MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Ebazpen judiziala
    Prozesuan emandako auzitegi eta epaileen egintza; epailearen erabakiak, autoak eta epaiak izenez ezagutzen direnak.
  • Edoskitzeagatik asimilatutako kotizazio-aldiak
    Gizarte Segurantzaren edozein erregimeneko erretiroko edo ezintasun iraunkorreko pentsio kontributiboentzat, pentsioa eskatu duen langilearen alde, 112 egun osoko kotizazioa gehituko da seme bakarraren erditze bakoitzarengatik, eta 14 egun gehiago seme bakoitzarengatik, hau barne, bigarren semearengatik. Erditze anitza izango balitz, erditzeko unean langilea edo funtzionarioa izanagatik hamasei aste osoetan kotizatu duenean ezik, edo erditze anitza balitz, dagokion denboran.
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (39/2006 Legea)
    Autonomia eta independentzia gutxieneko maila batekin moldatzeko gai den pertsonaren oinarrizko zereginak, norbera zaintzea, oinarrizko etxeko lanak egitea, etab.
  • Ekintza babeslea
    Gizarte Segurantzaren Sistemak zehazten duen prestazioen zenbatekoa da, dirutan zein espezietan; horien helburua Legeak zehaztutako gertaeretatik edo Legeak babestutako pertsonek jasandako egoeretatik eratorritako edo horietatik sortutako egoerak aurrez ikustea, konpontzea edo gainditzea da.
  • Ekonomikoki menpekoak diren autonomoak
    Irabazizko jarduera ekonomiko edo profesionala modu ohiko, pertsonal eta zuzenean nagusiki pertsona fisiko edo juridiko batentzat, hots, bezeroarentzat, burutzen duten langileak. Ekonomikoki bezero horren menpe daudenak, beregandik laneko etekinen edo jarduera ekonomiko edo profesionalen gutxienez %75 jasotzeagatik.
  • Elkarbizitzaren ekonomia unitatea
    Nahikoa diru-sarreren edo errenten gabeziaren betebeharra zehazteko, laguntza modalitatearen baliazintasun eta erretiro pentsioetara iriste aldera, beharrezkoa da frogatzea onuraduna beste familiartekoekin bizi den ala ez frogatzea. Onuraduna beste batzuekin bizi den kasu guztietan, onuradunak izan edo ez, berarekin ezkontzaz lotuta egon edo odolez harremana bigarren maila arte dutenekin elkarbizitzaren unitate ekonomikoa egon ohi da.
  • Enplegu aldiak
    Komunitateko zuzenbidean, estaliak izan diren legediak hala onartutako edo zehaztutako aldiak dira, baita legediak, enplegu aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.
  • Enplegu-aniztasuna
    Jarduera Erregimen bereko bi enpresa edo gehiagotan garatzen duen langilearen egoera. Egoera hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar zaio, gero, Diruzaintzak, egokia bada, eragina jasotako enpresen arteko kotizazio mugen banaketa egin ahala izateko.

    Gizarte Segurantzaren Sistemaren aplikazio eremuan dauden pertsonak ezingo dira derrigorrezko izaera duen lan beraren barnean egon, hau da, Sistema horrek barne hartzen dutenetatik desberdinak diren Gizarte Segurantzaren beste Erregimenetan.

  • Enpresa ziurtagiria
    Langile batek lan egindako epea eta kotizazaioak egiaztatzen dituen ziurtagiria, enpresaburuak emandakoa.
  • Enpresaburua
    Bere jarduera irabazteko asmorik gabe izan arren zerbitzua eskaintzen dioten pertsona fisiko edo juridiko orori, besteren konturako langile izaerarekin Gizarte Segurantzako edozein erregimen aplikazio alorretan sartutako pertsonek
  • Enpresen gizarte erantzukizuna
    Enpresek, modu boluntarioan, gizarte eta ingurumen kezkak haien enpresen eragiketetan eta haiekin tratatzen dutenekin duten harremanetan barneratzea, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Estatuko Kontseiluak sustatuta.
  • Enpresen izen ematea
    Gizarte Segurantzaren Diru-Zaintza Orokorrak, enpresari batek hala eskatuta, Gizarte Segurantzaren Sisteman izena ematen duenean, pertsona naturala edo juridikoa bizirik dirauen bitartean baliozkoa izango dena, edo eskaera egin duen enplegatzailek dirauen bitartean. Enpresaren izen ematearen ondorioz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak "Kotizazioko Kontuaren Kodea" esleitzen du zenbakiz identifikatzeko.
  • Epaia
    Lege prozesalen arabera modu hori estali behar denean, auziak zehatz-mehatz erabakiko duen ebazpena.
  • Epaia betearaztea
    Epaileen Organoari epaiak dioena betearazteko eskatzea.
  • Epaiketa aurreko arazoa
    Erakunde jurisdikzional nazional batek (Batasuneko araudi bat ezartzea eskatzen duen auzia bideraten duenak) Europako Batasuneko Auzitegiari mahaigaineratzen dion gaia, arau horren interpretazioari edo baliotasunari buruzkoa.
  • Erabakia
    Oinarri juridikorik eskatzen ez duen izapidezko gaien ebazpen judiziala.
  • Erabiltzailearen ziurtagiri digitala
    Herritar guztiek Gizarte Segurantzak eskainitako zerbitzuetarako sarbidea izateko balio du.
  • Eragin Anitzeko Errenten Adierazgarri Publikoa (EAEAP)
    Zenbait prestazioren kopurua zehazteko balio duen errentaren maila erreferentzia edo adierazgarri gisa erabili ohi da edo zenbait onura, prestazio edo zerbitzu publikotara sarbidea izateko, erabilera horretan lanbide arteko gutxieneko soldata ordezkatuz, Estatuko arauen kasuan derrigorrez eta Autonomia Erkidegoen, Ceuta eta Melillako hirien eta toki administrazioa osatzen duten erakundeen kasuan hautazko moduan.
  • Erakunde Kudeatzaileak
    Dagokien ministerioko departamentuaren zuzendaritza eta turtoretzapean dauden izaera juridikoko erakunde publikoak Gizarte Segurantzaren eskumena diren prestazio eta zerbitzuen kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen dira. Izaera hori dute Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN), eta Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO). Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM), juridikoki erakunde kudeatzailea ez den arren, Itsasoko Langileen Gizare Segurantzako Erregimen Bereziaren kudeaketari dagozkion funtzio eta zerbitzuak egiten ditu.
  • Erantzukina eskatzen duen pertsona
    Langilearekin bizi den pertsona eta ekonomikoki langile horren edo prestakuntzaren onuradunaren beharra duena eta aipatutako prestazioa baino gehiagoren beharrean legokeena (estaterako: erretiroko eta alarguntza-pentsioetan gutxieneko osagarriak).
  • Erditze edo adopzio multipleagatik izaten diren familia laguntzak
    Erditze edo adopzio multipleek (bi haur edo gehiago) familiatan sortzen duen gastu kopuru ugariak nolabait orekatzeko helburua duen ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko familiarra. Jaiotako edo adoptatutako haur kopuruaren arabera (2,3,4 eta gehiago), laguntza kopurua lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,8 eta 12 (hurrenez hurren) altuagokoa da.
  • Erditzea
    (Ikus“Amatasun atsedena”)
  • Erregutze errekurtsoa
    Justiziaren Auzitegi Gorenen Lan arloko Aretoaren aurrean bere barrutiko lan arloko Epaitegiek emandako epai zehatzen aurka aurkezten dena da Erregutze-errekurtsoa.
  • Errekargua laguntzetan
    Arrisku profesionaletik eratorritako laguntza ekonomikoen gaineko igoeraren ehunekoa da (%30 eta %50 artean), lan-arloko arauetan, arrisku profesionaletan prebentzioa neurririk ez izateagatik. Enpresaburu arau-hauslea da errekarguaren arduraduna
  • Errekurtsoa
    Ebazpen bat diktatu zuen Administrazio erakunde, epaile edo auzitegi baten aurrean edo beste gorengo baterean ebazpen horrekin ados ez egoteagatik egindako erreklamazioa, aldatu edo baliogatzeko helburuarekin.
  • Errekurtsoen pilaketa muga
    Errenta edo diru sarrera maila. Legeak ezarritako maila horrek pertsona batek diru sarrera edo errenta nahikorik eza izatearen baldintza betetzen duen edo ez ikusiko du, laguntzarako ezintasun edo erretiro pentsioa jaso dezakeen edo ez erabakitzeko. Errenta edo diru sarrerak nahikoak ez direla onartuko da urte guztikoen gehiketa urte guztiko prestazioaren zenbatekoaren azpitik baldin badago. Errekurtsoen pilaketa mugak, unitate ekonomikoaren kasuan, pentsioaren urteko neurketa eta %70a bizikideen kopuruari bat kenduta %70a biderkatu eta ateratzen dena gehituta emandakoa baliokideak izango dira. Bizikidetza, unitate ekonomiko beraren barruan, eskatzailearen eta bere ondorengoetako baten edo lehen mailan aurrekoren bateren artean gertatzen denean, errekurtsoen pilaketa muga lehen esandakoa aplikatu eta ateratzen denaren %250aren baliokidea izango da.
  • Errelebu kontratua
    Enpresak langabezi egoeran dagoen langile batekin edo iraupen zehatzeko kontratua izenpetuta duen enpresa batekin aldi berean egin behar duena da (partzialki erretiroa hartu duen pertsona batekin denbora partzialean egitea), partzialki erretiroa hartu duen langileak hutsik utzitako lanaldia ordezkatze aldera. Errelebu kontratua derrigorrezkoa da partzialki erretiroa 65 urte bete baino lehen hartu duten langileen kasuan eta aukerakoa adin hori bete badute. Kontratua, gainera, zenbait berezitasun legalen araberakoa izan beharko da.
  • Errenta edo pentsioaren kostu kapitala.
    Ezintasun iraunkorrak edo Heriotzak eta Biziraupenak gauzatutako pentsioen gaur egungo balioa, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onartutako hilkortasun-taula eta interes-tasarekin kalkulatuta. Dagozkien Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Mutualitateek edo enpresaburu arduradunak sartzen du balore horren zenbatekoa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian. Erantzunkizuna enpresena denean, edozein prestaziotan eragina eduki dezake.
  • Erretiratze gradual eta malgua
    Erretiro pentsioa. Behin sortuz gero, lanaldi partzialeko lanarekin bateragarri izango da, ondorioz pentsiodunaren lan egunari aplika dakiokeen murriztearen kontrako proportzioan gutxitzea ekar dezake.
  • Erretiratzeko legezko adina
    Erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea sortzeko gutxieneko adina 65 urte dira. Dena den, zenbait kasutan aurreratu egin daiteke eta pentsioaren zenbatekoaren gaineko murrizketa ehunekoak aplika daitezke (adina jaisteko koefizienteak), jarduera nekagarriak, toxikoak, arriskutsuak edo osasungaitzak (itsasoko langileak, aireko lanetako hegazkinetako langileak, meatzariak eta bestelakoak) egiteagatik edo langile ezinduak izateagatik; zenbait kasutan 61 urteak arte aurrera daiteke baita erretiro partzialaren kasuetan, izaera mutualistako erretiroetan edo 64 urterekin erretiraturiko kasuetan ere (azken horiek errealak, adina jaisteko koefizienterik gabe).
  • Erretiro aurreratua
    Izaera hori du 65 urteko adin legala bete aurretik zenbait kasutan ematen denak, kantitatearen murriztapenaren ehunekoa aplikatu edo ez. Horrela, hasiera batean, erretiroa hartzeko adin arrunta (65 urte) jaitsia edo aurreratua izan daiteke, ezar daitekeen arautegiak hala onartuz gero eta izaera bereziki neketsua, arriskutsua, toxikoa eta osasunaren kalterakoa duen lana duten profesionalen jarduera edo taldeetan. Bigarren, gutxieneko adina 100eko 65 maila edo ezintasun handiagoa duten pertsonen kasuan ere murriz daiteke. Era berean, erretiro pentsioa jaso ahal izango dute, aldi baterako arauen arabera, 60 urte baino gehiago izan eta koefiziente murriztaileak dituzten eta 67-1-1 (edo data baliokidea) egunean edo aurretik mutualistak ziren langileak. Azkenik, pentsioa onar daiteke, 61 urtetik aurrera, besteren kontuko langileentzat, gutxienez 30 urteko kotizazioa ziurtatzen dutenei, 6 hilabetez lan eskatzaile gisa izen emana egonik eta lana beraiei egotzi ezin daitekeen arrazoiren batengatik utzi dutenean.
  • Erretiro motak
    Erretiroaren testuinguru juridikoak, kontribuzio modalitatearen barnean, hainbat mota, klase eta aukera eskaintzenditu erretiroko pentsioetarako. Beraz,: Erretiro partziala; lan-jarduera edo ezintasunaren arabera aurreratua; mutualista baldintzarekin aurreratua; mutualistarik gabe aurreratutakoa; 64 urterekin berezia; 65 urterekin ohikoa; 65 urte baino gehiagorekini eta graduala eta malgua.
  • Erretiro partziala
    Lanaldi partzialeko lan kontratu batekin bateratuta eta langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratua duen langilearekin egindako errelebu kontratuarekin lotuta egon edo ez, 61 urte erreal, edo 60, 1967ko urtarrilaren 1 aurretik mutualista bazen, bete ondorenean hasitakoa. Erretiratuak 65 urteak beteak ez baldin baditu derrigorrezkoa da errelebu kontratua.
  • Erretiro pentsioaren koefiziente murriztaileak
    Erretiro pentsioaren zenbatekoaren ehuneko murriztailea, zenbait baldintzatan, erretiroko adin arrunta baino gutxiagoko langileek hori aurreratzen duten urte bakoitzeko. Ehuneko hori aldatzen da laneko bizitza osoan zehar kotizatu duen urte kopuruaren arabera. Baldintza mutualista duten erretiroetan aplikatu ohi da, 60 urtetan, edo, baldintza hori bete gabe, 61 urtetik aurrera.
  • Erretiroa
    Legezko adinera haldu den langileari aitortutako biziarteko pentsioa; baldin eta adin horretara iritsitakoan lanari utzi (edo lehenago ere utzi izana posible da)eta dagozkion betebeharrak betetzen baditu. Erretiroa hartzeko ohiko adina legez 65 urtean dago finkatua. Hainbat erretiro mota edo klase daude.
  • Eskola asegurua
    1953an Legearen bidez sortua eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ikasleentzako Erregimen Berezi gisa dago aurreikusita. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz garatzea lortu. Zentro ofizialetan bigarren hezkuntzatik hasi, eta unibertsitateraino matrikulatutakoentzat dago zuzenduta, eta gehienez, 28 urte arte. Kouta eskasa matrikularekin batera ordaintzen da eta balio urriko osasun laguntzak eta laguntza ekonomikoak ematen ditu.
  • Eskubide osoko alta
    Besteentzat lan egiten dutenak eta antzerakoak, Gizarte Segurantzaren Sistemaren erregimenen areagotze-eremuetan daudenak, eskubide osokotzat emango dira, haien alta egoeran, lan istripuei eta lan gaixotasunei dagokienez, eta baita langabeziari ere, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak bete dituen horri dagokionez. Gaizotasun arruntarengatik, amatasunagatik, haurdunaldian arriskuarengatik eta lanekoa ez den istripuarengatik direnean ere osasun arretarako ere apikatzen da. Horri "ustezko alta" ere esaten zaio.
  • Eskubideen ukaezintasuna
    Gizarte Segurantzako Legeak sagaratutako printzipio orokorra. Horren arabera, baliogabea da aipatutako Legeak emandako eskubideei langileak uko egiteko banakako edo hitzarmen kolektiboa egitea.
  • Eskuduntza duen institutua
    Komunitateko zuzenbidean, prestazioen eskaera garaian interesduna afiliatua dagoen erakundea da; edo interesdunak erakundea dagoen Estatu kidearen eskualderen baten bera edo familiartekoren bat biziko balitz prestazioetarako eskubidea izango luke; edo dagokion Estatu kidearen eskuduntza duen autoritateak izendatutako erakundea.
  • Eskumena duen Estatua
    Kide den Estatua; bertan dago eskumena duen instituzioa.
  • Estatuaren ekarpena
    Legean aurrez ikusita eta Gizarte Segurantzaren kargen sostengurako edo koiunturaren eskakizunen harrera berezietarako aurrekontu orokorretan dauden baliabide ekonomikoak.
  • Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoa (EEZP)
    Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa Erakunde Autonomoa da, bere helburuak betetzeko berezko nortasun juridikoaz hornituta eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioari atxikita, Lan Arloko Idazkaritza Nagusiaren bidez. Hauek dira bere eskumen nagusiak: langabeziagatik diren laguntzen kontrola eta kudeaketa; eskaintzen, eskaeren eta kontratuen erregistro publikoa bermatuko duten datuen oinarriak mantentzea, lanbideen behaketa mantentzea eta lan arloko estatistikak osatzea Estatu mailan; lan-merkatuaren egoeraren gaineko ikerketak, azterketak eta analisiak eta hori hobetzeko tresnak burutzea, bakoitzak bere Autonomia Erkidegoarekin kolaborazioan eta Autonomia Erkidegoekin kolaboratzea enplegurako jardueraren Plan nazionalaren egiteko; Plana Enpleguaren Europako Estrategiari eta Enpleguaren Sistema Nazionalaren laneko urteko programari estu lotuta.
  • Etxeko langileak
    Herrialdean bertan, familia buru bati edo gehiagori horien bizilekuan etxe-zerbitzua ematen dioten langileak, horren truke ordaina jasotzen dutenean eta horregatik, Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio alorrean bilduta geratzen dira.
  • Europako Erkidegoa (EE)
    Europako 3 komunitateetariko bat, garrantzitsuena, Erromako Hitzarmenak 1957ko martxoaren 25ean sortu zuena, Europako Komunitate Ekonomikoaren hasierako izenarekin; Espainia 1986an sartu zen eta Maastrichteko Itunaren ondoren, Europako Komunitate izena eman zitzaion eta, gaur egun, Europako Batasuna, 27 herrialdek osatzen dutena.
  • Europar Batasuna (EB)
    Europako Batasuna (EB) Europako herrialde demokratikoen familia da, eta bakearen eta oparotasunaren alde lanean aritzeko konpromisoa hartu dute. Ez da egungo Estatuak ordezkatzea helburu duen Estatua baina beste edozein nazioarteko erakunde baino gehiago da. Errealitatean, EB  alderaezina da. Batasuneko Estatu kideek euren subiranotasunaren atal bat eskuordetzen dituzten erakunde komunak sortu dituzte Europako eskalan, interes komuneko gai zehatz batzuen gainean modu demokratikoan erabakiak hartzeko helburuarekin. Subiranotasunen batasun hori "Europako kide izatea" izenez ere ezagutzen da. EBak bost erakunde ditu, bakoitzak bere funtzioa duena: Europako Parlamentua (Estatu kideen herritarrek hautatuta); Europako Batasuneko Kontseilua (Estatu kideetako Gobernuak ordezkatzen ditu); Europako Batzordea (exekuzio erakundea eta motorra); Justizia Auzitegia (legea betetzea bermatzen du); Kontu Auzitegia (legezkotasunaren kontrola eta EBren aurrekontuen kudeaketaren erregulartasuna bere ardura dira). Erakunde horiei izen handiko beste bost erakunde garrantzitsuk laguntzen die: Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (gizarte zibil antolatuaren iritzia adierazten du, gai ekonomikoei eta sozialei dagokienez); Eskualdeetako Lantaldea (eskualdeetako eta tokian tokiko agintarien iritziak adierazten ditu); Europako Banku Zentrala (moneta politikaren eta euroaren kudeaketaren arduraduna); Europako Arartekoa (EBko edozein erakundek egin duen kudeaketa txarraren inguruan herritarrek egindako salaketez arduratzen da); Inbertsioen Europako Bankua (EBk dituen helburuak betetzen laguntzen du, inbertsio proiektuak finantzatuz). Eskubidearen Egoera funtsezkoa da EBn. EBren erabaki eta prozedura guztien oinarria Hitzarmenak dira. Hitzarmen horiek, era berean, EBko herrialde guztiek adostu ohi dituzte. Hasiera batean, EB sei herrialdek osatzen zuten. Belgikak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Luxenburgok eta Herbehereek. 1973an Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua bihurtu ziren EBko kide; 1981an Grezia ere sartu zen; 1986an, berriz, Espainia eta Portugal; eta 1995ean Austria, Finlandia eta Suedia gehitu ziren. 2004ean, areagotze handiena gertatu zen, eta Txekiar Errepublika, Txipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta eta Polonia elkartu ziren orduan. Azkenik, 2007an, Errumania eta Bulgaria sartu ziren. Lehenengo urteetan, EBko herrialdeen arteko lankidetzarik gehiena merkataritza eta ekonomia alorretakoa zen, baina gaur egun, EBk gure eguneroko bizitzan eragin zuzena duten beste hainbat gai ere landu ohi du, askatasunaren bermea, segurtasuna eta justizia, besteak beste; horrez gain, lanpostu berriak sortzea, eskualde mailako garapena; ingurumenaren babesa; eta guztion mesederako globalizazioa sortzea ere oinarrizko gaiak dira.
  • Europar osasun txartela (EOT)
    INSS edo ISMk jaulkitzen duten dokumentua da, Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Arautegiak aplikatuz. Izaera independentea du (pertsonala eta besterezina) eta titularrei euren egonaldiko Estatu kidean (lan kontuak direla eta, ikasketak, turismoa |etab.) osasun sare publikoaren osasun zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen die.  Hala eta guztiz ere, aseguramendutik desberdina den herrialde batera egindako lekualdaketa mediku tratamenduagatik egiten denean, E112 galdera orria lortu behar da (baimendutako gaixoaren kasuan).
  • Ezintasun iraunkor absolutua (IPA)
    Lanbide orotarako ezgaitzat hartzen da langilea. Oinarri arautzailearen %100ekoa izango da pentsioa.
  • Ezintasun iraunkor osoa (EIO)
    Langilea ohiko lanbidean funtsezko jarduerak edo guztiak egitea ezintzen duena, beti ere beste lanbideren bat egin dezakeelarik. Oinarri arautzailearen %55eko laguntza izateko eskubidea ematen du, beti ere, egoera jakinetan, %20 igo daiteke, 55 urtetatik aurrera.
  • Ezintasun iraunkor partziala (EIP)
    Totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren %33 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona. Laguntza oroharreko prezioa izango da.
  • Ezintasun iraunkor totalaren pentsioa %20 igotzea
    Euren ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor totala dutela onartutako langileen pentsioaren %20 igotzea, 55 urte edo gehiago dituztenean, prestakuntza orokor edo espezializatuaren falta, bizilekuko gizarte eta lan egoerak, lehengo ohiko jardueratik aparteko enplegua lortzeko zailtasunak ikusiz gero.
  • Ezintasun iraunkorra (EI)
    Langilearen egoera. Emandako tratamendua egin eta medikuaren alta jaso ondoren anatomia gutxitze edo funtzional larriak dituena, erabaki objektibo bat eta azkenekoa izan daitekeen erabakia ekar dezakeena, lanerako ezintasuna eman diezaiokena edo gutxitu. Ezintasun mailaren arabera (partziala, totala, absolutua edo elbarritasun handia) kopurua alda daitekeen laguntza jasotzeko eskubidea ekar dezake. Lan erlazioen ezabatzearen ondorioa da, ezintasun iraunkor partziala denean salbu eta, ezintasun iraunkor totala denean, lan erlazioen esekitea ebazten denean, lanpostua gordez (2 urtez).
  • Ezintasun Iraunkorraren kalifikazioa
    Ezintasun iraunkor egoeraren aitorpena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindakoa, bere erakundeen bidez, eta Ezintasunen Baloraziorako Taldeen nahitaezko txostenean oinarrituta, prestazio ekonomikoak onartzeko helburuarekin. Ezintasun iraunkorra ohiko lanbidearen partzialtasun graduen arabera balioetsi ohi da; totala ohiko lanbidearentzat, absolutua edozein lanentzat eta elbarritasun handia.
  • Ezintasun iraunkorraren kalifikazioaren atzeratzea
    Ezintasun iraunkorraren kalifikazioaren atzeratzea, langilearen egoera klinikoak hori gomendagarri eginda, mediku tratamenduaren beharrak jarraitzen duenean, sustapena posiblea delako edo langilearen egoeraren hobekuntzagatik, lan-jardueran berriro aritzeari begira. Ateratze hori ez da luzatuko hurrengo 24 hilabeteetan baino gehiago ezintasun iraunkorra hasten denetik zenbatuta.
  • Ezintasun Iraunkorraren larriagotzea
    Ezindu iraunkorrak 65 bete arte, (baldin eta ezgaitasuna lan gaixotasun batetik eratorria ez bada), Administrazioak, interesdunak, erakunde laguntzaileek edo zerbitzuen enpresario arduradunek, egoera ezgaitzailearen larriagotzea dela eta, berrazterketa susta dezakete.
  • Ezintasun Iraunkorraren mailak
    Interesdunaren lanerako gaitasunaren murriztapen egoerak, behin betiko ezintasun partziala, osoa, absolutua eta elbarritasun handia izan daitezke eta hainbat zenbateko eskuratzeko eskubidea eman dezakete.
  • Ezintasun mailak
    Ezintasun maila zehazteko irizpide teknikoak jarraitzen dira; irizpide horiek ezintasunak eragindako pertsonen ezintasun maila neurtzeaz gain, pertsona horien gizarteratzea oztopatzen duten gizarte faktore osagarriak ere aztertzen dituzte, hala nola haren familia ingurua, lan egoerari eta hezkuntza eta kultura maila.
  • Ezintasuna
    Pertsona baten osasun baldintzetan mina, sufrimendua edo eguneroko jarduerekiko interferentzia eragin dezakeen edozein aldaketa. Ezintasunak ez ditu pertsonaren baldintza fisikoak bakarrik lermatzen, kanpoko ingurumen faktoreek ere eragiten eta baldintzatzen dute bizi-kalitatea pertsonaren eta haren ingurunearen arteko harremana zuzena baita.
  • Ezintasunak Baloratzeko Taldea (EBT)
    GSINren Zuzendaritza Probintzial bakoitzean (Kataluniakoan izan ezik) dagoen hainbat profesionalek osatutako kide anitzeko organoa. Besteak beste, langilearen ezintasun egoera aztertzea du helburu eta diktamen-proposamen derrigorrezko eta ez loteslea egitea, lanerako ahalmen gutxitze edo ezabatzeari dagokionez, berrikustea egin behar den edo ez, gaixotasunaren izaera arrunt edo profesionala den zehazteko, Ietab.
  • Ezintasunaren azterketa
    Ezintasun iraunkorraren kalifikazioa eta azterketa berria, egoera baliogabetzailearen diagnosiaren akatsengatik, hobetzeagatik edo areagotzeagatik INSSk bultzatuta, edo interesdunak berak, erakunde laguntzaileak, laguntzetarako arduradunak diren enpresaburuak, supsidio arduradunek edo solidarioek sustatuta, ezgaituak 65 urte bete ez dituen arte.
  • Ezkonlaguna
    Beste pertsonarekiko ezkon harremana –baliozkoa Espainian- daukan pertsona, prestazioetarako eskubidea eman dezakeena edo euren zenbatekoa igo dezakeena. 
  • Ezkontza deuseztatzeagatiko kalte ordaina
    Legedi zibilaren arabera, ezkontza deuseztatu denean, ekintza oneko ezkontideak jasotzeko eskubidea duen indemnizazioa, ezkontide gisa bizi izan badira. Heriotza gertatuz gero, alarguntasun-pentsioa jasotzeko eskubidea indemnizazio hori jasotzeko eskubide duenari dagokio, berriz ezkondu ez bazen, edo izatezko bikotea eratu ez bazuen.
  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu ezinduentzat irisgarritasuna bermatzen. Esteka leiho berri batean

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.