MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Medikua hautatzea
    Onuradunak duen eskubidea araudiek ezarritako kasuetan osasun zerbitzu publikoetako medikua hautatzeko.
  • Medikuaren alta
    Aitorpen medikoa, altako parte medikoaren bidez, aldi baterako ezintasun-egoeretan, langilearen aitorpenaren ondoren, lanerako gaitasun osoa ezartzen duena. Altaren parte mediko Osasun Zerbitzu Publikoko, GISNko edo Lan Istripuen eta Gizarte Seguranzaren Gaixotasun Profesionalen Mutuaren medikuak egin ohi du (kontingentzia profesionalen kasuan). Aldi baterako ezintasun-prozesuen 365 eguneko gehieneko iraupena bete arte, GSIN eta ISM alta mediko bat jaulki ahalko dute ondorio guztietarako. Behin aldi baterako ezintasunaren iraupenaren gehieneko epea agortuta (365 egun), GSIN eta ISM dira alta medikoa egiteko, luzapen-egoera 180 eguneko edo gehiagoko mugarekin aitortzeko edo Ezintasun Iraunkorreko espediente bat hasteko eskumena duten bakarrak.
  • Medikuaren baja
    Medikuaren adierazpena, baja parte medikoaren bitartez. Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboak egina, edo Gizarte Segurantzako Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuakoak, laneko baja, eta dagokionean, aldi baterako ezintasunagatik laguntza ekonomiko baterako eskubidea adieraziko duena. Ekintza horren bidez, subsidiorako eskubidearen aitorpenerako edo ukaziorako balio duten jarduerei ematen zaio hasiera
  • Mendekotasuna
    Egoera horretan pertsonek eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko laguntza handia behar dute, autonomia fisikoa, psikikoa edo intelektualaren faltagatik edo galeragatik (Europako Kontseilua). Orokorrean, beste lagun baten laguntza beharreko egoera, bizitzako oinarrizko jardueretarako eta gainerakoekin harremanak izateko.
  • Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzea
      Gurasoentzako, adopzio-hartzaileentzako edo adoptatu aurreko hartzaileentzako prestazio ekonomikoa, biek lan egiten duten kasuetan, minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen beste edozein gaixotasun larria duen adingabea zaintzeko. Lanaldia, gutxienez, ehuneko50 murriztea eskatzen du, adingabea zuzenean, modu jarraitu eta iraunkorrean zaintzeko. Prestazio hau da: kontingentzia profesionalengatiko aldi baterako ezintasunaren oinarri arautzailearen ehuneko 100, lanaldiaren murrizketarekin proportzioan.
  • Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa
    Gurasoei, adopzio-hartzaileei edo adopzio aurreko hartzaileei edo adopzio iraunkorreko hartzaileei onartzen zaien prestazioa, lan egiten duten kasuetan, beren ardurapean dauden eta minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko, iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen badu, ospitaleratuta dagoen bitartean, eta gaixotasunaren tratamendu jarraitua behar badu, Osasun Zerbitzu Publikoaren edo dagokion Autonomia Erkidegoko osasun-organo administratiboaren txostenaren bidez egiaztatuta.
  • Mugaz gaindiko langilea
    Bere bizilekukoko Estatua ez den beste Estatu kide bateko eskualdean lanean diharduen langile oro, bere bizilekura egunero edo gutxienez, astean behin itzultzen dena; hala eta guztiz ere, Estatu kide bereko eskualdean edo beste Estatu kide batean, enpresaren buruan dagoen mugaz gaindiko langileak mugaz gaindiko langilearen kalitatea mantenduko du lau hilabete baino gehiagokoa ez den denboran, baita buru gisa iraungo duen denboraldian egunero edo gutxienez, astean behin, bere egoitza lekura itzuli ezin duenean ere.
  • Mugikortasun eta garraio gastuen konpensatziorako subsidioa
    Aldika ematen den laguntza ekonomikoa, 3 urte baino gehiago duten eta %33 edo gehiagoko galera anatomikoak edo funtzionalak dituzten ezinduek ohiko etxetik desplazatu behar dutenean sortutako gastuei erantzutekoa, desplazamendu horiek egiteko gaitasuna dutenean.
  • Egoitza Elektronikoa. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.