
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Pentsiodunak
Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Eskubideak » Osasun Laguntza
Osasun Laguntza
Prestazio horretan sartzen dira bai prestazio medikoak bai farmazeutikoak.
-
Titularra: pentsioduna bera.
-
Onuradunak: pentsiodunarekin bizi diren familiako kideak eta haren kontura bizi direnak, betiere betetzen badituzteeskatutako betebeharrak.
Osasun prestazioek honako modalitateak dituzte:
- Doaneko prestazio farmazeutikoak bai pentsiodunarentzat eta bai bere ardurapean dauden onuradunentzat.
- Lehen mailako laguntza.
- Laguntza espezializatua.
- Larrialdietarako arreta zerbitzua.
- Osasun garraioa eta prestazio osagarriak.
- Informazio zerbitzuak eta osasun dokumentazioa.
Pentsiodunak eta ardurapean dituen onuradunek Osasun Laguntza izateko duten eskubidea (GSIN) , egiten du, eskubide hori ziurtatzen duen dokumentuaren bidez; oro har, pentsioa onartzen zaion erabakiarekin batera jakin araziko diote.
Dokumentu horrek estatu guztian balioko du, autonomia erkidegoko Osasun Administrazioaren aurrean, kasu bakoitzari dagokionean,bai Osasun Txartel Indibiduala lortzeko, bai osasun zerbitzuak eskuragarri izateko ere, txartela tramitatzen eta bidaltzen ari diren bitartean.
Dokumentu "indibiduala" eta pertsonalizatua da, eta horren bidez, titularraren eta onuradunen (edozein adinekoak) osasun laguntza izateko eskubidea egiaztatzen du.
Non eta nola eskuratu:
- Interesatuaren helbideari dagokion Osasun Zentroan edo Kontsultategian.
- Interesdunek hala eskatuta, Gizarte Segurantzako osasun laguntza izateko pentsionista dela ziurtatzen duen dokumentua aurkeztu behar du, bai eta titularraren eta 14 urte baino gehiagoko onuradunen NAN ere.
Onuradun berriak sartu:
Onuradun berriaren Osasun Txartel Indibiduala eskatzeko Osasun Zentrora edota Kontsultoriora joan aurretik, beharrezkoa da GSINra jotzea, Gizarte Segurantzako osasun laguntza izateko eskubidea aitortzeko.
Osasun zerbitzuak autonomia erkidego bakoitzeko organo eskumendunek ematen dituzte; Ceuta eta Melilla hirietan, berriz, Osasuna Kudeatzeko Espainiako Erakundearen lurralde zuzendaritzek.
| Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa | Bandera | Autonomia Erkidegoa |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | Andaluzia | ![]() | Gaztela-Mantxa | ![]() | Galizia | ![]() | Murtzia |
![]() | Aragoi | ![]() | Gaztela eta Leon | ![]() | Balear Uharteak | ![]() | Nafarroa |
![]() | Asturias | ![]() | Katalunia | ![]() | Errioxa | ![]() | Euskadi |
![]() | Kanariak | ![]() | Ceuta | ![]() | Madril | ![]() | Valentziako Erkidegoa |
![]() | Kantabria | ![]() | ![]() | Melilla |
Espainian lekualdaketak egitean, osasun laguntzaren eskubidearen titularrak eta onuradunek Osasun Txartel Indibiduala eraman behar dute.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.
























