MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Pentsiodunak

Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Pentsioak » Ezaugarriak

Ezaugarriak




  • Euren arteko pentsioak:

    Araubide bereko pentsioek ez dute bat egiten, onuradun bakar bat denean, legeak edo arauak kontrakoa aipatu izan ezik. Bateraezinak badira, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak bat aukeratuko du. Salbuetsiko da alarguntza pentsioaren bateraezintasuna.

    Araubide desberdinek emandako pentsioetan ez da bateraezintasunik emango
  • Pentesioak eta lana:

IGO



  • Prestazioak ezin dira hurrengo honen aztergai izan:
    • Etendura totala edo partziala.
    • Atxikipena.
    • Konpentsazioa edo deskontua.
  • Hurrengo honetaz erantzun behar denean izan ezik:
    • Ezkonlagunaren eta seme-alaben aldeko elikagai betebeharrak (Kode Zibileko 110 eta 143. artikuluak)
    • Onuradunak Gizarte Segurantzarekiko hartu dituen betebeharrak edo erantzukizunak.
    • Herri Ogasunarekiko hartu dituen betebeharrak (Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zergari buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legea eta bestelako zerga arauak).
  • Enbarguari dagokionez, 607 Iart. k urtarrilaren 7koa, 1/2000 Legearena, Prozedura Zibilekoa jarraituko da.

IGO



  • Prestazioak hartzeko eskubidearen aitorpena bost urtetara preskribatzen da, dena delako prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik zenbatuta. Alde batera utzi gabe, aipatutako aitorpenaren ondorioak dagokio eskaera egin ondorengo hiru hilabetetan ematean direla.
  • Ez dira preskribatzen honako pentsioak:
    • Erretiroa.
    • Alarguntza.
    • Zurztasuna.
    • Senitarteen aldekoa
  • Preskripzioa honengatik eten egingo da:
    • Kode Zibileko 1973. artikuluak aipatutako ohiko arrazoiengatik (... "Auzitegietan aitortzeagatik, hartzekodunak judizioz kanpoko erreklamazioa egiteagatik eta zordunak zorra aitortzeko edozein egintzarengatik").
    • Gizarte Segurantzako Administrazioak edo Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak egindako erreklamazioarengatik.
    • Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sailak izapidetutako espedientea irekitzeagatik.
  • Preskripzioak eten egingo da ustezko errudun, kriminal edo zibil baten aurka ekintza judiziala burutzen denean, hura izapidetzen ari den bitartean. Epea zenbatzen hasiko da, aipatutako jarduera artxibatu dela jakinarazten den egunetik aurrera edo epaia irmo bilakatzen denean.

IGO



Aitortutako prestazioak jasotzeko eskubidea iraungitzen da eraginkor ez egin ondorengo urtean:

  • Prestazioak oroharreko prezioan eta behin bakarrik badira, urtebetean irangiko dira, interesatuari emango zaizkiola jakinarazi ondorengo egunetik hasita.
  • Aldian-aldian ordaintzen diren prestazioak badira, hileroko bakoitza jasotzeko eskubidea iraungitzen da, haiek bukatzen diren ondorengo urtean.

IGO



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra