MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Babesgabetasuna
    Epaiketa edo prozedura batean bere burua babesteko eta entzuna izateko eskubidearen zatikako ukatze edo ukatze osoak eragindako egoera; jasaten duenarentzat benetako kaltea eragingo diona. Arrazoitu gabe defentsarako aukerak murrizten edo ezabatzend ira, zati batean kontrakoarekin erlazioan, alegazio edo froga tramiteetan.
  • Babestutako pertsona
    Gizarte Segurantzaren Sistemaren babeseko pertsona juridiko oro.
  • Baliaezintasun gabeko lesio iraunkor
    ezintasun iraunkorra izan gabe, lan istripuek edo gaixotasun profesionaek eragindako betiko izaera duten lesioek, mozketek eta itxuragabetasunek langilearen osotasun fisikoa eraldatzea edo gutxiagotzea ekartzen badute eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren garapeneko xedapenei erantsitako baremoan jasotzen badira, ordainduak izango dira, behin, bertan adierazten diren kopuruekin. Ordainketa ezintasun iraunkorraren prestazioak ordaintzera behartuta dagoen erakundeak egingo du, beti ere, langilearei enpresaren zerbitzura jarraitzeko eskubidean eragozpenik sortu gabe.
  • Baliaezintasun handia (BH)
    Anatomia edo funtzio galeren eraginezko ezintasun iraunkorra. Beste pertsona baten laguntza behar da bizitzako jarduera oinarrizkoenak egiteko, hala nola, janzteko, mugitzeko, jateko edo antzeko gauzetarako. Ezintasun iraunkor absolutuko pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, gertaeraren unean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriaren %45 eta ezintasunak ekarritako kontingentziari dagokion langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30 arteko batuketaren emaitzaren osagarri baliokide batekin gehituta, ezinduak artatzen duen pertsonari ordaindu ahal izateko. Osagarri hori ezin daiteke izan langileak osagarririk gabe jasotzen duen pentsioaren %45 baino txikiagoa.
  • Baliaezintasun handiko osagarria
    Elbarritasun handiko pentsiodunari ematen zaion zenbatekoa, artatzen duen pertsona ordaindu ahal izateko. Zenbatekoa ondokoa izango da: egintza-eragilearen unean indarrean zen kotizazioaren gutxieneko oinarriaren %45 eta langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30 gehituta lortutakoa, ezintasuna eragiten duen kontingentziaren arabera. Osagarri hori ez da izango osagarririk gabeko pentsionaren %45 baino txikiagoa.
  • Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatik kalte ordainketa
    Zehaztutako baremo baten arabera aldi batean ordaintzeko diru-laguntza, kontingentzia profesionalarengatik ezintasuna eragiten ez duten lesio iraunkorren ondoriozkoak eta ezintasun mailara iristen ez direnak.
  • Baliogabetasuna (ordaindutakoaren araberakoa ez den modalitatea)
    Egoera horren osagarri izan daitezke izaera fisiko edo psikikoa, sortzetikoa izan edo ez, jasaten dutenen gaitasun fisiko, psikiko edo sensoriala ezeztatu edo aldatzen duten eta iraunkorrak izan daitezkeela aurreikus daitezkeen ezintasunak. Ezintasun horiek pentsioa jasotzeko eskubidea eman dezakete, pentsioaren kantitatea dagokion urteroko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritakoa izango da.
  • Banaketa
    Ezkontza-bizitza bertan behera uztea; hala ere, ez du dibortzioak bezala ezkontza suntsitzen; alarguntze-pentsiorako eskubidea ematen du,  zehaztutako baldintzak betetzen badira .
  • Banaketa
    Gizarte Segurantzako finantzaketa sistema; horren arabera, sistemaren afiliatu guztien kotizazioek eta diru-sarrerek onuradunen laguntza eta subsidio guztiak estaltzen dituzte, urteko zikloetan.
  • Banaketarengatiko edo dibortzioarengatiko pentsio konpentsatzaile
    Aldi baterako edo zehaztugabeko luzaroan ematen den konpentsazioa, edo baita ordainketa bakarrean ere, hitzarmen arautzailearen edo ebazpenaren arabera, banaketak edo dibortzioak desoreka ekonomikoa eragiten dionean bestearen egoerarekiko, eta ezkondu aurretik zuen egoera baino okerragoa eragiten duena.
  • Bateragarritasuna
    Bi prestazioen kobrantza aldi berean egiteko aukera legala (alarguntza eta erretiroa, esate baterako) edo besteren kontuko lana edo norberaren konturakoa, prestazio batekin (pentsiodun lana eta alarguntza, adibidez).
  • Batzorde betearazleak
    Batzorde Nagusiaren itunak nola aplikatzen diren ikuskatu eta kontrolatzen dute. Bederatzi kidek osatzen dute: (3) Administrazio Publikokoak, (3) Sindikatuetakoak eta (beste 3) Enpresen Erakundekoak.
  • Beharrarengatiko diru-laguntza
    Zahartzaroko, ezintasuneko eta osasun arretarako prestazio ekonomikoak hartzen dituen babeseko mekanismoak, atzerrian bizi diren eta lan, diru edo beste arrazoiengatik atzerrira joan diren eta 65 urte bete edo lanerako ezinduak diren eta baliabide nahikoak ez dituzten espainiarrei zuzenduritakoa.
  • Behartutako pertsona
    Araudiak afiliazioa eskatzeko, altak eta bajak komunikatzeko eta Gizarte Segurantzaren  Sistemari ekarpenak egiteko obligazioak ezartzen dizkion pertsona natural edo juridikoa
  • Berandutzeagatiko interesa
    Gizarte Segurantzarekin den zor bati aplika dakiokeen ehunekoa (nagusia gehi errekargua) araututako epean ordaindu ez dena, epea amaitzen denetik sortuko dena eta dedukzio prozesuaren hasierako adierazpena edo probidentzia baimenduaren adierazpena jaso eta hamabost egunera eskatu ahal izango dena. Unean indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango da tasa, ehuneko 25ean areagotua, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legak kontrakoa adierazten ez badu.  
  • Besteren konturako langilea
    (Ikus”Autonomoak”)
  • Besteren konturako langilea
    Besteen kontura eta beste norbaiten, pertsona fisikoa edo juridikoa, enpleatzaile edo enpresari deritzona, erakundean eta aginte pean lan egiteagatik ordainsariaren truke bere zerbitzua eskaintzen duen pertsona fisiko oro.
  • Bizikidetza
    Beste lagun batekin bizitzea. Zenbait prestaziotan eskubideak esleitu edo horien zenbatekoa handitu dezake. Langileen sailkapen Erregimenean ere izan dezake eragina (bazkide langileek sozietatearen gainean kontrol eragingarria presumitzea).
  • Bizirauleak
    Hildako pertsona zendu ostean, bizirik jarraitzen duten familiartekoak; heriotzagatik eta biziraupenagatik Legeak zehaztutako laguntzak jaso ditzakete, horretarako eskatutako baldintzak betez gero, behintzat.
  • Bonifikazioak eta murrizketak kuotetan
    Horiek ezartzen dira araudi batzuetan, talde jakin batzuen kontratazioa bultzatzekoak edo euren lanean egonkortasuna sustatzekoak direnak. Kitapenetan aplika daitezke, diru sartzea araututako epean egin ezean salbu.
  • Borondatezko hobekuntza
    kotizazioen edo gizarte prestazioen borondatezko igoera, Erregimen Orokorreko edo Gizarte Segurantzako erregimen berezietako arau arautzaileak aukera ematen duten baldintza eta egoeran.
  • Bulego zergabiltzaileak
    Finantza entitateak eta beste erakunde edo eragile dira, Lan Ministerioak eta Gizarte Segurantzak, Gizarte Segurantzako Sistemaren baliabideak biltzeko eta ondoren Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean sartzeko baimendutakoak.. Batez ere, bankuetan eta aurrezki-kutxetan, kuotak biltzeko.
  • Egoitza Elektronikoa. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.