MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Osasun-laguntza

Osasun-laguntza



  • Eskubidearen titular bezala, langileak (afiliatuta eta altan edota alta antzeko egoeran), pentsiodunak eta aldizkako prestazioen jasotzaileak, langabeziako prestazio eta subsidioak jasotzen dituztenak barne.

  • Eskubidearen aurreko titularren konturako senideak edo parekatuak.

    • Ezkontidea.
    • Banaketa edo dibortzio datan, ezkontidearen kartilan diren banatu eta dibortziatuak, beti ere beste arrazoi batengatik osasun-laguntzarako eskubiderik ez dutenean.
    • Eskubidearen titularraren ezkontidea izan gabe, berarekin ezkontz-bizitzan elkarbizi dena, eskaera datatik gutxienez urte beteko aurrerapenaz, baita honen seme-alabak ere.
    • Ondorengoak (ezkontide bienak edo haietako batenak), adoptatutako seme-alabak, eta neba-arrebak.
    • Kasu berezi batzuetan, izatez hartutakoak, osasun laguntzarako eskubidea duten espainiarrek epe baterako hartutako ume atzerritarrak barne.
    • Titularraren eta ezkontidearen asabak, baita hurrengo ezteiengatik asaba hauen ezkontideak ere.

Guztiek bete behar dituzte ondoko baldintzak:

    • Titularrarekin bizi eta bere kargura izan (banatuak eta dibortziatuak izan ezik).
    • Diruz saritutako inolako lanik ez egitea, EAEAPren bikoitza baino gehiagoko ondare-errenta edo pentsiorik ez jasotzea.
    • Titulu ezberdinagatik prestazio honetarako eskubiderik ez izatea.

  • Osasun-laguntzarako eskubidea duten beste kolektibo batzuk: errekurtso ekonomiko nahikorik ez dutenak, ekintza terroristek eragindako pentsioen titularrak...

IGO



Oro har, prestazio-sanitarioek eduki bera dute titularrarentzat (langileak eta pentsiodunak) zein bere kargura dituen onuradunentzat, kontingentzia lan-istripua edo laneko gaixotasuna izan denean izan ezik; izan ere, kasu hauetan asistentzia konplexuagoa da (kirurgia plastikoa eta konpontzailea...).


IGO



Oro har, eta beti ere eskatutako baldintzak betez gero, eskubidearen titularraren ezkontidea izan gabe, berarekin ezkontz-bizitzan elkarbizi bada, eskaera data baino gutxienez urte bete lehenagotik, baita honen seme-alabek ere, osasun-laguntzarako eskubidea izango dute.

Pertsona hau onuradun sartzeak, ez du ustezko ezkontide ohiaren osasun-laguntzarako eskubidea aldatzen.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa