
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
FAQ
Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak » Erretiroa » Zenbatekoak eta Ordainketak
Zenbatekoak eta Ordainketak
- Pentsioaren zein ehuneko dagokit kotizazioaren arabera?
- Aldatzen al da pentsioaren ehunekoa 65 urte betetzean?
- 67-1-1ean betetako adinagatiko hobari-egunak, kontuan hartzen al dira eskatutako gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko?
- Pentsioaren zein zenbateko dagokit erretiro partziala hartuta?
- Erretiro malgua denean, zein eragin dute lanaldi partzialeko lan-kontratuen bidez egindako jarduerengatiko kotizazioek?
Erretiro-pentsioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari ondoko ehunekoak aplikatuta zehaztuko da:
- Kotizatutako lehen 15 urteengatik: %50.
- Kotizazio urte gehigarriko, 16. eta 25. urteen artean, biak barne: %3.
- Kotizazio urte gehigarriko, 26. urtetik aurrera: %2, oinarri arautzaileari aplikatu ehunekoak %100 gainditzen ez duenean. Hala ere, bada %100 hau gainditzeko aukerarik interesdunak 35 urte kotizatuta dituela egiaztatu eta 65 urte beteta dituenean.
Erretiro-pentsioa aitortu zen unean zehaztu ehunekoa ez da aldatuko onuradunak 65 urte betetzen dituelako.
Hala ere, 65 urte betetzean pentsioaren zenbatekoa adin honetarako ezarritako gutxieneko pentsioa baino txikiagoa balitz, berau bermatuko litzaioke, betiere eskatu baldintzak beteko balitu.
Prestazio baterako eskatu gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko, oro har, benetan egindako kotizazioak eta aparteko pagatzat hartutakoak baino ez dira zenbatuko (kuota-egunak deitutakoak).
1967-1-1ean zuen adinaen arabera langileari aitortutako hobari-epeak ez du balio eskatu gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko, pentsioaren ehunekoa zehazteko baino ez da kontuan hartuko.
Pentsioaren zenbatekoa lanadiaren ehuneko murriztailea legokiokeen pentsioaren zenbatekoari aplikatzean lortu zenbatekoa izango da, kotizatutako urteen arabera, gertaera eragilearen datan.
Erretiro partzialeko oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa zehazteko, 65 urte bete aurretik lortzen denean, ez dira adinaren araberako koefiziente murriztaileak aplikatuko.
Burutu jardueretan egin kotizazioek, erretiro-pentsioaren etenaldi partzialean, pentsioaren hobekuntzarako eragina izango dute, behin lan egiteari utzi ostean.
Kasu hauetan, jarduerak eten izana behin eskudun Erakunde kudeatzaileari jakinarazita, erretiro-pentsio osoa jaso ahal izateko eskubidea berriz hasiko da, aurretiaz zenbatekoa berkalkulatuta hurrengo arauen arabera:
-
Berriro ere oinarri arautzailea kalkulatzeko balio dute, beste kotizazio batzuen zenbaketaren bidez eta jarduera eten zen unean indarrean diren arauak aplikatuta. Lortu oinarri arautzailea aurreko oinarri arautzailea baino txikiagoa bada, aurretiaz zehaztutakoa mantenduko da, betiere oinarri arautzailea zehaztu zenetik eta lana utzi arte izandako errebalorizazioak aplikatuz pentsioari.
-
Oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa handitzeko ere balio dute, %100eko gehienekoa gaindi dezakeena eta , hala bada, aplikatu zen koefiziente murriztailea gutxitzeko edo kentzeko hasierako erretiroa aurreratua izan balitz. Honetarako, gutxienez urte teoriko batean kotizatu beharko du (kotizazio partzialak direnez, zenbatekoa egun teorikoen kalkuluan oinarrituko litzateke eta lortu zenbatekoa bider 1,5).
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





