MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

DIE sistema

Hemen zaude: Hasiera » DIE sistema » RED Internet » Informazioa » RED Interneten galdera ohikoenak » Praktikak

Praktikak




La TGSS DIE Sistemaren erabiltzaileen esku praktiketarako inguru edo datu-basea jartzen du. Bertan erabiltzailea, programen erabilpenean eta afiliazio zein kotizazio esparruan sistemaren erabilpenean gaitu ahal izango da. Ezin da praktikarik egin aldi baterako ezintasuneko alta eta baja parteekin.

TGSSk praktiken datuak benetakoak izango balira bezala prozesatzen ditu. Ezberdintasuna da praktikaldian egindako eragiketa hauek ez dutela baliorik TGSSrako edo hirugarrenen aurrean.

IGO



Altan diren Langileen Txostena izenaz ezagutzen dena da. Data zehatz batera KKK  batean diren langileen zerrenda batzen du. Datu hau ezagutzeak zure datuak aldatu edota egokitzeko edo TGSS ren datuei zuzenketak eskatzeko balioko du.
 

IGO



Bi helburu ezberdin ditu, praktiketan edo benetakoan egotearen arabera:

  • Praktikaldian, erabiltzaileak praktikarako aukeratutako hiru KKKen ALTa (Altan den Langilearen Txostena) eskatu beharko du. GSDOk, KKK horiei dagozkien langileen zerrenda itzuliko dizu praktikak egin ahal izateko. Hauek, ez dira guztiak benetan KKK horietan izena emanda daudenak, praktikan erabil daitezkeenak baino.

  • Behin erabiltzailea benetan dabilenean, ALTren helburua baimenduak berak dituen datuak GSDOren Afiliazio Fitxategi Orokorrean direnekin egiaztatzea eta konprobatzea da, Kotizazioaren Kontu Kodeei eta bere jarduera esparruan diren langileei dagokienean, eta era honetan bere datu-basea arazteko.

IGO



DIE Sistemaren baimen batera esleitutako edozein Kotizazioaren Kontu Kodek, Altan diren Langileen Txostena automatikoki sortzea dakar, aipatu kodearen eta bidali zen unean bertan ziren langileen oinarrizko datuak dituena.

IGO



Erabiltzaileak baimena eman zenetik gehienez ere bi hilabeteko epean egin ditzake praktikak.

GSDOren Zuzendaritza Nagusiak DIE Sisteman sartzeko emandako derrigortasun Ebazpenetan ezarritakoari kaletrik egin gabe.


IGO



Kotizazioan, benetan langileen zerrenda bidaltzea baino ez da beharrezkoa, transmititutako mezua era honetara kalifikatuz. Afiliazioan, erabiltzaileak ondokoa eskatu beharko du Probintziako Erabiltzailearenganako Arreta Unitatean: "parktiketatik"-"benetakora" pasatzea, Afiliazioaren Fitxategi Orokorrean benetan jarduteko prestaturik dagoela bere burua ikusten badu.

Behin erabiltzaileak benetako erara pasatzea erabakita, nahi beste praktika egiten jarrai dezake, dagokion aukera aukeratuz.

IGO



Erarik azkarrena on-line ailiazioan sartzen saiatzea da, benetako aukeraren bidez. Sisteman sartzerik baduzu, benetako eran dela esan nahi du, sartzerik ez baduzu, jarri harremanetan probintziako EAUrekin.
 

IGO



Erabiltzailea baimenduta dago Internet bidez frogatzat fitxategiak bidaltzeko (Kotizazio eta Afiliaziorako baino ez). Ez duzu baimen-eskaerarik egin behar. Izan ere, egungo DIE Sistemaren erabiltzaile guztiek berez bidalketa era honetan praktikak egin ditzakete.

IGO



Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.