MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Glosarioa

Hemen zaude: Hasiera » Glosarioa


  • Adina
    Pertsona bat jaio zenetik egun jakin batera arte iragan den denbora, eragina duena pertsona hori Sistemaren erregimenak aplikatu beharreko esparruan sartzean, baita ezintasun iraunkorrean, erretiroan, zurztasunean, familia babesean |eta abarretan ere .
  • Adinaren araberako urteen eta kotizazio egunen abonu eskala.
    Kotizazio urteen kopurua zehazteko eta erretiro pentsioaren kantitatearen baitan dagoen ehunekoa aplikatzeko, lan bizitzan kotizatutako egunei langileari dagokion urte kopurua eta urte zatien kopurua gehitu behar zaie, 1967ko urtarrilaren 1ean zuen adinaren arabera, ezarritako eskalaren arabera. Eskala horrek 250 egun ezartzen dizkie data horretan 21 urte zituztenei eta adin horretatik abiatuta,  proportzio berean –250 egun– igotzen doa urte bakoitzeko.
  • Adin-hobariak
    Hainbat lan espezializatutan (arriskugarritasunagatik, toxikotasunagatik, osasunerako kaltegarri izateagatik, Ietab.) eta kategoriatan benetan lan egindako aldia aplikatzean ateratako epearen baliokidea den epean jaisten da erretiro adina, ezarritako eskalen araberako koefizientea. (adibidez, meatzeetako harri-pikatzaile gisa 10 urtez lan eginez gero, 5 urteko murriztea ekar lezake, -0,50eko koefizientea-, erretiroa hartzeko 65eko adina, eta beraz, langileak 60 urteko adin errealean edo fikziozko 65eko adinean hartuko luke pentsioa). Gainera, langilearen erretiro adina jaitsi den aldia, pentsioaren oinarri arautzailea aplika daitekeen ehunekoa zehazteko kotizatutzat hartzen da.
  • Administrazio ebazpena
    Interesdunek administrazioaren aurrean iradokitako galderak erabakitzen dituen administrazio egintza.
  • Administrazio-prozedura
    Legeak araututako izapideak eta ekintzak, Administrazio Publikoen ekintzen adierazpenera zuzenduta daudenak, bere eskumenekoa diren materiak.
  • Adopzioa
    Adingabe baten  guraso agintea esleitzen den jarduera juridikoa da; horren bidez, filiazioaren antzeko ahaidetasunen lotura juridikoak sortzen dira.
  • Afiliazio dokumentua
    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak babestutako pertsona bakoitzari ematen diona Gizarte Segurantzaren sisteman sartzen denean eta bazkide izaera egiaztatzen duena. Erakunde kudeatzaile guztien aurrean eraginkorra da eta gainera iraunkorra da. Bazkidearen datu pertsonalez gain, haren NAN zenbakia eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusik bizitza osorako eta herrialde osoan berarentzat bakarrik ematen dion kide zenbakia biltzen ditu.
  • Afiliazioa
    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren administrazioaren ekintza, babestutako norbait Gizarte Segurantzan barneratzekoa, haren eskubideak eta betebeharrak lortzeko. Oro har, besteentzat lan egiten duten langileen enplegatzaileak edo norberaren kontura lanean dagoen langileak berak eskatzen du. Afiliazio-zenbaki berri bat esleitzen zaio, bizi osorakoa eta Sistema osorako bakarra.
  • Afiliazio-zenbakia
    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak langile bakoitzari esleitzen diona, besteren kontura zein norberaren kontura, Gizarte Segurantzan hasierako alta ematen duenean. Lurralde nazional osoan Gizarte Segurantzaren Sistemarako izaera bakarra eta biziartekoa du.
  • Agiria (altak eta bajak Gizarte Segurantzan)

    Babestutako banakoak Gizarte Segurantzarekin duen loturak aldaketaren bat baldin badu, uzten baldin badu edo lotura hori hasi nahi baldin badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar dio. Horretarako erabiltzen dira alta agiria, baja agiria edo aldaketa agiria. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak editatu eta finkatutako eredu ofizialean egiten da beti.

  • Aitatasun atsedena
    Laneko baimena (besteren konturako lana) edo lana eteteagatikoa (norbere konturako lana); erditze, adoptatzeko helburua duen zaintza eta harreragatik babestutako egoera eragiten du (azken kasu horretan, urtebete baino gutxiago iraun dezake). Legeak tasatutako iraupena izango du, oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea den subsidioa jasotzeko eskubidea dagoelarik.
  • Aitatasuna
    (Ikus "Aitatasun atsedena")
  • Alarguntza
    Gizarte Segurantzaren prestazio eskubidea eta dagokion zenbatekoa ematen dituen egoera zibila.
  • Aldi baterako alarguntza prestazioa
    Alarguntasun-pentsioaren bezainbesteko pentsioa, bi urtekoa, ezkondu ondoren hartu ez zuen gaixotasun arruntarengatik hil denean ezkontidea, urte betez harekin ezkonduta egon dela ziurtatu ez izanagatik alarguntasun-pentsioa jasotzerik ez duenean, edo haiek seme-alabak elkarrekin eduki dituztela ziurtatu ez izanagatik.
  • Aldi baterako ezgaitasunaren ondorioen luzapena
    Aldi baterako ezgaitasunaren iraungipena medikuaren altaren edo legez finkatutako gehienezko epearen barnean gertatzen denean (ezgaitasun iraunkorreko adierazpenarekin), aldi baterako ezgaitasun egoeraren ondorioak ezgaitasun iraunkortzat kalifikatu arte luzaten dira. Ezgaitasun iraunkorraren garaian hasten dira laguntza ekonomikoak, laguntza horiek langilea jasotzen ari zena baino handiagoak ez diren kasuetan, behintzat; hori gertatuz gero, aldi baterako ezgaitasuna amaitzen den unera egingo dute atzera. Hala ere, langilearen hobekuntza espero denean tratamendu medikuaren beharrak jarraitzen duenean, interesdunaren egoera klinikoak sailkapena atzera dezakenean, nahi hainbat atzeratu ahal izango da, aldi baterako ezgaitasuna hasi zenetik 730 eguneko mugarekin.  
  • Aldi baterako ezintasuna (ABE)
    Gaixotasun arrunt edo profesionala eta istripua izanez gero, lanekoa izan edo ez, eta lanerako ezindua gertatuz gero Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen den bitartean subsiodioa jasotzeko eskubidea du, gehienez ere 12 hilabetez, 6 hilabeteko luzapena izan dezake 6 hilabete horietan sendatzeagatiko medikuaren alta lortu daitekeela uste baldin bada. Aldi baterako ezintasun egoera erabaki dezaketenak dira baita ere, gaixotasun profesionalagatiko ikuskatze aldiak, baja lanean emanez gero, gehienez ere 6 hilabeteko iraupenarekin, beste 6 hilabetez luza daitekeelarik, gaixotasunaren ikerketa eta diagnostikorako beharrezkoa ikusten bada. Lan kontratuaren esekitzearen arrazoietako bat izan ohi da aldi baterako ezintasuna.
  • Aldizkako finko
    Denbora-mugarik gabeko aldizkako kontratu finkoa duen langilea noizbehinkako edo aldian aldiko lanak egiteko kontrataturikoa da, zehaztutako datatan errepikatzen ez dena, enpresaren ohiko jardueraren barruan. Data zehatzetan errepikatuko diren ustezko aldizkako lanei denbora mugarik gabeko lanaldi partzialeko kontratuaren erregulazioa ezarriko zaie. Aldizkako langile finkoei dagokien hitzarmen kolektiboak zehaztutako ordena eta moduan deituko zaie. Ez betetzeak langileak kaleratzeko prozedurari erreklamazioa jarri ahal izatea ekarriko du..
  • Alta berezia
    Greba kasuetan, nagusien itxialdiak eta gerta daitezkeen beste egoera batzuetan, halako alta kasuetan zehaztutako arauak dioen eragina duena.
  • Alta ekimenak
    Aldi baterako ezintasun kasuetan, Mutua batek egindako alta-proposamena horretarako zehaztutako epeetan ebazten ez denean, Mutuak Osasun Herri Zerbitzuari aurkez diezaioke edo alta medikoko ekimena planteatu INSSren medikuei. Era berean, Osasun Herri Zerbitzuari hasierako proposamena berriro aurkeztea aukeratzen badu eta berriz ere erantzuten ez badiote, alta eskatu ahal izango die INSSko medikuei.
  • Alta (Gizarte Segurantzan)
    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinaraztea Gizarte Segurantzaren  Sistemak  babestutako subjektu bihurtu dela langile bat jarduera bat egiten hasi delako.
  • Alta pareko egoera
    (Ikus "Altarekin parekatutako egoera")
  • Alta proposamenak
    Aldi baterako ezintasun kasuetan, erakunde kudeatzaileak edo mutuak, azken kasuan, kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasun egoerei dagokienez, alta medikoko proposamenak formulatu ahal izango dituzte, batari zein besteari atxikitako zerbitzu medikoen bitartez, bajako parteak edo bajaren konfirmazioaren parteak, txosten osagarriak eta horretarako egingo dituzten azterketa medikuak ikusita, langilea lan egiteko gai dela ikusiko balute.
  • Altarekin parekatutako egoera
    Babestutako pertsonena, lan jardueran egon ez badaude ere, legean zehaztutako zenbait baldintza betetzen dutenean Gizarte Segurantzaren ekintza babesle osoan edo zati batean berehala edo nahi denean sartzeko osoari edo haren zati bati.
    Prestazioak jaso ahal izateko, beharrezkoa da, salbuezpenak salbuezpen, afiliatua eta altan egotea. Hala eta guztiz ere, hainbat legezko xedapenek langilearen egoera bereziarengatik onartutako egoerak finkatzen ditu, hots, langabezia, enpresak hala eskatuta langilea Espainiatik kanpo dagoen eskualdera joatea Ietab.
  • Amatasuna
    (Ikus “Amatasun-atsedena”)
  • Amatasun-atsedena

    Laneko baimena (besteren konturako lana) edo lana eteteagatikoa (norbere konturako lana); erditze, adoptatzeko helburua duen zaintza eta harreragatik babestutako egoera eragiten du (azken kasu horretan, urtebete baino gutxiago iraun dezake). Legeak tasatutako iraupena izango du, oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea den subsidioa jasotzeko eskubidea dagoelarik, edota ordaindutakoaren araberakoa ez den subsidio bat, IPREMaren % 100aren baliokidea, oinarri arautzailea hura baino txikiagoa denean izan ezik. Txikiagoa bada, hori izango da zenbatekoa. Aitak atseden hori goza dezake, aldi berekoa edo elkarren segidan, arauz ezarritako baldintzetan.

  • Aparteko orduak
    Lanegun arruntaren iraupenaren gainean borondatez egindako lan orduak. Aukera egin daiteke, hitzarmen kolektibo edo banako kontratu bidez erabaki daiteke, diruz ordainduta edo ordaindutako atsedenaldi baliokideen bidez egitea. Urteko 80 baino gehiagokoa ezin du izan kopuru horrek; larrialdietako eta ohiz kanpoko kalteak eta ezbeharrak konpontzeko edo aurrea hartzeko direnean salbu.
  • Aplikazio alorra
    Gizarte Segurantzaren Sistema zabaltzen den alor subjektiboa da. Konstituzioaren 41. artikuluak xedatzen duen helburuarekin («... herritar guztientzako Gizarte Segurantzaren erregimen publikoa...», egungo Gizarte Segurantzaren Sistemak Erregimen multzo batean laneko jardueraren bat egiten dutenen aplikazio alorra mugatzen du. Erregimen Orokorrak beren konturako edo jarduera ekonomikoaren hainbat alorretako beste antzeko langile batzuk biltzen ditu, aldi baterakoak, sasoikoak edo finkoak izan; lan etena dutenak eta etxeetan lan egiten dutenak ere biltzen ditu, edozein lan kategoria eta jasotzen duten ordaina eta modua edozein delarik ere, Erregimen Berezi hauek biltzen dituzten jardueraren bat egiten dutenak izan ezik (baita langile autonomoak ere):  Itsasoko Langileak;  Ikatzaren Meatzaritza;  bere konturako langileak edo autonomoak. 2008ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Bere konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Berezi bat ezarri da LAABren barruan. Horrela, haren barruan geratu dira bere konturako nekazaritzako langileak, 18 urtetik gorakoak, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. 2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Etxeko eta Nekazaritzako besteren konturako langileen antzinako erregimen bereziak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartu dira, Sistema Berezi moduan.

    Halaber, esparru subjektiboa lurralde nazionalean bizi diren espainol guztiei hedatzen zaie, kotizazio gabeko modalitatean.
  • Araua hausteko akta
    Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak zigo-prozedura abiarazteko erabiltzen duen dokumentua. Bertan, laneko arauak edo gizarte segurantzako arauak nola bete ez diren (gertaerak) deskribatu eta zigorra ezartzeko zuzenbidearen oinarriak ageri dira. Zigorraren zenbatekoa ere adierazten da. Arau-hausteen Aktak legezkotzat jotzen dira. Hortaz, horien aurka egiten duenak frogak aurkeztu behar ditu, frogatu beharraren karga inbertitzen baita.
  • Ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko familia prestazioa
    (Ikus "ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko esleipen ekonomikoa")
  • Ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa.

    Familientzako prestazioa, ordaindutakoaren araberakoa ez dena, izaera ekonomikokoa, zenbait baldintzatan ematen dena, onuradunaren ardurapeko 18 urte baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko, edo, 18 urte baino gehiago izanda ere, desgaitasunen bat duen seme-alaba bakoitzeko, desgaitasuna % 65ekoa edo gehiagokoa bada; hori guztia, onuradunaren filiazioaren legezko izaera edozein dela ere. Familia-harrera iraunkorraren erregimenean edo adoptatzeko nahia duen zaintzaile gisa ardurapeko adingabeak izateagatik ere ematen da.

  • Arriskua edoskitze naturala bitartean
    Kontratuaren etena edo jardueraren amaiera, zeinak oinarri arautzailearen ehuneko 100aren baliokidea den diru-laguntza ematen duena, lan kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasun prestaziorako zehaztutakoa izango dena, langile haurdunaren edo haren seme-alabaren osasuna babestekoa lan-kontratuaren etenaldian, edo emakume langileak bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera aldatu nahiean, aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean, edo arrazoizko arrazoirik eskatzerik ez dagoenean. Haurdunaldiko arriskuarengatiko prestazioaren baldintza eta termino berberetan ematen dira, baina haurrak bederatzi hile dituenean bukatuko da. Arrisku profesionalak dira, lana eta edoskitze naturalaren izaera biologikoa bateraezinak direlako.
  • Aseguru aldiak
    Komunitateko zuzenbidean, kotizazio edo enplegu aldiak, estaliak izan diren legediak hala onartu edo zehaztutako aseguru aldiak dira, baita legediak, aseguru aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.
  • Asistentzia laguntzak
    Behar egoerari edo egoerei arreta emateko laguntza ekonomikoak.
  • Atzeraeraginik eza
    Zuzenbide printzipioa, horren arabera legeek ez dute eraginik euren promulgazioaren aurreko gertaeretan, kontrakorik zehazki adierazi ezean. Arau berria ezingo da aplikatu indargabetuko den beste bat indarrean dagoen bitartean, eraginak indarrean sartu ondoren bakarrik izango ditu. Konstituzioak banakoaren eskubide murriztaile edo kontrako disposizio zigortzaileetan atzeraeraginik ezaren printzipioa ziurtatzen du.
  • Atzerako eragina
    Lege berria< indarrean sartu aurreko egoeretan aplikatzea, interesdunarentzat onuragarriagoa izateagatik.
  • Aukera (eskubidea)
    Legalki bateraezinak diren bi laguntzen artean aukeratzeko eskubidea.
  • Aurrerantzeko alta
    Langileak bere lan jarduerari (Gizarte Segurantzaren Sisteman sartzera behartzen duen lana) berriz ekiten dionean gertatzen dena.
  • Aurretiazko erreklamazioa
    Auzibidera (joan) aurretik, Gizarte Segurantzaren Administrazioaren aurrean aurkeztutako idatzia; bertan, administrazio-jarduera baten aldaketa edo baliogabetzea eskatzen da.
  • Auto judiziala

    Epaien edo Auzitegien ebazpena, epailearen erabakien aurkako helegiteak, gorabeherak, prozesu aurrekontuak edo prozesuen deuseztasuna onartu edo ez onartuerabakitzen duena edo hori ezartzen duten prozedurako legeak ezartzen dituena. Bereizitako pragrafoetan oinarrituta egongo dira eta paragrafo horietan izango dituzte zuzenbideko oinarriak, gertaerak eta xedapenak, zenbakituta; gainera, hori ematen duen Epaileak edo Magistratuak edo Magistratuek sinatu beharko dute.

  • Autonomoak.
    Irabazizko jarduera ekonomikoa modu ohiko, pertsonal eta zuzenean, eta lurralde nazionalean, burutzen duen norberaren konturako langilea, 18 urtetik gorakoa, lan-kontraturik gabe eta nahiz eta beste pertsonen soldatapeko zerbitzua erabili, enpresaren titularra izan ala ez. Jarduera horrek behartzen du sartzera Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langile edo Autonomen Erregimen Berezian Sisteman.
  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu minusbaliotasuna duten pertsonen sarbidea bermatzen. Esteka leiho berri batean

Zerikusia duen informazioa

Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra