Nortasun juridiko propioa duen Erakunde Kudeatzailea da, Lan eta Inmigrazioko Ministerioari atxikitakoa, eta bere eskumen generikoa Gizarte Segurantzako Sistemako prestazioak kudeatzea eta administratzea eta osasun-laguntzarako eskubidea aitortzea da, legedi aplikagarriak izaera nazionala edo nazioartekoa duen kontuan izan gabe.
-
Ondoko prestazioen aitorpena, kudeaketa eta kontrola:
-
Erretiroa (kontribuzio mailakoa).
-
Ezintasun irunkorra (kontribuzio mailakoa).
-
Heriotza eta Biziraupena (alarguntza, zurztasuna, familiartekoen aldekoa eta heriotzagatiko laguntza).
-
Aldi Baterako Ezintasuna.
-
Amatasuna.
-
Haurdunaldia bitarteko arriskua.
-
Familia-prestazioak (ardurapeko seme-alaba , hirugarren edo ondorengo seme-alabaren jaiotza eta erditze-anitza (kontribuzio maila eta kontribuzio mailan eta laguntza mailan).
-
Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrek eragindako kalte-ordainak.
-
Sindrome-toxikoaren diruzko eta gizarte mailako prestazioak.
-
Eskola-asegurua.
-
Osasun-laguntzarako eskubidearen aitorpena.
-
Gizarte-Prestazio Publikoen Erregistroaren kudeaketa eta funtzionamendua.
-
Gizarte Segurantzako Funtzionarioen Mutualitateen Fondo Bereziaren kudeaketa.
-
Nazioarte mailan, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak emandako parte-hartzearekin, Gizarte Segurantzako Nazioarteko Hitzarmenak negoziatzea eta exekutatzea. Halaber, nazioarteko Elkarte eta Erakudeetako kide izatea.