MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Pentsiodunak

Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Birbaliopena » Nazioarteko arauak aplikatuz aitortutako pentsioak

Nazioarteko arauak aplikatuz aitortutako pentsioak


  1. Nazioarteko arauak aplikatuz aitortu eta zenbateko teorikoaren ehuneko zati bat Gizarte Segurantzaren ardurapean duten pentsioak goratzeko, ehuneko zati hori aplikatuko zaio pentsio horren ehuneko ehuna Espainiako Gizarte Segurantzaren ardurapean egon izanez gero legokiokeen goratzeari.

    Aurreko paragrafoan aipatutako zenbateko teorikoan ez da barnean hartuko hala behar izanez gero egokituko litzaiokeen gutxieneko osagarria, betiere aldebiko edo alderdi anitzeko hitzarmen batean beste zerbait xedatzen ez bada.
  2. Hainbanatutako pentsioari, aurreko atalean xedatutakoari jarraituz goratu ondoren, dagokion gutxieneko osagarria gehituko zaio, ezarritako arau orokorren arabera hala dagokionean. Osagarri hori kalkulatzeko, 1. atalean kontuan hartutako ehunekoa aplikatuko zaio pentsioaren ehuneko ehuna Espainiako Gizarte Segurantzaren ardurapean egongo balitz legokiokeen zenbatekoaren eta arau orokorrak aplikatuz dagokion gutxienekoaren arteko aldeari.
     
  3. Aurreko atalean xedatutakoa aplikatu ondoren, Gizarte Segurantzaren aldebiko edo alderdi anitzeko hitzarmen baten babespean Espainiako legediak nahiz nazioartekoak aitortutako pentsioen zenbatekoen batura txikiagoa bada Espainian unean-unean indarrean dagoen pentsioaren gutxieneko zenbatekoa baino, onuradunari bermatuko zaio, Espainian bizi den heinean, onartutako pentsioen -Espainiako eta atzerrikoa- baturaren eta aipatutako gutxieneko zenbateko horren arteko aldea, hura emateko ezarritako arau orokorrei jarraituz.

    3. atal hau, Kontseiluaren 1408/1971 zenbakidun Arautegiaren (EEE) 50. artikulua, 1971ko ekainaren 14koa, Gizarte Segurantzaren erregimenak Erkidegoaren barruan batetik bestera mugitzen diren besteren konturako langileei, norberaren konturako langileei eta haien familietako kideei aplikatzeari buruzkoa, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 883/2004 zenbakidun Arautegiaren (EE) 58. artikulua, 2004ko apirilaren 21ekoa, Gizarte Segurantzako sistemen koordinazioari buruzkoa, aplikatzeko, gutxieneko zenbatekotzat hartuko dira iraungitako Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren zenbateko finkoak.
     
  4. Gutxienekoagatiko osagarriei dagokienez, atzerriko erakunde baten kargura jasotzen diren prestazioak diru-sarreratzat edo lan-etekintzat hartuko dira, artikulu horretako 3. atala aplikatzeko izan ezik, edo bi alderdiko edo alderdi anitzeko hitzarmenen batek aurkakoa ezartzen duenean.
  5. Dagokionean, onuradunari aitortu behar zaion osagarria kalkulatzeko, atzerriko pentsioaren zenbatekoa eurotan hartuko da. Aplikatuko den kanbio-tasa 2017ko urtarrilaren 1erako ezarritakoa izango da, edo dagokion datarako ezarritakoa, 2017an aipatutako osagarri hori jasotzeko eskubidea noiz lortzen den kontuan hartuta. Kanbio-tasa hori finkatuko da komunitate araudiak eta aldebiko edo alderdi anitzeko hitzarmenak eta aplikatzeko emandako xedapenei jarraituz.

IGO



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra