MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Ezagutu

2008ko sariak



Espainiako Ontzi-ustiatzaileen Elkarteak (ANAVE) epaimahaiaren aho batez, 2008ko kazetaritza lehen saria Ana Munguiak Mar aldizkarian, Itsasoko Institutu Sozialarenargitalpena, egindako ekarpenari ematea, urte horretako apirilaren eta urriaren artean han argitaratu zituen zenbait artikulurengatik.

Honekin,  kazetariaren lana saritu nahi da eta, ondorioz, "Mar" aldizkariak itsas garraioaren inguruko informazioa hedatzeko eta sektoreak nazioko ekonomian duen benetako garrantzia eskaintzen duen irudia emateko egin duen lana ere bai.


IGO



Esperanza del Mar Itsasontzi Sanitarioak Carmen García Bloise 2008 Saria irabazi du. Sari hori gerrateen, ekonomia baldintza eskasak edo bestelako mugako egoeren ondoriozko errefuxiatuei eta emigratuei laguntza eskaini dituzten pertsonei edo erakundeei ematen zaie.

Elkartasun testuinguru horretan sartzen da aipaturiko Itsasontzi horren lana. Haren jardueraren hasieratik ez da kanariar eta sahariar, mauritaniar eta senegaldar arrantza-tokietan dabiltzan itsasontzietako langileei laguntza medikoa eskaintzeaz gain eta itsasontzi haiei laguntza logistikoa eskaintzeaz gain, naufragoen eta jatorrizko pobrezia handiaren ondorioz espainiar kostaldera iritsi nahi dutenei ere laguntzen die.

                              



Herri Politiken eta Zerbitzuen Kalitatearen Ebaluazioko Estatuko Agentziak "AEVALZigiluak" eman dizkio Zamorako Gizarte Segurantzaren Diru-Zaintza Orokorraren Probintziako Zuzendaritzati, Gizarte Segurantzaren Diru-Zaintza Orokorraren Zerbitzu Nagusiei eta Bartzelonako Gizarte Segurantzaren Nazioko Institutuari haiek Bikaintasuneko EFMQ   Ereduaren arabera autoebaluazioa egin eta ondorengo puntuak lortu dituztela ziurtatzeko:

  • Bartzelonako INSS  Zuzendaritza Probintziala 400-499 puntuko MAILA
  • Castellóko  INSS  Zuzendaritza Probintziala 300 - 399 puntu MAILA
  • Zamorako TGSS  Zuzendaritza Probintziala 200-299 puntuko maila
  • TGSS-aren Zerbitzu Zentralak 200-299 puntuko MAILA
  • Melillako  INSS  Zuzendaritza Probintziala 200 - 299 puntu MAILA

Era berean, Herri Politiken eta Zerbitzuen Kalitatearen Ebaluaziorako Estatuko Agentziak  2008ko abenduaren 17an eman dio  "AEVAL zigilua" EVAM Ereduaren arabera egindako kanpo-ebaluazioarengatik Itsas Gizarte Institutuaren ">ISM Valentziako Probintziako Zuzendaritzari eta 200-299 puntuko MAILA lortu duela ziurtazen du.

 


IGO



Pasa den urtarrilaren 17an, Discapnet-eko Informazioaren Erabilerraztasuneko Behatokiak plaka batzuk eman ditu erakundeek Web-erabilerraztasunaren inguruan egindako praktika onak saritzeko. Administrazio Publikoari dagokionez Gizarte Segurantzako Web orrialdea nabarmendu dute.

"Estatuaren Administrazio Orokorraren zerbitzu elektronikoetan sartzeko erraztasuna" txostenean, Discapnet-ek egin duena, Gizarte Segurantzaren Web guneak balorazio positiboa jaso du eta, aztertu diren zerbitzuen artean nabarmendu du lan bizitza lortzekoa. Erabiltzaileek diotenez erabiltzeko errazena eta onena baita. Txosten horrek, gainera, agerian uzten ditu erabilerraztasun jarraibideen betetze-maila, esparruen, formularioen, irudien, izenburuen eta estilo orrien erabilera zuzenari dagozkienak eta Gizarte Segurantzaren Web gunean aurkeztu direnak.


IGO



Hiru modalitateko Herri Kudeaketan Kalitatea eta Ikerketa Sari daude:

  • Bikaintasunari saria, zeinaren helburua haren zerbitzuen kalitatea bereziki areagotu duen organuari edo Erakundeari ematen zaiona. Erreferentziako ereguen arabera, herri erakundeen etekin globala ebaluatzeari zuzenduta dago.
  • Berrikuntzari saria, ezagutzaren kudeaketaren berrikuntzan eta teknologietan nabarmendu diren herri erakundeak goraipatzeko eta saritzekoa.
  • Praktika onei saria, zeinaren bidez erakunde baten prpoiektu espezifikoak edo haren zatiak goraipatzen diren, eta hainbat Herri Administraziotan burututako esperientzia ere biltzen den.

2008an, ondorengo sariak eman zaizkie Probintziako hainbat Zuzendaritzari:

  • Accesita eman zaio Kadizeko TGSS-ri, "Gizarte Segurantzaren eskola" praktikarengatik, Herri Zerbitzuetan Praktika Onei Hiritarren Saria-ra aurkeztu zena.
  • Bartzelonako INSS Probintziako Zuzendaritzak aurkeztutako hautagaitzari Herri Kudeaketaren Bikaintasunari Sariaren accesita eman zaio.

IGO

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.