
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Helbideak eta telefonoak
Hemen zaude: Hasiera » Helbideak eta telefonoak » Telefonozko arreta zerbitzua
Telefonozko arreta zerbitzua
Gizarte Segurantzak zure eskura jartzen ditu informazioa jasotzeko eta hainbat tramite lekutik mugitu gabe egin ahal izateko hainbat telefono, honako konpromisoarekin: Erantzunik gabe ez uztea, informazioa ematea eta baita egindako eskakizunak ere, epe ahalik eta laburrenetan eta konfidentzialtasun osoz.
900 16 65 65 Pentsioak eta bestelako prestazioak (INSS )
901 50 20 50 linea, Afiliazioa, Izen ematea, Diru-bilketa, Geroratzea, RED (TGSS )
Gizarte Segurantzaren bulegoen eta beste hainbat zentroren telefonoak
Zure datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, haien inguruko txostenak edo dokumentuak zure izenean eta gure fitxategietan daukagun helbidera bakarrik bidaliko ditugu.
Hiritarrak emandako datuek gure datu-basekoekin bat egiten ez badute, (helmugan frankeatzeko) inprimaki bat bidaliko dizugu, modu erraz batean datuak gaurkotu ahal dezazun, eskatutakoa hara bidali ahal izateko.
Komunikazioa errazteko, deia egiten duzunean, eskura izan galdera egiteko beharrezkoa den dokumentazio guztia: DNI (Nortasun Agiri Nazionala), NAF (Afiliazio Zenbakia), KKK (Kotizazio Kontuko Kodea) etab .
900 16 65 65 linea, pentsioak eta bestelako prestazioak (INSS )
-
Doako telefonoa da, lurralde nazional osoan, eta arreta zuzena eta pertsonalizatua ematen da,astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez badira), 9:00etatik 20:00etara, ordutegi jarraian.
-
Harretarako eta informatzeko zerbitzu espezializatua da eta hauxe eskaintzen du:
- Gizarte Segurantzaren sistemaren prestazioetara iristeko beharrezkoak diren baldintzen, eskakizunen, dokumentazioaren, prozeduraren eta tramiteen inguruko orientabidea eta informazio orokorra.
- Informazio orokorraonartutako prestazioen, haiek berriro onartzearen, gutxieneko osagarrien, bateraezintasunen eta pentsioen bateratasunaren eta abarren inguruan.
- Eskaeren izapidea zein fasetan dagoen edo onartutako prestazioarekni zerikusia duten gaiei buruzko informazio berezia.
- Zerbitzu honen bidez, Europako Osasun Txartela eska daiteke, interesdunaren helbidera bidaliko dena postaz.
- Gainera, GSIN eskura dagoen kudeaketarekin zerikusia duen gai ororen inguruko informazioa ere emango da haren bitartez.
901 50 20 50 linea, Afiliazioa, Izen ematea, Diru-bilketa, Geroratzea, RED (TGSS)
Eguneko 24 orduetan erabili ahal izango da, baina arreta pertsonalizatua lanegunetan, goizez eta arratsaldez bakarrik eskainiko da.
Ondorengo gaien inguruko informazioa eskainiko da:
Afiliazioa, Izen ematea, Diru-bilketa, Geroratzeak:
- Informazio orokorra, honakoen inguruan:
- Afiliazioa, Altak, bajak eta langileen datuen balioesteak.
- Enpresen izen ematea eta kotizazioko kontuen kodeen esleipena.
- Hitzarmen bereziak.
- Kotizazioa eta kuoten diru-bilketa.
- Ordainketa atzeratzea eta zatitzea.
- Gizarte Segurantzaren Diru-zaintza Orokorraren kudekaetarekin zerikusia duen bestelako informazioa.
- Txostenak eta ziurtagiriak igortzea:
- Afiliazioen, alten edo bajen txostenak edo ziurtagiriak.
- Enpresen kotizazioaren egoeren ziurtagiriak.
- Aurreko urteetako kotizazioen ziurtagiriak.
- Langileen lan bizitzak.
- Honako kudeaketen tramitea erraztea:
- Langile Autonomoen eta Etxeko Langileen Erregimen Berezien altak eta bajak egiteko beharrezkoa den dokumentazioa igortzea.
- Afiliazio-dokumentuen bikoitzak igortzea eta bidaltzea.
- Aktu zehatzen modelajeak igortzea.
- Langileen datu pertsonalak eta helbideak gaurkotzea eta aldatzea.
- Hiritarraren Arretarako eta Kudeaketarako Telefono Zerbitzuaren Gutunetan, informazio zabalagoa lortuko duzu Gizarte Segurantzaren Diru-zaintza Orokorrak Hiritarrei Arreta Telefoniko bidezko zerbitzuari buruz.
"RED Zerbitzuak"
- Zenbaki horren bidez, RED sistema internet bidez erabiltzearen zalantzak argitzeko, enpresek, enpresa-taldeek eta profesionalek Gizarte Segurantzarekin jarri ahal izango dira harremanetan, eta hark pertsonalki lagunduko die, haien galderei eta arazoei erantzungo eta erabiltzailearentzat dauden jardunaldietara eta ikastaroetara sartzea erraztuko.
Zerbitzu honi buruzko informazio guztia, RED sistema-n aurkituko duzu.
Telefono-ekipoen konfigurazioa
901 50 20 50 telefono honetan eskaintzen direnen artean aukeratzeko orduan arazorik ikusten baduzu, mesedez, jarraitu ondorengo jarraibideak:
- Telefonogunerik ez duten erabiltzaileek: Multifrekuentzian (aurrerantzean MF) transmititzeko aukera izan behar dute telefono-terminal guztiek, zentral publiko gehienek aukera hori ahalbidetzen baitute.
- Telefonogunea duten erabiltzaileek:
- TELEFONO ANALOGIKOAK: erabiltzaileek ezer ere ez egin gabe, terminal ia guztiek transmiti ditzakete MF tonuak. Halere, MF edo DEC aktibatzeko tekla bat izan dezakete zenbaitek eta, kasu horretan, erabiltzaileak egiaztatu beharko du MF moduan dagoela.
- TELEFONO DIGITALAK: terminal digitalek MFtonuak igortzeko aurretik kodea sartzea beharrezkoa izaten dute. Jarraian, merkatuan ohikoenak diren telefono digitaletan MF nola aktibatu azalten duen taula duzu.
| ZENTRAL TELEFONIKOAREN MARKA | TELEFONO GAILUA | KONFIGURAZIOA |
|---|---|---|
| Ericsson MD110 | Digitala | 9 sakatu lokuzioa entzuten duzun bitartean. "Tonuen Igorlea Aktibo" azalduko da. |
| Ericsson Bussinessphone 50 eta 250 | Digitala | Gehienetan, nahikoa da 9 edo * sakatzea |
| Alcatel | Zenbait analogiko | 72 sakatu |
| Alcatel | Digitala | Telefonoaren menuan MF aukera dago |
| Neris | Digital Office | * sakatu hainbat segundoz telefonoaren pantailan marra batzuk agertzen diren arte. |
| Neris | Digital Cristal | Menuan, "Komunikazioaren egoera" tekla sakatu, geziarekin "Modu Gardena"-ra joan eta egoera aldatu ACTIVADOra. |
| DKDA | Digitala | MF tonuak aktibatuta dakartza. Bestela, zentral telefoniko bidez aktibatu beharra dago. |
| Siemens | Digitala | MF tonuak aktibatuta dakartza. Antzinako bertsioetan, *53 sakatu |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





