MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Pentsiodunak

Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Betebeharrak » Datuen Jakinarazpena

Datuen Jakinarazpena


Hurrengo paragrafoetan adierazitako betebeharrak betetzen ez badira, arau-haustea izango da, gizarte arloko arau-hauste eta zigorrei buruzko Legearen III. kapituluko 2. atalean ezarritakoaren arabera, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako RD ren bidez onartutakoa (189. BOE, abuztuaren 8koa).

 



Gertatu eta ondorengao 30 egunetan jakinarazi beharko ditu honako aldaketak:

  • Helbide aldaketak: ohiko helbidea edo helbide fiskala.

  • Lan jardueren hasiera.

  • Egoera egokomikoaren aldaketak: lan errentak, beste prestazio edo pentsio nazionalak edo nazioartekoak aitortorpenak edota kobratu edo bestelako errenta mota.

  • Familia egoeraren aldaketak: egoera zibila, jaiotzak, heriotzak...

  • Halaber, Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazio ekonomikoen onuradunak, pentsioaz gozatzeko helbidea Espainian izan behar dutenak, eskumeneko Erakunde Kudeatzailearen Bulegoetara bertaratzeko dei ditzakete.

    Ezarritako epean eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badute, edo Erakunde Kudeatzailera joaten ez badira, aurrez deituta, prestazioa edo gutxieneko osagarria, zuhurtziaz indargabe utziko dute. Eskatutako dokumentazioa aurkezten badute edo 90 egun baino gehiago igarota joaten bada, eskaera edo deia egin denetik, prestazioa eta haren osagarria berriro jasotzen hasiko da, 90 eguneko gehieneko atzeraeraginarekin.

IGO



Aurreko urtean, lanarengatik errenten ondoriozko etekina lortu duten osagarriak jasotzen dituzten pentsiodunek (osatuko den pentsioa kanpo) edo ordezko etekinak edo kapitalak dituztenek EAOLri dagokion zenbatekoa gainditzen dutenean egoera hori zehazten duen aitorpena aurkeztu beharko dute urte bakoitzeko martxoak 1 aurretik.

Aurreko paragrafoan zehaztutako betebeharraren aurka joan gabe, Gizarte Segurantzaren Erakunde kudeatzaileek edozein momentutan eskatu ahal izango diote osagarrien hartzaileei gutxieneko aitorpena eta baita ondareak eta, daudenean, aurkeztutako ogasun-aitorpenen ekarpena ere bai.


IGO



Nahita nahiez aitortu behar dute aldaketa sortu ondorengo hilabetean aipatutako egoerarari eragiten dion egoera zibilean sortutako edozein aldaketa, eta bere ezkonlagunaren mendekotasun ekonomikoaren egoeran gertatzen den edozein aldaketa.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, Erakunde Kudeatzaileak, edozein unean, eskatu ahal izango ditu ezkonlagunaren nortasunari buruzko datuak, eta bi ezkonlagunek jasotzen dituzten diru-sarreren aitorpena.


IGO



Diru-sarrera ezako baldintzak (familia kargak eta alarguntza pentsioak diru-sarreren iturri nagusia denez) aldi berean eman behar dira. Pentsiodunek, 30 eguneko epean, baldintza horiek ematen diren egunetik zenbatuta, aurkeztu behar dute euren familia egoeran izandako aldaketen jakinarazpena, behar bezala egiaztatuta, aldaketa horiek, aipatutako pentsioaren portzentajea sortarazten edo desagertarazten badute.

Familia kargen iraupena zehazteko, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, aurkeztu behar dute pentsiodun berak eta familia unitateko kideek aurreko urteak izandako etekinak adierazten duen aitorpena.


IGO



Familiaren egoeran edo egoera ekonomikoan aldaketarik gertatuz gero, hura gertatu denetik 30 eguneko epean aurkeztu beharko dute haren berri, gutxieneko osagarri horri amaiera eman diezaioketenean.

Familia kargen iraupena zehazteko, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, aurkeztu behar dute pentsiodun berak eta familia unitateko kideek aurreko urteak izandako etekinak adierazten duen aitorpena.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra