MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Lege-oharra

Hemen zaude: Hasiera » Lege-oharra

Lege-oharra


  1. GIZARTE SEGURANTZAREN ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

    Gizarte Segurantzak jakinarazten dizu www.seg-social.es web orria eta haren mendeko azpidomeinuak eta direktorioak (aurrerantzea Ataria esango diogu) nahiz haren bidez lor daitezkeen zerbitzu edo edukiak ikusteak eta erabiltzeak Lege Ohar honetan zehazten diren baldintzei jarraituko beharko dietela. Halaber, zerbitzu edo eduki horiek ikusteko, beste baldintza orokor batzuk onartzea eska daiteke.

    Horregatik, Lege Ohar honetan adierazitako baldintzak onartzen ez badituzu, Ataria ez erabiltzea eskatzen dizugu, zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko testu honetan jasotzen diren legezko baldintzak onartu behar direlako.

    Gizarte Segurantzak eskubidea du Atarian aldaketak egiteko, aldez aurretik abisatu gabe, Ataritik edo haren diseinutik edukiak eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edo kentzeko. Atariak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldizka eguneratzen dira. Informazioa berehala ez denez eguneratzen, atarian jasotako informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztasuna beti egiaztatzea iradokitzen dizugu.

    Ohar honetan jasotzen diren baldintzak alda daitezke; beraz, Ataria berriro sartzen zarenean baldintza hauek begiratzea eskatzen dizugu. Gizarte Segurantza ez da izango www.seg-social.es web orrian jasotako tresna eta informazioak erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen erantzulea, administrazio-prozeduren hasierari, garapenari edo emaitzari buruzko erabakietan. Erabaki horiek eskumeneko zentro, erakunde edo sailetan egiaztatu beharko dira. Edonola ere, web honetan jasotzen diren informazioa eta edukiak ezin izango dira alegatu Administrazio Publikoarekin egindako prozesu kontraesankorretan. Ez du erantzukizunik hartuko eskumeneko Administrazioak inprimatutako dokumentuen eta orri hauetako argitalpen elektronikoaren artean egon litezkeen desberdintasunetan.

  2. JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK

    Atariaren diseinua eta haren iturburu-kodeak, logotipoak, markak eta agertzen diren gaineko zeinu bereizgarriak Gizarte Segurantzarenak edo Erakunde laguntzaileenak dira, eta jabetza intelektualeko eskubideek babestuta daude. Halaber, jabetza intelektualeko eskubideek irudiak eta Gizarte Segurantzaren zerbitzarian dauden edukiak babesten dituzte.

    Webgune honetako informazioa, kontrakorik berariaz adierazi ezean, berrerabil daiteke, eta osorik edo partzialki berregin, aldatu, aldatu eta komunikatu daiteke, erabilera komertzial eta ez-komertzialetarako, baldintza hauekin:
    • Debekatuta dago informazioaren edukiari naturaltasuna kentzea.
    • Erabiltzaileak berrerabil diren dokumentuen iturria aipatu behar du.
    • Erabiltzaileak berrerabil diren dokumentuen azken eguneratzearen data aipatu behar du.

    Gizarte Segurantzak hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu; horregatik, webgune hau eskubideak urratzen ari dela uste baduzu iarri harremanetan, mesedez, Gizarte Segurantzarekin inprimaki honen bidez: Iradokizunak eta kexak.

  3. ESTEKAK EDO HIPERESTEKAK

    Beren web orriaren eta Gizarte Segurantzaren web orriaren artean hiperesteka bat egin nahi duten erabiltzaileek honako hau kontuan hartu beharko dute:

    1. Hiperesteka ezartzeak ez dfu inola ere ekartzen Gizarte Segurantzaren eta ezartzen den web orriaren artean harremanik dagoenik, ez eta Gizarte Segurantzak haren edukiak edo zerbitzuak onartzea. Beraz, ez da adieraziko Gizarte Segurantzak hiperesteka berariaz baimendu duenik, ez eta gainbegiratu duenik edo hiperesteka ezartzen den web orrian eskura jarritako zerbitzuak bere gain hartu duenik.
    2. Gizarte Segurantzak ez du bermatzen hiperestekak eskain ditzakeen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna, ez eta erantzukizunik hartzen ere. Erabiltzaileak horren ondorio, kalte edo hiperestekaren web orrira sartzeak eragin litzakeen ekintzak bere gain hartuko ditu.
    3. Hiperesteka ezartzen den web orriak ezin du Gizarte Segurantzaren markarik, izenik, logotiporik, esloganik edo hari dagozkion bestelako zeinu bereizgarririk zian, hiperesketaren beraren zeinuak izan ezik.
    4. Hiperesteka ezartzen den web orriak ez du legez kontrako, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoen kontrako edukiak dituzten informaziorik izango. Halaber, ez du izango hirugarrenen eskubideen kontrako edukirik.

  4. FRAMEAK

    Gizarte Segurantzak berariaz debekatzen du “framingik" egitea edo hirugarrenek, atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen ditzuten beste edozein mekanismo erabiltzea.

  5. PRIBATUTASUNA

    Abenduaren 13 Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Gizarte Segurantzak sekretu betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, datu pertsonalei dagokienez, eta konfidentzialtasunez tratatuko ditu. Xede horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe ikustea saihesteko.

    Datu pertsonalak biltzearen eta haien tratamendu automatizatua egitearen xedea erabiltzaileak une bakoitzean eskatutako zerbitzuak kudeatzea, handitzea, ematea eta hobetzea da.

    Gizarte Segurantzaren fitxategietan jasotzen diren datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egin dezakezu. Haartarako, edozein baliabideren bidez jasota utzi beharko duzu bidali duzula eta jaso dugula. Eskubideak erabiltzeko, Gizarte Segurantzarako idazkia egin beharko duzu, Iradokizunak eta kexkak inprimakiaren bidez.

    Gizarte Segurantzak zure datu pertsonalen babes mailei eusten die, Abenduaren 21eko 1720/2007. Dekretuaren bidez, abendurako 13ko datu pertsonalei buruzko 1571999 Lege Organikoa garatzeko Arautegia onartzen duena. Horrela, eskura dituen baliabide tekniko guztiak ezarri ditu zeuk Gizarte Segurantzari emandako datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe ikustea eta lapurtzea saihesteko.

    Gizarte Segurantzak ahalmena du Pribatutasun Politika hau aldatzeko, Espainiako Datu Babeserako agentziaren lege nobedadeetara edo jurisprudentzialetara egokitzeko. Kasu horretan, Gizarte Segurantzak aldaketa horiek jakinaraziko ditu, egindako aldaketak argi eta denbora nahikoaz azalduz eta, beharrezkoa denean, aldaketa horiek onartuz.

  6. APLIKA DAITEKEEN LEGEA JURISDIKZIOA

    Lege Ohar hau osatzen duten baldintzen interpretazioan edo atari honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gairekin eztabaida edo gatazka sortzen bada, Espainiako Legea aplikatuko da.

    Atarira sartzean edo zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen beste edozein gatazka ebazteko, Gizarte Segurantzak eta Erabiltzaileak Erabiltzailearen bizilekuko Epaile eta Auzitegien mendean jartzea adostuko dute, Espainiako lurraldean baldin badago.

  7. ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOEN POLITIKA. BALDINTZAK

    Gizarte Segurantzaren zerbitzu eta izapideetara ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu ahal izateko, nortasuna egiaztatu behar duzu, hala eskatzen zaizun kasuetan, eta aurkeztutako idazkiak elektronikoki sinatu behar dituzu. Xede horietarako, Gizarte Segurantzak onartutako ziurtagiri digitalak onartuko dira.

IGO



  • Egoitza Elektronikoa. Beste web orri batera esteka; ez dugu minusbaliotasuna duten pertsonen sarbidea bermatzen. Esteka leiho berri batean

Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra