
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Administrazio Publikoen datuak lagatzeko zerbituak
Hemen zaude: Hasiera » Administrazio Publikoen datuak lagatzeko zerbituak
Administrazio Publikoen datuak lagatzeko zerbituak
Gure zerbitzuak eta baldintzak ezagutzen badituzu, zuzenean sar zaitezke:
Ziurtagiri Digitalarekinsartuko da Silcon Ziurtagiria bidezko Sarbidea
Deskribapena:
Berariaz Administrazio Publikoei zuzendutako zerbitzuak, otsailaren 21eko 209/2003 Errege-Dekretuaren arabera (BOE 28/2/2003).
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (TGSS) edo Gizarte Segurantzaren Nazioko Institutua (INSS), bestelako Administrazio eta Erakunde Publikoei informazio zehatza eskaintzen die euren lana egiteko, abenduaren 13ko Norberaren Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, Zerbitzu Publikoetan Hiritarrak Elektronikoki sartzeari buruzkoa, ezarritakoarekin bat. Informazio hura lortzeko, eskatzaileak aurretik justifikatu behar du eta TGSS edo INSS.
Zerbitzuen erabilpena edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe ezezta daiteke, erabilera irregularra edo bidegabea antzematen bada. Halaber, eta aurretiazko jakinarazpenik gabe ezezta daiteke, sarbide-baimenerako eskaeran datu okerrak antzematen badira.
Eskaera sinatzen duen organoaren titularrak betebeharrak, bermeak eta informazioaren horniketa edota komunikazioaren araudia zainduko ditu, inprimakian adierazitakora eta prozedura administratibo zehatz batean egindakoetara egokituko da.
Eskaera egin duen erakundeak beharrezkoak deritzon segurtasun neurri guztiak hartuko ditu, datuen babesari dagokionez (15/1999 LOPD) eta segurtasun dokumentu bat eskura jarriko du. Hura, hala ezartzen den zerbitzuetan, eskatu ahal izango du, datuen emakida baimentzeko aurretiko baldintza moduan ebaluatzeko.
Sistema hori erabiltzeko baimena dela eta emandako datu eta informazioa dituzten autoritate, funtzionari edo gainontzeko pertsonalak, isilpean izan beharko dituzte datuok. Betebehar hori ez betetzeak egoki diren erantzukizun penal, administratibo eta zibiletan huts egitea dakar. Halaber, Datuen Babeserako Agentziari dagozkion eskumenen menpera jardutea.
Zerbitzu hori fitxategiak era seguruan trukatzean datza. Eskatzaileak eskaera-fitxategia sortu beharko du eta TGSS edo INSS, eta, ondoren, TGSS edo INSS sortutako erantzun-fitxategiak jaso ahal izango ditu hark.
Eskura diren zerbitzuak:
- R001.- ZOR-EGOERAREN TXOSTENA
Zerbitzu horrekin, Gizarte Segurantzarekin zorrik ez duten hirugarrenei informatzen zaie.
Zerbitzuaren sarbiderako baldintzak
Zerbitzua erabiltzeko jarraibideak
- A002.-ENPRESEN LAN-BIZITZAREN INGURUKO TXOSTENA
Zerbitzu honekin, epe batean Kotizazio Kontuko Kode batera atxikita dauden langileen zerrenda lortzen da. Zerbitzu horretan sartzeko, IFI Softwarea behar da.
Zerbitzuan sartzeko baldintzak
Zerbitzu hori erabiltzeko argibideak.
- A003.- NOBERAREN KONTURAKO NEKAZARITZA JARDUERAREN EGIAZTAGIRIA
Zerbitzu horrekin, bere konturako langilearen nekazaritza-jarduera egiaztatzen duen txostena egiten da, egun edo aldi jakin batean.
Zerbitzu honetara sartzeko baldintzak.
Zerbitzu hau erabiltzeko jarraibideak. - A004.- LANGILEAREN EGUNGO EGOERAREN TXOSTENA
Zerbitzu horrekin txostena luzatzen da, Afiliazioaren Fitxategi Nagusian eskatzailearen eskaera datako egoera zehazten duena.
Zerbitzu horretarako sarbiderako baldintzak
Zerbitzu hori erabiltzeko argibideak.
- A006.- AZKEN 6 HILEOTAKO LAN BIZITZAREN TXOSTENA
Zerbitzu honen bidez, eskatu aurreko sei hilabeteen lanaren datuak biltzen dituen txostena igorriko zaio langileari.
Zerbitzuan sartzeko eskakizunak.
Zerbitzu hori erabiltzeko argibideak.
- A007.- DATA ZEHATZ BATERAKO LANEKO ALTAREN TXOSTENA
Zerbitzu honekin, identifikatutako langilea data zehatz batean lanean altan zegoen bakarrik adierazten duen ziurtagiria lortuko da, BAI edo EZ adieraziko duena. Hala bada, ondoko mezuetako bat agertuko da:- Datu-basean ez da identifikatzaile hori.
- Datu-basean bikoiztutako identifikatzailea.
- Identifikatzaile okerra /formatu akastuna
Zerbitzua erabiltzeko jarraibideak.
- A008.-ALTA EGOERAN DAUDEN LANGILEEN BATEZ BESTEKO URTEKO KOPURUA
Zerbitzu honekin kontsultatu edo lortu ahal izango da enpresa batean azken hiru urtez uneren batean altan egon diren langileen batez besteko kopuruari buruzko txosten bat.
Zerbitzu sarbiderako baldintzak.
Zerbitzu hori erabiltzeko argibideak.
- A009.- ZERGAK ZOR DITUZTENEN TXOSTENA
Zerbitzu horren bitartez, zergak jasotzearen inguruko bakarrik, enpresetan edo norberaren kontura lan egiten duten eta altan dauden langilen datuen inguruko txostena lortu ahal izango da.
Zerbitzu honetan sartzeko baldintzak.
Zerbitzu hori erabiltzeko argibideak.
- P001.- ZERGA ERAGINEKO PENTSIODUNEN TXOSTENA
Zerbitzu honekin jakinarazi nahi diogu hala eskatzen duen erakundeari, hirugarrenak Gizarte Segurantzaren sisteman pentsiodunak diren edo ez.
Zerbitzu honetan sartzeko eskakizunak.
Zerbitzua erabiltzeko jarraibideak.
- P002.- PENTSIODUNEN TXOSTENA EGUNGO ZENBATEKOEKIN ETA INTERESDUNAREN BAIMENAREKIN
Zerbitzu honekin, eskaera egin duen erakundeari jakinaraziko zaio Gizarte Segurantza sistemaren pentsioaren egungo tasa eta zenbatekoari buruz, haien eragiketak egiteko.
Zerbitzu sarbiderako baldintzak.
Zerbitzua erabiltzeko jarraibideak.
- P003.- PENTSIODUNEN TXOSTENA EGUNGO ETA AURREKO URTEETAKO ZENBATEKOEKIN ETA INTERESDUNAREN BAIMENAREKIN.
Zerbitzu honen bidez jakinarazten zaio erakundeari egungo eta aurreko urteetako Gizarte Segurantzaren tasa eta zenbatekoa, haien eragiketa egiteko.
Zerbitzu honetan sartzeko baldintzak.
Zerbitzua erabiltzeko jarraibideak.
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





