
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Deskribapen luzeak » Amatasunaren prozedura
Amatasunaren prozedura
Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.
Zer da amatasunagatiko prestazioa?
Amatasun biologikoa, adopzioa eta familia-harrera kasuetan, legez ezarritako laneko atsedenaldiaz gozatzen duten langileei aitortzen zaien subsidioa da.
Erditzearen egunean edo atsedena hasten den egunean hasten da, erditzearen edo adopzioaren ebazpen judiziala ematen den egunaren edo harreraren erabaki administratibo edo judizialaren aurretik bada.
Zein izapide egin behar dira?
Osasun Zerbitzu Publikoaren medikuak amatasun-txostena entregatuko dio amari.
Harrera, amatasun edo adopzio Eskaera eredu ofiziala bete beharko du, edo beste edozein, ofiziala izan ez arren, informazio bera izango duena.
Amak jatorrizko amatasun-txostena eman beharko dio enpresari eta honek bueltan emango dio behar bezala beteta.
Amatasun-txostenarekin batera, amak bere agiri pertsonalak eta baita erditze natural, adopzio edo harreraren arabera adierazitakoak ere.
Non izapidetzen da?
Amak eskaera, amatasun-txostena behar bezala beteta eta agiriak entregatuko ditu INSSn edo ISMn nahiz beste edozein erregistro ofizialetan.
Nork kudeatzen eta ordaintzen du prestazioa?
Eskumeneko erakunde kudeatzailea (INSS edo ISM).
Noiz bukatzen da prestazioa?
Legez ezarritako asteak igarotakoan.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





