHEN URTEA |
| 2 |
BIGARREN URTEA |
| G |
GAINONTZEKO URTEAK |
- Enpleguko Zentro Bereziek langile minusbaliatuak kontratatzeagatiko hobariak egungo CD13 "Hobariak Enpleguko Zentro Bereziak" dedukzio-klabearekin identifikatuko dira.
43/2006 Legearen atzera-eraginezko ondore izaera dela eta hobari hauei dagokienean (Lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoa), enpleguko zentro berezietako hobariak EZ dira CD22 klabearekin kontsignatuko
eta ondorioz, "Kotizazio Bereziko Kolektiboak" kodeak baja izango dira, kolektibo honentzat aurreikusitako hobariak identifikatzen zituztenak:
- 0013 - Minusbaliatuak Enpleguko Zentro Berezia
- 0020 - Minusbaliatua Enpleguko Zentro Berezia Aldi baterako kontratua
- 1012 - Ehungintza sektorea Minusbaliatua Enpleguko Zentro Berezia
- Egungo WinSuite32ren 6.0.0 bertsioak Berrien buletin honetan zehaztutako aldaketak azaltzen ditu.
- DIE Sistemaren Dokumentazioaren eremuan, "Jarraibide Teknikoak" atalean, eguneratutako "Taula eta Formatu Arruntak" fitxategia dago, eta aldaketak gris kolorean agertzen dira.