MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Amatasuna » Onuradunak / Baldintzak

Onuradunak / Baldintzak




  • Izaera orokorreko baldintzak eskatzen dira, eta ama Gizarte Segurantzaren Sisteman alta egoeran egotea.

  • Horrez gain, atsedenaldiaren hasieran, amak beste gurasoari eman behar dio erditze ondorengo atsedenaldiaren zati zehatz eta etengabe bat hartzeko aukera, biak aldi berean edo bata bestearen ondoren, eta hartaz gozatzen jarraitu ahal izango du, nahiz eta amak lanean hasi behar duenean oraindik aldi baterako ezintasunean egon. Amak aukera hori baliogabetu dezake idatzi bat aurkeztuta INSSren Zuzendaritza probintzialean, aukera hori aplikatzea ezinezko egiten duen zerbait gertatuz gero, hala nola aitaren falta, gaixotasuna edo istripua, familia uztea, banantzea edo antzeko beste arrazoi batzuk direla eta.

  • Prestazioa ematean, bakoitzari dagokion zenbatekoa emango zaio.

IGO



Amak lanik egiten ez duen kasuetan, Gizarte Segurantzako sistemaren araubidean  sartuta ez badago, ezin izango dio beste gurasoari eman amatasun atsedenaren zati bat hartzeko eskubidea.

Alabaina, ama hiltzen bada (lana egiten zuen edo ez kontuan hartu gabe), beste gurasoak amatasunagatiko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izango du atseden aldi osoan; betiere, horretarako ezarritako baldintzak betetzen baditu.


IGO



Bai. Ama langileak ez badu betetzen eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia, eta ordaindutakoaren araberakoa ez den diru-laguntza aitortzen bazaio, beste gurasoak, amaren ordez, ordaindutakoaren araberako diru-laguntza jaso ahal izango du dagokion atsedenaldian, betiere ordaindutakoaren araberakoa ez den diru-laguntzaren iraupena eta goratzea (amari legokiokeena) kenduta eta eskatutako  baldintzak ziurtatzen baditu.

Atsedenaldia beste gurasoari uzteko aukera amak eskatu beharko du atsedenaldiaren hasieran.


IGO



Ama erditzean edo erditu ondoren hiltzen bada, beste gurasoak atsedenaldi osoari dagokion prestazioa jaso ahal izango du, edo hartzeko gelditzen den zatiari dagokiona, erditze-egunetik zenbatzen hasita, amak erditu aurretik jasota izan lezakeen zatia kendu gabe, betiere eskatutako baldintzak ziurtatzen baditu eta ama Gizarte Segurantzaren sisteman sartuta egongo ez balitz ere.


IGO



Kasu horretan, norbanakoaren eskubide bat denez, hura gozatzea ez dago amari mugatuta. Hortaz, amatasuneko, adopzioko edo harrerako diru-laguntzaren onuradunak izango dira dagozkien atsedenak hartzen dituzten langileak, haien sexua edozein dela ere, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.


IGO



6 urtetik beherakoak izango dira, edo 6 urtetik gorako adin txikikoak, honako kasu hauetan: % 33ko edo gehiagoko ezintasunen bat badute, edo, baldintza bereziak eta esperientzia pertsonalak direla eta, edo atzerritik datozelako, gizartean eta familian txertatzeko arazo bereziak badituzte. Baldintza horiek dagokion autonomia-erkidegoan eskumena duten gizarte-zerbitzuek ziurtatu beharko dituzte.


IGO



Amatasun-atsedenean dauden besteren konturako langileek lanaldi osoan edo partzialean egin dezakete hori. Eskubidea bi guraso, adoptatzaile edo hartzaileetako edozeinek erabil dezake, biek aldi berean edo bata bestearen ondoren.

Ezinbestekoa izango da aurrez enpresaburuaren eta langilearen artean adostea. Akordio hori dagokion atsedenaldiaren hasieran nahiz geroago egin daiteke, eta atsedenaldi osoari zein haren zati bati eragin diezaioke. Akordioa egin ondoren, hitzartutako erregimena enpresaburuaren eta eragindako langilearen arteko beste akordio batez baino ezingo da aldatu; langilearen ekimenez egingo da aldaketa, eta haren osasunari edo adin txikikoarenari eragiten dieten arrazoien ondorioz.

Halaber, norberaren konturako langileek lanaldi partzialeko amatasun-atsedena har dezakete, eta horren ondorioetarako, laguntzak jasotzea eta jardueraren murrizketa % 50ean bakarrik egin ahalko dira. Modalitate hori aitortzeko, interesatuek erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko diote zer erregimenetan egingo den atsedenaldia, dagokion prestazioa eskatzen duten unean.

Hala ere, erditzeari dagokionez, amak ezingo du atseden-modalitate hori erabili erditu ondorengo 6 asteetan, nahitaez atseden hartzekoak izango baitira.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra