
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
DIE sistema
Hemen zaude: Hasiera » DIE sistema » RED Internet » Informazioa » Informazio Orokorra » Zer da DIE Sistema?
Zer da DIE Sistema?
GSDO k enpresa, enpresa-elkarte eta profesionalei eskaintzen dien zerbitzua da. Bere helburua INTERNET bidez bi erakundeen artean (TGSS eta erabiltzaileak) informazoa eta dokumentazioa trukatzea da
DIE sistemaren bidez, TGSSrekin harreman zuzena izan daiteke, eta behar diren baliabide teknologiko eta segurtasun neurriei esker, enpresa eta langileen datuak eskura daitezke; halaber, kotizazio-agiriak, afiliazio-agiriak eta mediku-parteak bidali.
Zerbitzu honek barne hartzen dituen jarduera-esparruak hauek dira:
- Kotizazioa: TC2 dokumentuak aurkeztu (langilen zerrenda), hartzekodunen saldoak izapidetu, eta kuotak ordaindu banku-kontuan helbideratuta edo ordainketa elektronikoaren bidez.
- Afiliazioa: altak, bajak, langileen datuen aldaketa; halaber, langile eta enpresei buruzko txostenen kontsultak eta eskaerak.
- LI eta LG mediku alta eta bajen parteen izapidetzea; halaber, berrespen-parteak, kontingentzia arruntek zein lanekoek eragindakoak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean.
Erabiltzaileak bere bulegotik egin ahal izango ditu TGSSren kudeaketa eta mezu hauek, lekualdatu behar izan gabe eta bulego ordutegi mugarik gabe.
Hortaz, RED Sistemak, enpresen eta bulegoen Gizarte Segurantzarekin duen harremana arintzeko aukera izango du, paperaren zirkuitua kenduz, datuen kalitatea hobetuz eta Administrazioaren bulegoetan itxaronaldiak saihestuz.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





