MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Informazio erabilgarria » Izapideak eta Kudeaketak » Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea

Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea




Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioaren prozedura.


IGO




Helburua:

Langile gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek diru-sarreretan izaten dituzten galerak orekatzen dituen laguntza da, lanaldia eta soldata murrizten dutelako ardurapean duten adingabea zuzenean, modu jarraitu edo iraunkorrean zaintzeko, minbizia edo legez ezarritako gaixotasun larriren bat duelako.

Prestazioa hasten denean:

Laguntza jasotzeko eskubidea, lanaldia murrizten duen egun berean hasten da, betiere eskaera, murrizketa gertatu zen egunetik hiru hilabetera egiten badu.
Eskaera epe horretik kanpo aurkezten bada, eragin ekonomikoek hiru hilabeteko atzeraeragina izango dute.

Iraupena:

Onartzeko hasierako epea hilabetekoa izango da, eta beste bi hilabetez luza daiteke, adingabea zaindu behar badu. Hori egiaztatzeko, Osasun Zerbitzu Publikoaren (SPS) edo adingabearen osasun medikoaz arduratzen den Autonomia Erkidegoko organoaren medikuaren aitorpena beharko da.

Kausatzaileak:

Onuradunak hartutako seme-alabak edo adingabeak, 18 urtetik beherakoak, zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar badute, arrazoi hauengatik:

  • Minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen edozein gaixotasun larri badute.
  • Tratamendu medikoa etxean jarraitu behar badute, diagnostikoaren eta ospitaleratzearen ondoren.
Onuradunak:

Besteren konturako edo bere konturako langileek, edozein dela haien sexua, lanaldia gutxienez %50 murrizten badute adingabea zaintzeko.

Gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek eskubidea jasotzeko eskubidea badute, bietako bati bakarrik onartuko zaio.

Baldintzak:
  • Gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek, familia-unitate bakoitzean, afiliatuta edo alta emanda egon beharko dute Gizarte Segurantzaren erregimen publikoren batean edo dagokion elkargo profesionalak ezarritako Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitatean.
  • Eskatutako kotizazio-aldia izatea:
    21 urtetik beherakoak: ez da eskatzeko gutxieneko kotizazio-aldirik
    21 urte beteta izatea  eta 26 urtetik beherakoak: atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan 90 egun kotizaturik izatea edo, txandaka, 180 egun kotizatuta laneko bizitzan zehar.
    26 urtetik gorakoak: atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan 180 egun kotizaturik izatea edo, txandaka, 360 egun kotizatuta laneko bizitzan zehar.
  • Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketan egunean egotea.
Zenbatekoak:

Kontingentzia profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuneko prestaziorako ezarritako oinarri arautzailearen %100arne baliokidea laguntza , edo kontingentzia arruntetakoa, haiek estaltzea erabaki bada, lanaldiak duen murrizketaren ehunekoa aplikatuz.

Kudeaketa / Ordainketa:

Dagokion erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileak egingo du, langileak kontingentzia profesionalak estalita dituenarekin, edo arrisku profesionalengatiko estaldurarik ez dagoenean, kontingentzia arruntak estalita dutenarekin.

Informazio gehiago ordainketei buruz 

Epeak:

Erakunde Kudeatzaileak edo mutuak berariazko ebazpena emango dute eta hogeita hamar eguneko epean jakinaraziko dute, eskaera jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Inprimakiak eta Agiriak:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko eskabidea, xede horretarako onartutako ereduaren bidez, eta beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira.

Etetea / Iraungitzea:

Prestazioa etengo da lan-harremana eteteko edozein arrazoirengatik, edo, langabezia jasotzean txandakatzerik gertatzen bada,  beste gurasoari onartzen zaionean.
Prestazio arrazoi hauengatik iraungiko da:

  • Onuraduna lanean hastea.
  • Adingabea zaindu behar ez izatea.
  • Guraso biek lan-jarduerari uztea.
  • Adingabeak 18 urte betetzea.
  • Adingabea edo prestazioaren onuraduna hiltzea.

Informazio gehiago ezeztapenei, baliogabetzeari, eteteari eta iraungitzeari buruz


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra