MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Amatasuneko prestazioa

Amatasuneko prestazioa



Amatasun Prestazioaren prozedura


IGO




Helburua:

Langileen kontratua eteten denean edo haien jarduera amatasunarengatik, haurra adoptatu edo hartzeagatik atsedenaldiak edukitzeko hura eteten denean, langileek galtzen dituzten errentak edo diru-sarrerak estaltzen saiatzen den prestazio ekonomikoa da.

Prestazioa:

Prestazio ekonomikoa dagokion oinarri-arautzailea ren %100eko subsidioan datza, legeak ezarritako atsedenadiak gozatzen dituzten langileei aitortzen zaiena, amatasun biologikoa, adopzioa edo familia-harrera kasuetan.

Erditze multiplearen eta adin txikiko bat baino gehiago aldi berean adoptatu edo etxean hartzen diren kasuetan, haur bakoitzeko diru-laguntza berezia emango da bigarrenetik aurrera, lehenengo haurragatik jasotzen denaren parekoa, erditze ondorengo 6 asteetan, edota, adopzio eta etxean hartutako kasuetan, administrazio edo epaileak erabakitako, edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala emandako egunetik aurrera.

Erditzearen kasuan, amatasun-prestazioa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten langileek ordaindutakoaren araberako laguntza jaso ahalko dute erditu eta hurrengo egun naturlaletan. Une bakoitzean indarrean dagoen EAEAPren (eragin anitzeko errentaren adierazle publikoa) % 100aren baliokidea izango da.

Informazio gehiago prestazioari buruz

Noiz hasten da prestazioa?

Prestazioa lortzeko eskubidea erditze egunean hasten da edo bestela, atsedenaldiaren hasieran, lehenago gertatu baldin bada. Adopzio edo harrera kasuetan ordea, adopzioaren ebazpen judizialaren edo erabaki judizial edo administrazio-erabakiaren ondoren hasten da.

Informazio gehiago prestazioaren hasierari buruz

Iraupena:

Atseden epearen iraupena etengabeko 16 astekoa da, erditze, adopzio edo familia-harrera anitzaren kasuetan eta jaio berriaren gaigabeziaren edo ospitaleratzearen kasuan epe ezberdinetan luza daitekeena.

Atsedenaldia lanaldi osoan edo partzialean goza daiteke. Adopzio kasuetan, aitak eta amak lan egiten badute, atsedenaldia batera edo batak bestearen atzetik izan dezakete.

Ama langileak kotizatzeko epe minimoa ezik beste baldintza guztiak betetzen dituenean, 42 egun natural, erditzen duen egunetik hasita, iraungo ditu ordaindu gabeko subsidioa, honakoetan 14 egunez luzatuko dena:

  • Haurra familia ugarian jaio denean.
  • Haurra guraso bakarreko familian jaio denean.
  • Erditze anizkoitza izan bada.
  • Amak edota haurrak % 65ekoa edo handiagoa den ezintasun maila duenean.

Iraupena luza daiteke behin, baina baldintza bi edo gehiago betetzen direnean ezingo dira batu.

Informazio gehiago iraupenari buruz

Onuradunak:

Edozein sexutakoa izanda ere, eta amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko familia-harrera edo familia-harrera etengabeko atsedenaldiak dituzten besteren edo euren konturako langileak, prestakuntzarako eta lanaldi partzialeko kontratuak barne.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:

  • Afiliatuta eta alta-egoeran edo altarekin parekatutako egoeran egotea.
  • Erditu aurreko edo atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan 180 eguneko kotizazioa beteta izatea edo, txandaka, 360 egun kotizatuta laneko bizitzan zehar.

Hala ere, gutxieneko epe hau graduala da, amatasunagatiko prestazioa eragiten duten langileen adinaren arabera. 

    • 21 urtetik beherakoak: ez da gutxieneko kotizazio epea eskatzen.
    • 21 eta 26 urte bitartekoak: atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan 90 egun kotizaturik izatea edo, txandaka, 180 egun kotizatuta laneko bizitzan zehar.

Informazio gehiago baldintzei buruz

Erantzulea:

INSS edo ISM

Ukapena/ Deuseztapena/ Ezeztapena/ Iraungipena

Prestazioa ukatu, baliogabetu, eten edo iraungi daiteke.

Informazio gehiago desagertzeari/ukatzeari buruz

Inprimakiak:

Ez da beharrezkoa eredu ofizial bat aurkeztea baina komeni da horrelako bat erabiltzea: Amatasun, adopzio edo harrera eskaera

Dokumentazioa:

Kasu guztietarako orokorra: Langilearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta kotizazioari dagokiona. 

Informazio gehiago altei buruz

Epeak:

Hasitako prozedura burutu eta jakinarazteko gehieneko epea 30 egunekoa izango da, eskaera dagokion INSS ren Zuzendaritza Probintzialaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira.

Informazio gehiago epeei buruz

Beste datu interesgarri batzuk

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa