MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Umezurtz pentsioa



Gizarte Segurantzaren zurztasun pentsioaren prozedura


IGO




Helburua:

Behar ekonomiko egoera babestea, prestazioa sortzen duen pertsona hil izanagatik  sortua.

Onuradunak:

Hil den eragilearen seme-alabak eta, hainbat kasutan, bizirik dagoen ezkonkideak emandakoak:

  • 18 urte baino gazteagoak eta betiko ezgaitasuna edo aldi baterako ezgaitasun larria duten 18 urtetik gorakoak.
  • 18 urtetik gorakoak eta 22 urtetik beherakoak (edo 24tik beherakoak gurasoak bizirik izango ez badira edo umezurtzak %33ko gaigabezia badu), norbere edo besteren kontura lanak burutzen ez direnean edo, burutzekotan, jasotako diru-sarrera lanbide arteko gutxieneko soldataren ehuneko  100 baino txikiagoa dean.
  • Heriotza eta beranduago jaio direnak.
Eragilea:

Prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duen hildako edo desagertutako pertsona.

Informazio gehiago Kausatzaileari buruz

Baldintzak:

 Heriotza  2008-1-1ren  aurrekoa bada, kotizazio epealdia egiaztatzea beharrezkoa izango da; epealdi hau aldagarria izango da, hildakoaren lan egoeraren eta heriotza dakarren zergatiaren arabera:

  • Altan edo altaren pareko egoeran, 500 egun   etengabeko denbora tarte batean   5 urte heriotza baino lehen  edo 15 urteko laneko bizitzan zehar.
  • Altan ez denean: 15 urte laneko bizitza osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez zaie eskatzen kotizazio denborarik.

 Heriotza  2008-1-1ren ostean01.01.08 gertatu bada eta hildakoa altan edo alta pareko egoeran bazegoen, aldez aurreko kotizazio denborarik ez da eskatuko.

Aldez aurreko  kotizazio denborarik ere ez zaie eskatzen, heriotza laneko istripu edo gaixotasun batek eraginda gertatzen denean.

Zenbatekoa:

Prestazio ekonomikoa dagokion oinarri arautzaileari ehuneko 20ko portzentaia aplikatuta lortzen da, eta desberdina izango da hil zenean zuen laneko egoeraren eta heriotza eragin zuen kausaren arabera.

Gurasoetako batek ere ez badu bizirik jarraitzen, umezurtz absolutuari dagozkion diru-laguntzak, egoeraren arabera, zehaztutako zenbatekoetan dionaren arabera areagotuko dira.

Heriotz eta  biziraupen pentsioen batura, eragilearen base arautzailearen ehuneko 100era mugatuta egongo da, salbuespenak-salbuespen.

Ondorio ekonomikoak:
  • Altan, alta pareko egoeran edo alta ezan eragileak: Gertaera eragilearen hurrengo eguna, eskaera heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egiten denean.
  • Eragile pentsiodunak: Gertaera eragilearen hurrengo eguna, eskaera heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egiten denean.

Hiru hilabete horiek baino beranduago eskaria aurkezten denan, eskaera egindako egunetik gehienez ere 3 hilabeteko atzera-eraginkortasunarekin sortuko da.

Ordainketak:

Pentsioa hilero ordaintzen da, eta ekainean eta azaroan aparteko bi ordainketa egiten dira; laneko istripuetako eta laneko gaixotasunetako pentsioetan izan ezik. Horiek, ohiko 12 hilabeteetan banatzen dira.

Pentsioak bermatuta ditu gutxieneko zenbatekoak eta urte bakoitzaren hasieran birbaloratzen da.

Umezurtzak 18 urte baino gutxiago duenean, umezurtz pentsioa bere kargu duenari ordainduko zaio, eta 18 urte betetzean umezurtzari berari.

Pentsioa ez dago zergei lotuta  Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PEFZ) dagokionez.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:

Umezurtz pentsioa bateragarria izango da eragilearen ezkonkide izan denaren edo umezurtzaren beraren beste edozein lan errentarekin; hala nola, berak jaso dezakeen alarguntasun pentsioarekin.

Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, pentsioa eten edo bateraezin izan ahalko da Gizarte Segurantzaren beste prestazioekin.

Bateragarritasun/Bateraezintasunei buruzko Informazio gehiago

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik.
  • Espedientearen ebazpena: Eskaera aurkeztu eta handik 90 egunetara. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Iraungipena:
  • Gehienezko adina beteta izateagatik, ezinduak salbu.
  • Pentsio eskubidea ematen duen ezintasuna bukatzeagatik.
  • Adopzioagatik.
  • Berriro ere ezkontzeagatik, salbuespenak salbu.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil ziurtatzeagatik.
Inprimakiak:

Biziraupenerako Prestazioak eskatzeko.

Dokumentazioa:

Eskaera ereduan zehazten diren dokumentuak.

Non izapidetzen da:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazioa Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetan, itsasoko langileek.

Erakunde eskuduna:

Pentsio eskubidea onartzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio eta  Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoko langileen kasuan. Heriotza laneko gaixotasuna dela medio gertatzen denean, azterketa medikua Laneko Gaixotasunen eta Laneko Istripuen Mutualitateak egin ahal izango du.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa