MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Pentsiodunak

Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Eskubideak » Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak Gizarte Segurantzaren sistemako ekintza babeslearen barruan dauden prestazioak dira. Horien helburua prestazio ekonomikoak osatzea da, eta hein beran, onuradunen bizitza egoera hobetzea, adinak edo desgaitasunak eragindako muga pertsonalak ahalik eta gehien murriztuz.

Ekintza babesle hori prestazio eta zerbitzuen sistema publiko batekin handitu eta osatuko da, mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko. Horiek, autonomia-erkidegoetako gizarte-zerbitzuen sarearen bidez ematen dira.



  • Etxeak eta egoitzak:

Eguneko zentroak (etxeak, klubak...): irekita dauden leku hauetan onuradunei gizarte zerbitzuak eta osasun zerbitzuak eskaintzen zaizkie, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. Bertan, kultura, kirol, turismo jarduerak, esku-lanak, etab. egiten dira, euren integrazioa eta bizikidetza sustatzeko eta ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Egoitza zentroak: establezimendu hauek egoitza iraunkorrak dira. Bertan, premia horiek beste baliabide batzuen bidez aurre egiteko aukera ez dutenei etenik gabeko osasun laguntza osoa eskaintzen zaie, exijitutako baldintzak betetzen badituzte.

Modalitate desberdinak daude, Autonomia Erkidego bakoitzaren arabera: apartamentuak, pisuak eta babestutako etxebizitzak, etxebizitza komunitarioak, egoitzak... 

Gida IMSERSO  egoitza eta etxeena.

  • Oporrak / turismoa:

Zerbitzu honek zaharrei oporretara joateko aukera ematen die, beroa egiten duen lekuetara. Horretaz gain, interes turistikoko kultura zirkuituak eta natura turismoa egiteko abagunea ematen die.

Informazio gehiago onuradun izateko baldintzei buruz, bidaien ezaugarriei, epeei, eta eskaerak aurkezteari buruz...

  • Termalismoa:

Zerbitzu osagarri honen helburua honakoa da: establezimendu termaletan, medikuak agindu dielako, behar dutenei laguntza eskaintzea.

Informazio gehiago onuradun izateko baldintzei, egonaldiei eta tratamenduei, bainuetxei, eskaerei eta epeei buruz...

  • Etxeko laguntza:

Laguntza horien helburua honakoa da: arazoak dituzten zaharrak ahalik eta gehien euren etxean mantentzearen alde egitea:

    • Laguntza pertsonalak: laguntza emateko, garbiketan laguntzeko, jaten emateko.
    • Etxeko zerbitzua: etxean egiten diren ohiko lanetan lagundu.
    • Etxez etxeko janarien zerbitzua.
    • Laguntza teknikoak eta etxebizitzako egokitzapen funtzionaleko laguntzak,  familia inguruan autonomiaren alde egiteko mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat.

Informazio gehiago zaharrentzat (Autonomia Erkidego desberdinetan dauden laguntza programak, egoitzak, helbideak ...) Zaharren Behatokia. Adinduen Behatokia


IGO



  • Zentroak:

Establezimendu hauetan minusbaliotasunaren bat duten pertsonen errehabilitazioa edota  sendatze psikikoa edota fisikoa lantzen da. Dena delako minusbaliotasunaren arabera, egoitza zentroak izan daitezke:

Minusbaliatu fisikoentzako zentroak:

    • Minusbaliatu fisikoen arreta zentroak (MFAZ): naziokoa da, beraz, espainiar lurralde osoko minusbaliatu guztiak sar daitezke.

      Informazio gehiago MFAZ (zentro hauek erabil ditzaketeneei buruz, eskaerei, zerbitzuei, helbideei buruz...).
    • Minusbaliatu fisikoak osatzeko zentroak (MFOZ): naziokoa da, beraz, espainiar lurralde osoko minusbaliatu guztiak sar daitezke.

      Informazio gehiago MFAZ (zentro hauek erabil ditzaketeneei buruz, eskaerei, zerbitzuei, helbideei buruz...).

Minusbaliatu psikikoentzako zentroak:

    • Minusbaliatu psikiko larrien arreta zentroak (MPAZ): Buru minusbaliotasuna duten petsonak zaintzera eta laguntzera dedikatzen dira, izan ere, euren gaixotasuna dela eta tratamendu egokiak behar dituzte, gaitze pertsonala eta integrazio soziala ahal den neurrian lortzeko.
    • Zentro okupazionalak (ZO): euren helburua ezgaituei terapia okupazionaleko eta doitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuak bermatzea da, izan ere, aldi baterako edo ezgaitasun iraunkorra dela eta, ezin dute enpreesa edo lan zentro berezi batean sartu. 
  • Laguntza teknikoak:

Minusbaliotasunaren bat duten pertsonei aukera ematen diete etxean moldatzeko eta autonomia pertsonala eskuratzeko (etxebizitzak egokitu), kalean, (garraiobideak egokitu) eta euren gizarte inguruan.

Laguntza hauei buruzko informazio gehiago Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen institutua (IMSERSO), non Norberaren Autonomiaren eta Laguntza Teknikoen Estatuko Zentroaren inguruko informazioa aurkituko duzun (CEAPAT), laguntza-katalogoa...

  • Irisgarritasuna - traba fisikoak kendu:

Erabilerraztasuna.

  • Oporretako eta termalismoko programak:

Bere helburua honakoa da: minusbaliatuen integrazio pertsonala eta soziala lortu oporretako bidaien eta termalismoaren bidez.

Programak eta laguntzak IMSERSOrenak.

  • Elbarrientzako beste lotura interesgarriak:

Enplegua - INEM (kontratuak, enpleguko zentro bereziak, autonomoak...).


IGO



Autonomia Erkidego bakoitzeko erakunde eskudunek eta Ceutan eta Melillan, Zaharren eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuaren Zuzendaritza Probintzialek (IMSERSO) gestionatzen dituzten gizarte zerbitzuak.


Bandera Autonomia Erkidegoa Bandera Autonomia Erkidegoa Bandera Autonomia Erkidegoa Bandera Autonomia Erkidegoa
Andaluziako bandera autonomikoa Andaluzia Gaztela-Mantxako bandera autonomikoa Gaztela-Mantxa Galiziako bandera autonomikoa Galizia Murtziako bandera autonomikoa Murtzia
Aragoiko bandera autonomikoa Aragoi Gaztela eta Leongo bandera autonomikoa Gaztela eta Leon Balear Uharteetako bandera autonomikoa Balear Uharteak Nafarroako bandera autonomikoa Nafarroa
Asturiasko bandera autonomikoa Asturias Kataluniako bandera autonomikoa Katalunia Errioxako bandera autonomikoa Errioxa Euskadiko bandera autonomikoa Euskadi
Kanarietako bandera autonomikoa Kanariak Ceutako bandera autonomikoa Ceuta Madrilgo bandera autonomikoa Madril Valentziako Erkidegoko bandera autonomikoa Valentziakoa
Kantabriako bandera autonomikoa Cantabria Extremadurako bandera autonomikoa Extremadura Melillako bandera autonomikoa Melilla

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa