MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Zerbitzu eskuragarriak Cl@ve - erabiltzaile/pasahitz bidez Egoitza Elektronikoan

Hemen zaude: Hasiera » Zerbitzu eskuragarriak Cl@ve - erabiltzaile/pasahitz bidez Egoitza Elektronikoan

Zerbitzu eskuragarriak Cl@ve - erabiltzaile/pasahitz bidez Egoitza Elektronikoan


Estatuko Administrazio Orokorrak bide berriak ireki ditu administrazio elektronikoko zerbitzuetan sartzeko, Cl@ve izeneko sistemaren bitartez. Bide hauetako batek Cl@ve Permanente du izena, eta erabiltzaile eta pasahitz bidez funtzionatzen du.

Pasahitza ezartzeko, Aktibazio Kode bat izan behar da derrigorrez. Kode hori sisteman erregistratu ondoren, edozein Cl@ve erregistro-bulegotan edota telematikoki (onartutako ziurtagirien zerrendan dagoen ziurtagiri digitaletako bat erabilita) eskuratuko duzu.

Pasahitza ezarri ondoren, erabiltzailea bere DNI edo NIE zenbakiarekin identifikatuko da "Cl@ve - Erabiltzailea+pasahitz” bidezko zerbitzuetan sartzeko, Herritarrak eta Enpresak ataletan.

Gainera, zerbitzu hauetako zenbaitetan sartzeko eta segurtasun-maila altua bermatze aldera, horietan sartzeko SMS bat bidaliko du sistemak, 8 digitudun kodearekin, erregistratzean erabiltzaileak eman duen mugikor zenbakira; hala eskatzen denean, kode hori idatzi beharko da zerbitzuan sartu ahal izateko.

Cl@ve: pasahitzen kudeaketa” izeneko zerbitzuaren bitartez, pasahitza sortu, berrezarri edo aldatu egin daiteke, baita baja eman ere, erabiltzailea eta pasahitza baliogabetuta.

Dagoeneko "erabiltzaile/pasahitz" bidez erregistratuta dauden erabiltzaileen kasuan, zerbitzu hauetara guztietara sartzeko baimena emango die sistemak.

                              



  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu minusbaliotasuna duten pertsonen sarbidea bermatzen. Esteka leiho berri batean

Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra