MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Zaharren eta Gizarte Zerbitzuetako Institutua (IMSERSO)
    Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO) da Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzailea; Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Ministerioaren barruan txertatuta dago eta Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzari atxikita; izaera juridikoa du eta kotizazio gabeko pentsioen kudeaketaz arduratzen da, baita Gizarte Segurantzaren Sistemako prestazioen zerbitzu osagarrien kudeaketaz ere, gehienbat hirugarren adinekoen. ezinduen eta bestelako taldeei zuzendurikoak. IMSERSOk bere eskumenak eman dizkie Autonomia Erkidego guztiei, Ceuta eta Melilla hiri autonomoei izan ezik.
  • Zahartzaroa
    (Ikus erretiroa)
  • Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Asegurua (ZBDA)
    1939. urtean, Langilearen Erretiroa zahartzaroko subsidio bilakatu zen; handik zortzi urtera (1947an), subsidio hori (ZBDA) bilakatu zen, eta azkenik, 1955ean, alarguntza-babesa gehitu zen. Egun, trantsizio arauari jarraiki, 1967ko urtarrilaren 1ean edozein adin zutelarik ere, aseguru horrek eskatutako kotizazio aldia estalita zutenentzat edo hori izan ezean, jada deuseztatutako Derrigorrezko Langilearen Erretiroaren Erregimenean afiliatuta agertzen zirenentzat, aipatutako aseguru horien lehenengoaren laguntzak jasotzeko eskubidea kontserbatuz, horren legediaren eskatutako baldintzen arabera, eta betiere, interesdunek Gizarte Segurantza barneko Erregimenen karguko inongo pentsiorako eskubiderik izan ezean, alarguntza-pentsioak izan ezik; pentsio horiek Sistema horretako erakunde ordezkatzaileei dagozkienak dira.
  • Zainketa profesionalak
    Helburuetako bat menpeko pertsonei artatzea, bere etxean edo zentro batean, duen erakunde publiko edo entitate batek, irabazasmoz ala ez, edo profesional autonomo batek emandakoak.
  • Zeharkako diskriminazioa
    Tratu berdintasunaren printzipioari dagokionez, zeharkako bazterkeria egongo da, itxuraz neutrala den xedapen, irizpide edo ekintza batek kalte egiten dionean sexu bateko pertsona kopuru garrantzitsu bati, batez ere, bikote edo familia egoerarekin lotuta, salbu eta xedapen, irizpide edo ekintza hori aplikatuta bilatzen den helburua justifikatuta badago, eta hori lortzeko bitartekoak egokiak eta premiazkoak badira.
  • Zitazioa
    Pertsona bati Gizarte Segurantzara edo beste edozein erakunde judizialetara izapide jakin bat edo besteren bat egitera joateko deialdia.
  • Zor-erreklamazioa
    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak igorritako Erreklamazio Formala, kuotak edo beste baliabideak ordaintzeko erantzulea denari zuzuzendua, ordaintzeko epea igaro eta hark oraindik ordaindu ez duenean. Zenbatekoak berandutzako errekargua haztea esan nahi du.
  • Zurztasuna
    Hildako eragilearen seme alabak jasotzen duten pentsioa, filiazio legal edozein delarik ere, eta ezkontzara bizi den ezkontideak ekarritakoak (eskatutako beste baldintzak betez gero), beti ere, eragilea hiltzean, hogeita bat urtetik gorakoak izan edo lanerako ezgai izan eta dagokionean eskatutako kotizazio epea betea izatea. Eragilea altan ez bazegoen, gutxienez 15 urtez eduki behar ditu kotizatuta. Eragilearen seme alabak irabazia duen norbere edo besteren kontuko lanik egiten ez duen kasuetan, edo eginda ere, urteko neurketan dituen sarrerak momenturo ezartzen den Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez badira, urteko neurketan zurztasun pentsioa jaso dezake beti ere, eragilearen heriotza datan, 25 urtez azpikoa balitz. Adin-muga hori pixkanaka aplikatuko da 2012. eta 2013. urteetan zehar, zenbait egoeratan.
  • Zuzentarau-proposamena
    Europako Parlamentuan, Kontseiluan edo Batzordean jatorria duen ekimena, Estatu kide jasotzailea lortu behar den emaitzaren gainean behartzen du, agintari nazionalei moduaren eta bitartekoen hautagaitza utziz.
  • Egoitza Elektronikoa. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.