MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Administrazio Publikoak Berritzeko Batzordea

Hemen zaude: Hasiera » Administrazio Publikoak Berritzeko Batzordea

Administrazio Publikoak Berritzeko Batzordea


Administrazio Publikoak Berritzeko Batzordea (CORA) Ministroen Kontseiluaren 2012ko urriaren 26ko Erabakiaren bidez sortu zen. Batzorde hori lau Azpibatzordetan egituratu zen:

  • Administrazio bikoiztasunak, bikoiztasunak identifikatzeko eta ezabatzeko, eta Administrazioen arteko lankidetza mekanismoak indartzeko.
  • Administrazio sinplifikazioa, oztopo burokratikoak ezabatzeko eta prozedurak herritarren mesedetan sinplifikatzeko.
  • Zerbitzu eta baliabide komunen kudeaketa, baliabide publikoak optimizatuz, modu zentralizatuan edo koordinatuan egin daitezkeen kudeaketa jarduerak identifikatzeko.
  • Administrazio instituzionala, Administrazio Publikoak osatzen dituzten erakundeen tipologia aztertzeko, eta erakunde zehatzen gainean aldaketa orokorrak eta jarduketa bereziak egiteko.

Administrazioaren Erreformarako Batzordearen (CORA) Txostenaren Laburpen Exekutiboak, oinarritzat dituen printzipioak aipatzean, eta eraginkortasuna neurtzeko sistema Ezartzearen bidez Administrazio Publikoen eraginkortasuna Hobetzearen baitan, hau iragartzen du: "erakundeen web orrietan herritarrengan eragin gehien duten prozedurak bideratzeko denbora argitaratu ahal izango da, baita izapidetze prozesuko aldaketak ere".

CORAren neurria, 0.00.001.0: Produktibitatea/eraginkortasuna neurtzeko sistema ezartzeak berehala gauzatzeko alderdi bat du; herritarrek eta enpresek gehienez erabiltzen dituzten Estatuko Administrazio Orokorraren 10 prozedura izapidetzeko denborak argitaratzea.

Neurri hori betez, INSSk erretiroagatiko eta amatasunagatiko hasierako prestazioak emateko prozedurei dagozkien batez besteko izapidetze denborak argitaratzen ditu.

INSSn gehien erabilitako prozeduren batez besteko izapidetze denborak, Zuzendaritza Probintzialen arabera


  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu minusbaliotasuna duten pertsonen sarbidea bermatzen. Esteka leiho berri batean

Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra