MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Amatasuna » Eskubidearen sorrera/ Atseden-epearen iraupena

Eskubidearen sorrera/ Atseden-epearen iraupena




Erditze-datatik aurrera edota atsedenaren hasiera-datatik aurrera, hori aurrekoa bada (amak atsedena aurreratu ahal izango du eta Osasun Zerbitzu Publikoko amatasun-txostenean  erditzeko aurreikusitako data baino 10 aste lehenago ere hartu ahal izango du).


IGO



Arau orokor gisa, adopzioa esleitzen duen ebazpen judiziala ematen den unetik hasten da, edo behin-behineko zein behin betiko harreraren erabaki administratiboa edo judiziala ematen den unetik aurrera; adin txikiko batek ez du inoiz emango hainbat etenaldirako eskubidea.

Nazioarteko adopzioa denean, beharrezkoa bada gurasoak aurrez adoptatuaren jatorrizko herrialdera joatea, etenaldia adopzioa ematen duen ebazpena baino lau aste lehenago ere has daiteke. Aldi hori igaro ondoren dagokion ebazpen judiziala edo administratiboa egokituko ez balitz, erakunde kudeatzaileak prestazioa kautelaz eten dezake, hura gertatu bitartean.

Hala ere, diru-laguntza aitortu eta nazioarteko adopzioa edo harrera burutuko ez balitz, interesatuak ez dira behartuta egongo ukapenera arte, edo, hala balitz, diru-laguntzaren ordainketa eten arte jasotako prestazioak itzultzera.


IGO



Eskuarki, amatasun-subsidioak etenaldirik gabeko 16 asteko iraupena izango du, eta, erditze anizkuneko kasuetan, iraupena 2 aste gehiagoz luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.

Adierazitako iraupenari, horrela dagokionean, 2 asteko iraupen osagarria gehituko zaio seme-alaba minusbaliatu bakoitzeko, eta dagokion luzatze-aldia, 13 aste gehienez, jaioberria, erditze ondoren, ospitaleratzen den kasuetan. Hala ere, erditze anizkuneko kasuetan, ez dira metatuko seme-alaba guztien ospitaleratze-aldiak, aldi horiek aldi berean gertatzen badira.

Garaia baino lehenagoko erditze-kasuetan eta, edozein kausagatik, erditze ondoren jaioberria, 7 egun baino gehiagotan, ospitalean geratu behar denean, atseden-aldia neurtu ahal izango da, amak eskatuta, edo, amak egin ezean, beste gurasoak eskatuta, ospitaleko alta jaso deneko egunetik aurrera, eta neurketa horretatik kanpo geratuko dira erditze ondorengo 6 asteak, amaren derrigorrezko atsedenerako baitira.

Seme-alaba hiltzen bada, ez da murriztuko prestazio ekonomikoaren iraupena, baldin eta, behin erditze-ondorengo 6 asteak amaituta, amak lanean berriro hasteko eskaera egiten ez badu. Azken kasu horretan, amak beste gurasoaren alde egindako aukera indargabetuko da.

Bi gurasoek lan egiten badute eta beharrezko betekizunak betetzen badituzte, amak aukeratuta, atseden-aldia, aldi berean zein bata bestearen ondoren, partekatu ahal izango dute.



IGO



Eskuarki, amatasun-subsidioak etenaldirik gabeko 16 asteko iraupena izango du, eta, harrera zein adopzio anizkuneko kasuetan, iraupena  2 aste gehiagoz luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.

Adierazitako iraupenari, horrela dagokionean, 2 asteko iraupen osagarria gehituko zaio seme-alaba minusbaliatu bakoitzeko.

Adoptatutako seme-alabak zein harreran hartutako adingabeak hilez gero, ez da murriztuko prestazio ekonomikoaren iraupena, baldin eta adoptatzaileek zein harrera egin dutenek lanean berriro hasteko eskaera egiten ez badute.

Guraso biek lan eginez gero, etenaldia interesdunen aukeraren arabera banatuko da, eta aldi berean zein batak bestearen ondoren bereganatu ahal izango dute, betiere etengabeko aldietan eta xedatutako mugak aintzat hartuta.


IGO



Seme-alaba hiltzen bada, ez da murriztuko prestazio ekonomikoaren iraupena, baldin eta, behin erditze-ondorengo 6 asteak amaituta, amak lanean berriro hasteko eskaera egiten ez badu. Azken kasu horretan, amak beste gurasoaren alde egindako aukera indargabetuko da.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa ezarriko da nahiz eta umekiak Kode Zibilaren 30. artikuluan nortasuna lortzeko xedatatutako baldintzak bete ez, baldin eta amaren sabelean 180 egun, gutxienez, egon bada.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra