MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Informazio publikoa berrerabiltzea

Hemen zaude: Hasiera » Informazio erabilgarria » Informazio publikoa berrerabiltzea

Informazio publikoa berrerabiltzea


Orri honetan 1495/2011 Errege Dekretuan argitaratutako informazioa aurkituko duzu. Dekretu horrek 37/2007 Legea garatzen du, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa, estatuko sektore publikoaren alorrera zuzenduta.

Eskuragarri dauden datuak

Gizarte Segurantzaren datuen katalogoa kontsultatu dezakezu.


Lotutako araudia


Lege-oharra

Dokumentu honen ondorioetarako, "berrerabiltzailetzat" jotzen da sektore publikoko informazioa erabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko oro, helburu komertzialekin izan zein ez.

Baldintza orokorren derrigortasuna

Baldintza orokor hauek beti egongo dira eskuragarri www.datos.gob.es/avisolegal webgunean, eta berrerabiltzaile guztiei eragingo diete baldintza horien menpe dauden dokumentuak erabiltzeagatik bakarrik.

Berrerabiltzeko baimena eta jabetza intelektualeko eskubide ez esklusiboak lagatzea

Baldintza orokor hauen arabera, dokumentuak berrerabili egin daitezke, helburuak komertzialak izan zein ez. Berrerabilpentzat jotzen da Estatuko Administrazio Nagusiaren erakundeek eta estatuko sektore publikoko gainontzeko erakundeek babesten dituzten dokumentuak erabiltzea. Erakunde horien zerrenda osoa aurkitu daiteke urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2. artikuluan. Dekretu horrek garatzen du azaroaren 16ko 37/2007 Legea, estatuko sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa, helburu komertzialetarako zein ez, eta betiere erabilpen horrek jarduera administratibo publiko bat betetzen ez badu. Baimendutako berrerabilpenak biltzen ditu, besteak beste, informazioa kopiatzea, hedatzea, aldatzea, egokitzea, zati bat erabiltzea, ordenatzea eta konbinatzea.

Dokumentuaren kontzeptua azaroaren 16ko sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legearen 3. artikuluko 2. atalak xedatzen duena da. Hortaz, atal horrek biltzen du dokumentuaren euskarri material edo elektronikoari eta haren adierazpen motari (grafikoa, soinuzkoa edo irudiduna) buruzko informazio guztia, baita datuak bananduta edo "maila gordinean" daudenean ere.

Baimen horrek, halaber, dokumentuen jabetza intelektualeko eskubideak doan eta era ez esklusiboan lagatzen dela esan nahi du. Beraz, baimendutako berrerabilpena betetzeko beharrezkoak diren erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta eraldatze ekintzak ere baimenduta egongo dira, edozein modalitate eta formatu erabilita, mundu osoan eta Legeak onartzen duen eperik luzeenean.

Berrerabilpenerako baldintza orokorrak

Dokumentuak berrerabiltzeko baldintza orokor hauek bete beharko dira:

  1. Debekatuta dago informazioaren zentzua aldatzea.
  2. Berrerabiltzen diren dokumentuen iturria aipatu egin behar da. Aipamen hori honela egin ahalko da: “Datuen jatorria: Gizarte Segurantza”.
  3. Halaber, berrerabiltzen diren dokumentuen azken eguneratze data ere adierazi egin beharko da, betiere data hori jatorrizko dokumentuak badakar.
  4. Ezin izango da adierazi edo aditzera eman berrerabili den informazio horren titularrak, Gizarte Segurantzak, alegia, berrerabilpen horretan parte hartu duenik edo hura babesten duenik.
  5. Berrerabiltzen den dokumentuak eguneratze datari eta aplikatu beharreko berrerabilpen baldintzei buruzko metadatuak mantendu egin beharko dira, aldatu edo ezabatu gabe.

Erantzukizunik eza

Datuak erabiltzaileek edo berrerabiltzaileek beren erantzukizunpean erabiliko dituzte, beraz, beraiek erantzun beharko dute hirugarrenei eragindako kalteen aurrean.

 Gizarte Segurantzak ez du inongo erantzukizunik izango berrerabiltzaileek informazioari ematen dioten erabileraren inguruan, ezta haren ondorioz sortutako kalte edo galera ekonomikoek zuzenean edo zeharka kalte ekonomiko, material edo datuenak sortzen badituzte ere.

 Gizarte Segurantzak ez du bermatzen berrerabiltzeko dokumentuak beti berdin mantenduko direnik, ez edukiari ezta formari dagokionez ere, eta ez du erantzukizunik izango haietan akatsen bat edo omisioren bat egongo balitz.

Berrerabiltzailearen erantzukizuna

Berrerabiltzailea sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko araudiaren menpe egongo da, azaroaren 16ko 37/2007 Legeak, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoak, 11. artikuluan aurreikusten duen zigor erregimena barne.

  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu minusbaliotasuna duten pertsonen sarbidea bermatzen. Esteka leiho berri batean

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra