
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Pentsiodunak
Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Birbaliopena » Errebalorizazioa
Errebalorizazioa
Pentsioen balioa handitzea:
1. Gizarte Segurantzak kotizaziopeko modalitatean ordaindutako pentsioek ehuneko bateko igoera izango dute 2012. urtean, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 48. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Ehuneko igoera bera izango dute pentsio publikoen mugen zenbatekoek, gutxienekoetarako osagai ekonomikoak eta ardurapeko seme-alaba bakoitzeko Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak aintzat hartzeko.
2. Halaber, ehuneko batean handituko dira Gizarte Segurantzaren gutxieneko pentsioen zenbatekoak, kotizazio gabeko pentsioak eta desagertu den Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Asegurua (SOVI); baita hamazortzi urteko edo hortik gorako seme-alabak ardurapean izateagatiko Gizarte Segurantzaren prestazioak (% 65eko edo hortik gorako ezgaitasun-maila badute), eta mugikortasun-laguntza eta garraioko gastuak konpentsatzeko laguntza. Pentsio eta prestazio horien zenbatekoan adierazitako igoera aplikatu behar da. Honela egingo da: 2010eko abenduaren 31n indarrean zegoenari Kontsumoko Prezion Indizeari (KPI) dagokion % 2,9ko igoera egingo zaio, 2010eko azarotik 2011ko azarora artean.
3. Pentsio publikoen 1. atalean ezarritako igoeratik salbuetsita geratuko dira honako hauek:
-
1989rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 37/1988 Legearen 42. artikuluan adierazitako edozein aurreikuspen-erregimen edo -sistemaren kontura ordaindutako pentsioak, hala badagokio, titularrak jasotako beste pentsio publikoen hileko zenbateko osoaren hileko zenbateko osoaren kontura, abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuaren I. eranskinean ezarritako pentsio publikoen harrera-muga gainditzen badu.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko ekintza terroristengatik sortutako Estatuaren eta Gizarte Segurantzaren Klase Pasiboen Erregimenaren ezohiko pentsioetan, ez eta atentatu terroristek eragindako salbuespenezko pentsioetan ere, ekainaren 23ko 6/2006 Errege Lege Dekretuaren babesean, edo zerga, administrazio, Gizarte Segurantza eta Laneko neurrien abenduaren 30eko 62/2003 Legearen berrogeita hirugarren xedapen gehigarriaren arabera aintzat hartutako pentsioetan.
-
Desagertutako SOVIren pentsioak, beste pentsio publiko batzuekin lehian sartzen direnean, Gizarte Segurantzaren sistemaren erregimenen alarguntza-pentsioekin bada izan ezik, eta beste edozein alarguntza-pentsio publikorekin.
Ondorio horietarako, ez dira pentsio lotesletzat hartuko martxoaren 18ko 3/2005 Legearen babespean aintzat hartutako prestazio ekonomikoa, ez eta Espainiako gerra zibilarengatik mutilatutakoek edo lehen mailako ezgaituek jasotako pentsioa, edozein zela arautzen zuen legedia; ez eta elbarriak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 legean aurreikusitako hirugarren pertsonak laguntzeagatiko prestazioa ere, edo ekintza terroristek eragindako ezohiko pentsioak.
Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaz gain, pentsio guztien eta aipatutako SOVIren pentsioen batura, behin haien balioa handituta, 2012an, aseguru horren pentsiorako finkattuako zenbatekoaren azpitik badago, urtean zenbatuta, SOVIren pentsioa, ateratzen den aldea beste handituko da. Desberdintasun hori ez da finkagarria, eta interesdunaren harrerek izan dezaketen edozein igoerarekin xurgagarri izango da; bai berbalorazio kontzeptuetan, bai aldizkako prestazio berriak onartzean.
Pentsioen erosteko ahalmena mantendu:
Gizarte Segurantzaren Sistemaren pentsioen gutxieneko osagarrien hartzaileek, 2012ko apirilaren 1 baino lehen, ordainketa bakarrean, 2011n jasotako pentsioaren eta pentsio horien gutxieneko zenbatekoetan % 2,9ko igoera hori aplikatzetik dagokionaren arteko aldearen baliokidea den kopurua jasoko dute. Ehuneko hori, 2010eko azarotik 2011ko azarora arteko aldian dagoen benetako KPI da.
Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa ere aplikatuko zaie onuradunei Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko pentsioen ekitaldi horretan, lotesleak ez diren SOVIren pentsioei dagokiena, eta baita 18 urteko edo hortik gorako seme-alaba ardurapean izateagatiko Gizarte Segurantzaren prestazioen hartzaileei ere, % 65eko edo hortik gorako ezgaitasun-maila badute. Bestalde, mugikortasun-laguntza eta garraio-gastuak konpentsatzeko laguntza jasotzen dutenei ere aplikatuko zaie.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





