Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Aldi baterako ezintasuna

Gaia:

  • Onuradunak / Baldintzak

    • ABE prestaziorako aukerarik bada langilea greban denean?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Langileak medikuaren baja legezko greba baino lehen eragin bazuen, aldi baterako ezintasunagatiko subsidioa jasotzen jarraituko du; egoera hori ugazaben itxiera-kasuan ere balioduna da.

      Aitzitik, medikuaren baja legezko greba edota ugazaben itxiera bitartean hasiz gero, ez da subsidioa jasoko gertakizun horiek amaitu arte. Hala ere, aldi baterako ezintasuna lan-istripu batek eraginez gero, prestazioa aitortu eta ordaindu egiten da.

      Greba legez kontrakotzat joz gero, ez da subsidioa jasotzeko eskubiderik izango eta ukapenak irauten du nahiz eta dagokion erregimenean langilea alta-egoeran egon.

      Eskura dauden ekintzak
    • ABE prestaziorako aukerarik bada Hitzarmen Berezi egoera batetik?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Ez da bidezkoa, Hitzarmen Berezian gertakizun honengatik ez delako kotizatzen, Gorte Nagusietako diputatu eta senadore, Europako Parlamentuko diputatuak eta AEetako Parlamentu eta Gobernuetako kideak direnenean izan ezik.

      Eskura dauden ekintzak
    • Langilea kuotak ordaintzera beharturik badago, preskribatutako kuotak eta epez kanpo kotizazioaren gutxieneko epera heltzeko egindakoak zebatzen dira?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Las cuotas impagadas y/o prescritas no se computan.

      Las abonadas fuera de plazo, sólo serán válidas si su ingreso es anterior al mes del hecho causante o, siendo posterior, tal ingreso se efectúa dentro del plazo reglamentario o en virtud de aplazamiento o fraccionamiento concedido con anterioridad al hecho causante.

      Eskura dauden ekintzak
    • Ezinbestekoa da beti langilea kuoten ordainketan egunean izatea?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Hasiera batean, langileak berak kotizazioak ordaindu behar baditu, beharrezkoa izango da berau egunean izatea ordainketetan, nahiz eta prestazioa elkarrekiko konputuaren ondorioa izan, inoren konturako langileen erregimen batean.

      Langilea ordainketen egunean egon ala ez, prestazioa eragin zueneko aurreko azken erregimean hartuko da kontuan.

      • Azken erregimenean langilea bera ordainketaren erantzule bazen, prestaziorako eskubidea izateko, langile-bizitza osoan izaniko erregimenetan inolako zorrik ez izatea beharrezkoa izango da.

      • Azken erregimenean langilea bera ordainketaren erantzule ez bazen, baina erantzule zen erregimen batekoa izan bada, beste erregimen horiekiko kotizazioek prestaziorako eskubidean edo zenbatekoan eraginik badute baino ez da eskatuko egunean izatea.
      Eskura dauden ekintzak
    • Zer gertatzen da langileak lan-istripu edo laneko gaixotasunen bat pairatzen duenean jarduera batean eta enplegu-aniztasun edo jarduera-aniztasun egoeran bada?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Jarduera jakin batean lan-istripua gertatzen bada eta langilea, bere enplegu- edo jarduera-aniztasuna dela eta, beste enpresa batean edo Gizarte Segurantzako beste Erregimen batean egongo balitz, prestazioak modu honetan aintzat hartuko dira:

      a) Beste jarduera edo enplegua besteren kontura bada, lan-istriputzat hartuko da.

      b) Beste jarduera norbere kontura bada:

      • Istripu bat bada, ez da lan-istriputzat hartuko.

      c) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:

      • Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), gaixotasun arruntzat joko da.

      e) Beste jarduera norbere kontura bada eta langileak ez badu kontingentzia profesionalen estaldurarik:

      • Lan-istripu moduan babestutako gaixotasuna denean (infartua), lan-istriputzat joko da. Laneko gaixotasunak lan-istriputzat hartzen dira, betiere norbere konturako erregimen berezian kontingentzia profesionalak estalita badaude, eta hori guztia 1273/2003 Errege Dekretuko 3.2 c) artikuluak eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 115.2.e) artikuluak hauen artean finkatzen duen identitateari jarraiki.

       

      LANALDI PARTZIALEKO LANGILEA ETA LANGABEZIAGATIKO PRESTAZIOA JASOTZEN DUENA

      Lanaldi partzialeko kontratua eta langabeziagatiko prestazioa jasotzen duen langile batek jasandako lan-istripua, istriputzat hartuko da lanaldi partziala dela eta, baina kontingentzia arruntetik ondorioztatua langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituenez, egoera horretan Gizarte  Segurantzako kotizazioan ez direlako lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagozkien kuotak sartzen.

      Eskura dauden ekintzak
    • Kuotak ordaintzera beharturik den langileak kotizazioaren gutxieneko epea beteta badu, baina kuoten ordainketan egunean ez bada, ordaintzeko aukera ematen zaio?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Prestazioa ukatu egiten da, Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean ez egoteagatik, eta ordainketarako gonbita jakinarazten zaio.

      30 egun naturaleko epean, jakinarazpena jaso zen egunean zenbatzen hasita, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian betekizun hori betetzeko ordainketa egiten badu, egunean dagoela joko da eta prestazioa aitortuko zaio.

      Hala ere, ordainketa 30 egunak igaro ondoren baina 5 urteko preskripzio-epe barruan eginez gero,  prestazioa efektu-datatik aurrera ordainduko da, % 20an txikiagotuta.

      Eskura dauden ekintzak
    • Jaso dezake ABEgatiko prestazioa lanaldi partzialeko kontratuarekin egunero lan egiten ez duen langileak? Eta baja denean lanean ari ez den aldizkako finkoa bada?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Lanaldi partzialeko langileak altan dira kontratuak dirauen bitartean eta medikuaren baja lan egin behar ez dueneko egun batean sortzen bada, IABE  egoera sortzen da, lanaldi osoko langilea balitz bezala.

      ABE  eragiten duen ekintza eragilea jardun gabeko denboran ematen bada, ez da subsidioa ordainduko. Altarekin parekatutako egoera da, eta prestazioa enpresak ordainduko du kanpainaren hasieran ordainketa eskuordetu erregimenean, dagokion ehunekoan. ABEren epearen zenbaketa medikuaren bajaren datan sortzen da.

      Eskura dauden ekintzak
    • Lanaldi partzialeko langileen kasuan, nola kalkulatzen da kotizazioaren gehieneko epea ABE prestazioa jasotzeko?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Kotizazioko egun teorikoak benetan lan egindako orduak zati 5 eginez kalkulatzen dira, urteko 1826 orduen egunerokoa.

      Kotizazioak izan behar direneko 5 urteko epea, dagokion jardueraren lanaldiarekiko benetan lan egindako lanaldia murrizten den neurri berean luzatzen da.

      Eskura dauden ekintzak
    • Kuota-egunak zenba daitezke ABEren aitorpenerako kotizazioaren gutxieneko epera heltzeko?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Eskatu gehieneko kotizazio epea lortzeko ( 180 egun ekintza eragilearen aurreko 5 urteetan), benetan egindako kotizazioak edo haiekin parekoak direnez gain, kuota-egunak edo aparteko pagen zati proportzionalak ere zenbagarriak dira, prestakuntza kontratupean egindakoak izan ezik, kasu honetan aparteko pagen zati proportzionala hainbanaturik ez doan zenbateko finko baterako kotizatzen baita.

      Eskura dauden ekintzak
    • Lanaldi partzialeko ABEEE batean sartuta banago eta egoera horretan medikuaren baja badut, nork ordainduko dit prestazioa?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:
      • Enpresak aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ordainduko du lanaldi partzialeko lanaldiari dagokion zatian (ordainketa eskuordetua), eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) langabeziari dagokion zatia ordainduko du, enplegu anitzeko kasuetan gertatzen den bezala.
      • SEPEk ordainduko duen zenbatekoa langabeziagatiko prestazioaren berdina izango da, dagozkion prestazio-egunen kontsumoarekin.
      Eskura dauden ekintzak
    • Medikuaren baja badut, eragin al diezadake ABEEE batek? Nola eragingo dio nire prestazioari?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:
      • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa jasotzen baduzu  eta ABEEE bidez lanaldia eten edo murrizteko enplegu-erregulazio prozesu batean barne hartzen bazaituzte, neurri horiek ez dute eraginik izango zure medikuaren altan.
      • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa jasotzen jarraituko duzu, eta zure enpresak ordainduko dizu ordainketa eskuordetuaren bidez.
      Eskura dauden ekintzak
    • Lan-harremana eteteko ABEEE batean sartuta banago eta egoera horretan medikuaren baja badut, nork ordainduko dit prestazioa?
      Kategoria: Onuradunak / Baldintzak > Gaia:

      Aldi Baterako Ezgaitasunagatiko prestazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ordainduko du, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) edo Itsasoko Gizarte Institutu Nazionalaren ordez itsasoko langilea bazara. Langabeziagatiko prestazioaren zenbateko berdina izango du eta prestazio-egunen arabera kontsumituko da.

      ABEa MCSS edo enpresa laguntzaile batek babesten badu, SEPEk langabeziagatiko prestazioa etengo du eta ABEgatiko prestazioa zuzenean MCSSk edo enpresa laguntzaileak ordainduko du.

      Eskura dauden ekintzak
      • Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak

        • ABEren iraupenaren gehieneko epea zenbatzeko, gaixoberritzetzat hartzen da, osatu delako alta jaso eta enpresara bueltatuta, aurreko baja eragin zuten minak direla eta atzera ere baja bada?
          Kategoria: Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak > Gaia:

          Kasu horretan, medikuaren alta jaso denetik berriro medikuaren baja jaso arte 180 egun baino gehiago igaro ez badira bakarrik hartuko da aintzat aurreko aldia.

          Aurreko prozesutik 180 egun baino gehiago igaroz gero, lesio berberak izan zein ez izan, beste aitorpen bat izango litzateke eta, gaixotasun arruntaren kasuan, azken 5 urteetan 180 kotizazio-egun egiaztatu beharko lirateke.

          Lesio desberdinak izanez gero, nahiz eta 180 egun igaro ez, beste aitorpen bat izango litzateke eta esandako betekizunak bete beharko lirateke.

          Eskura dauden ekintzak
        • ABEren iraupenaren gehieneko epea agortuta eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ukatuta, langilea lanera bueltatzen bada eta egun berean ere beste medikuaren baja bat luzatzen bada, ABEren prozesua jarriko da abian?
          Kategoria: Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak > Gaia:

          Beste baja horrek aldi baterako ezintasuneko beste prozesu bat eragingo luke, honako kasu hauetan subsidio-eskubidea sortuko lukeena:

          • Patologia horrek berak edo antzekoak eragin badu baja medikoa  eta lanean hasi eta 180 egun igaro ez badira,  ezgaitasun iraunkorraren egoera ukatu ondorengo baja dagoenean bakarrik aitortuko da eskubidea. Baja berria Osasun Zerbitzu Publikoak (SPS) igorri behar du kontingentzia arruntak badira; kontingentzia profesionalak badira, aldiz, SPSk edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak.

          • Beste patologia batek sortzen badu, prestazioa jasotzeko eskubidea edukiko da, baldin eta prestazio honen betekizun orokorrak biltzen badira (alta-egoera edota altarekin parekatutako egoera eta 180 eguneko kotizazio-aldia azken 5 urteetan gaixotasun arruntak eragin badu).
          Eskura dauden ekintzak
        • Zer gertatzen da aldi baterako ezintasunaren prozesua abian jartzen bada INSSko zerbitzu medikuek kudeatutako medikuaren altaren ondoren?
          Kategoria: Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak > Gaia:

          INSSko ikuskari medikuek emandako medikuaren altaren dataren hurrengo 180 egunetan sor daitezkeen prozesu berrien bajak INSSko ikuskari medikoek soilik igorri ahal izango dituzte, betiere medikuaren alta hori sortu zuen prozesuarekin lotuta badaude.

          Eskura dauden ekintzak
          • Iraungipena

            • Langile baten borondatezko bajak zegoen erregimenean ABEren iraungipena dakar?
              Kategoria: Iraungipena > Gaia:

              Autonomoen Erregimen Bereziko langileen borondatezko bajetan, |ABEren  prestazio ekonomikoaren aukerari uko egitea dakar berarekin, baja unean jasotzen ari zen prestazioaren jasotzeari kalterik egin gabe, egoera hau iraungitzeko legezko arrazoiren bat gertatu arte.

              Eskura dauden ekintzak
              • Zenbatekoa

                • Nola kalkulatzen da ABE baten oinarri-arautzailea medikuaren- baja jarduera hasten deneko hilabete berean hasten denean?
                  Kategoria: Zenbatekoa > Gaia:

                  Baja izan zeneko hilabetearen kotizazio oinarria zati kotizazio horri dagokion egun kopurua.

                  Kontratua berria denean, enpresa berean kotizazio oinarririk izan arren, edo beste batean aurreko hilabetean, kontratu berriaren kotizazio oinarria honen kotizazio egunengatik zatituko da.

                  Medikuaren baja lan-jarduera hasi zeneko egun berean izanik, oinarri arautzailea langileak lanean hasi behar zueneko hilabetean jaso beharreko ordainsariak kontuan izanda kalkulatuko da.

                  Eskura dauden ekintzak
                • Nola kalkulatzen da oinarri-arautzailea lan-harremana ABE egoeran izan bitartean eteten bada?
                  Kategoria: Zenbatekoa > Gaia:

                  Oinarri-arautzailea langabeziako kotizazio-oinarrien gehiketa izango da, aparteko orduak kanpo, prestazio honetarako kontratua eten aurreko 6 urteetan kotizatutako azken 180 egunei dagokiena edo, gozatu gabeko oporraldirik bada - enpresak kotizatu beharrekoa- opor horiek bukatu arte.

                  Langabeziako prestaziorako kotizazio-oinarrien180 eguneko epe jarraiturik ez bada, azken 6 urteetan bila ditzakegu 180 egun horiek bete arte. 180 egun bete ezean, lokalizatutako oinarriak hartuko dira eta kotizazio horri dagokion egunen zenbatekoarekin zatituko dira.

                  Ordainketa LI babesten duen erakundeak hartuko du bere gain (GSIN, Mutua edo enpresa), lan-harremana eten edo oporraldia amaitu hurrengo egunetik aurrera, nahiz eta bajaren 16. egunera ez ailegatu.

                  Eskura dauden ekintzak
                • Nola kalkulatzen da langileari ABE egoeran izanda, kontratua iraungitzen bazaio eta ordaindutako urteko oporrak gozatzeke baditu?
                  Kategoria: Zenbatekoa > Gaia:

                  Kalkulu bikoitza egin behar da:

                  1. Alde batetik, gozatzeke diren opor-egunak ordainketa eskuordetu erregimenean prestazioa jasotzen balego bezala.

                  2. Beste aldetik, gozatzeke diren ordaindutako oporraldia amaitzen den egunetik aurrera, prestazioa iraungitze kasuen modu berean kalkulatuko da.

                  Enpresaren aldetik kontratua iraungi zen ondoren kotizaziorik bada, egoera hau altarekin parekatutakotzat joko da. Langabeziagatiko prestazioa aipatu epea amaitu arte aitortzen ez denez eta berau prestazioaren sorrera eta iraupena zehazteko aintzat hartzen denez, oinarri arautzailea kalkulatzeko opor horien kotizazioa hartuko da kontuan.

                  Eskura dauden ekintzak
                • Langile batek langabeziako epea bukatuta ABEn jarraitzen badu, zein izango da ABEgatiko prestazioaren zenbatekoa?
                  Kategoria: Zenbatekoa > Gaia:

                  Desberdindu beharko dira:      

                  Aurreko prozesu baten gaixoberritzea bada langilea aktibo zenean: ABEren zenbatekoa langabezian zenean jasotzen zuena bestekoa izango da. Une horretan langabeziagatiko prestazioak zuen ehuneko bera aplikatuko zaio. 


                  Aurreko prozesu baten gaixoberritzea ez bada: Prestazioa Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoen %80 aplikatuta ordainduko da (EAEAP) ezohiko pagen zati proportzionala alde batera utzita. Langilearen oinarri arautzailea eta bere familia- egoera ez dira kontuan hartuko.


                  Lanaldi partzialeko langilea bada, %80 hori langabeziako prestazioaren kalkuluan EEZPk aplikatu kotizazioaren ehunekoan gutxituko da.

                  Eskura dauden ekintzak
                • ABEren prestazioaren oinarri arautzailea moldatzerik bada, subsidioa jasotzen den epean, kotizazioaren gehieneko oinarrira parekatuta eta ondoren moldatzen bada?
                  Kategoria: Zenbatekoa > Gaia:

                  ABEn  oinarri arautzailea aldaezina da   gutxieneko kotizazio-oinarria handitzen ez bada edota atzeraeraginezko efektuko ordainsarien gehikuntzaren edo parekoen ondorioz, prestazio honen oinarri arautzailearen oinarria izan zen kotizazio-oinarria aldatzen ez bada.

                  Eskura dauden ekintzak
                  • Kudeaketa /Ordainketa

                    • Nori dagokio ABEren ordainketa gaixoberritzea denean, une horretako aseguratzailea eta hasierako istripua babestu zuen aseguratzailea berbera ez denean?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:
                      • Gaixotasun arruntaren zein lanez kanpoko istripuaren kasuan:

                        ABE berriz gaixotze-unean babesten duen erakundeak hartzen du bere gain prestazioaren ordainketa, subsidioa berriz gaixotze-uneko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuta,  lehenengo prozesuan babesa nork egin duen kontuan hartu gabe.

                      • LI  edota GP denean:

                        • LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa bezalakoa edota hori baino handiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du berriz gaixotzea, oinarri arautzailetzat berriz gaixotze-unekoa hartuta. Bigarrenak ez du ordainketarik egin beharko.

                        • Hasierako LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa baino txikiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du hasierako LIn aseguratutako oinarriari dagokion zenbatekoa eta bigarrenak ordainduko du lehenengo oinarri arautzailearen eta berriz gaixotze-unekoaren arteko desberdintasuna.            

                      Irizpide horri eutsiko zaio lan-jarduerarik gabeko 180 egun baino gehiago tartean egonda ere; dena dela, prozesua ez da metagarria ABEren gehienezko iraupenaren xederako. 

                      Berriz gaixotze-unean langilea langabezian egonez gero, lehenengo aseguratzaileak hartuko du bere gain ABE, lehenengo prozesuko edo, une hartan medikuaren baja gertatu izan ez bazen, istripu-uneko soldaten oinarri arautzailearen arabera. Hala ere, ordainketari LGSSren 222 Art.-an jasotako mugak ezarriko zaizkio.

                      Eskura dauden ekintzak
                    • Zer agiri aurkeztu behar dira Autonomoen aldi baterako ezintasuna izapidatzeko?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:

                      Arriskua hitzartuta duen erakundean,  GSIN edo Mutuan, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioen ordainketa-zuzenaren, eskaera , baja partea, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean dela egiaztatzen duen agiria eta jardueraren aitorpena aurkeztu beharko dira.

                      Eskura dauden ekintzak
                    • Zein epe du langile autonomoak jardueraren egoeraren aitorpena aurkezteko? Zein ondorio ditu hau ez aurkezteak?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:

                      Norbere konturako edo langile autonomoek ABE egoera hasi zenetik 15 eguneko epeanGSIN-naurkeztu beharko dute: merkataritza, industria edo bestelako establezimendua zuzenean kudeatzen duenaren gaineko aitorpena, edo jardueraren aldi baterako edo behin betiko etetea Administrazioak era honetan ABE egoeran izanda, titularra deneko establezimendua zein egoeratan geratzen den egiaztatzeko.       
                         
                      Hala ere, aitorpena medikuaren bajatik 45 egunera aurkezten denean baino ezingo zaio zehapen-espedienteari ekin.    
                             
                      Aitorpena edo epez kanpoko aitorpena ez aurkeztea, arau-hauste arintzat jotzen da eta ondorioz, prestazioa hilabete batez galtzearekin zigortzen da.

                      Ez da nahitaezko agiria, derrigorrezkoa baizik; beraz, aitorpena izan gabe ere izapidetu ahal izango da espedientea. Langileak baldintza guztiak betetzen baditu, espedientea onartuko da baina ez da subsidioa ordainduko eta ez da ordainduko aitorpena aurkeztu arte.

                      Eskura dauden ekintzak
                    • Ordainketa zuzeneko aldi baterako ezgaitasun egoeran banago, berrespen agiriak aurkezten jarraitu behar al dut GSIN edo IGIn nire prestazioa jaso ahal izateko?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:
                      • Osasun Zerbitzu Publikoak dagokizun berrespen-agiria igorri badu edo, kasuak kasu, alta-agiria, GSINak edo IGIak automatikoki ordainduko dizu aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa zuk berrespen eta/edo alta-agiririk aurkeztu beharrik gabe.   
                      • Aipatu berrespen- eta/edo alta-agirietan adierazten den aldia hileko nomina zentralizatuarekin ordainduko da, COVID-19a transmititzea ekiditeko ezohiko neurriek eragindako egoera baino lehenago egin ohi zen bezala.
                      • Hala ere, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaindu ahal izateko, kasu bakoitzari dagokion berrespen- eta/edo alta-agiria igorri beharko da aurretik.
                      • Ordainketarik jasotzen ez baduzu, Osasun Zerbitzu Publikoarekin (OZP) jarri beharko zara harremanetan berrespen- eta/edo alta-agiriak igorri diren kontsultatzeko, eta igorri badira, horiek ebazteko; izan ere, OZPa da berrespen- eta/edo alta-agiriak igortzeko erakunde eskuduna.
                      Eskura dauden ekintzak
                    • Zein entitateri dagokio aldi baterako ezgaitasuna ordaintzea kasu hauetan?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:
                      • ABE kontingentzia arruntetatik datorrenean,  ordainketa erakunde kudeatzaileari (GSIN edo IGI) dagokio, edo mutualitateari, enpresak prestazioaren ordainketa haien gain hartzea erabaki badu.
                      • Kontingentzia profesionalen ondoriozko ABE-en kasuan, ordainketa erakunde kudeatzaileari (GSIN edo IGI) dagokio, edo enpresak kontingentzia profesionalak estaltzeko erabiltzen duen mutualitateari, edo kontingentzia profesionalen ondoriozko AEB kudeatzen borondatez laguntzen duen enpresari. 
                      Eskura dauden ekintzak
                    • Nork emango du osasun-laguntza eta nork agirien kontrola kasu hauetan?
                      Kategoria: Kudeaketa /Ordainketa > Gaia:
                      • Osasun-laguntza eta alderdien kontrola, 365 egun baino gutxiagoko ABEren kasuan, Osasun Zerbitzu Publikoari, GSINri, IGIri eta, hala badagokio, mutualitate laguntzaileari edo borondatezko lankidetza bere gain hartzen duen  enpresari dagokie, kontingentzia profesionalen ondoriozko ABEa beteta duten kasuetan.
                      • 365. egunetik aurrera, osasun-laguntza eta prozesuaren kontrola GSINeri edo IGIri dagozkio.
                      Eskura dauden ekintzak
                      • Gestión partes baja, confirmación y alta

                        • Zein dira 1060/2022 EDak eta 2/IGI/2023 Aginduak eragindako araudi-aldaketaren berrikuntza nagusiak?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          1060/2022 EDak eta 2/IGI/2023 Aginduak, hurrenez hurren, 625/2014 ED eta EES/1187/2015 Agindua aldatzen dituzte. 2023ko apirilaren 1etik aurrera, aldaketa hauek indarrean sartzen diren egunetik aurrera, hauek dira berrikuntza aipagarrienak:

                          • Langileak enpresarako zen aldi baterako ezintasunaren medikuaren agiriaren kopia jaso eta aurkeztu beharra kentzea.
                          • Enpresek ez diote GSINi informazioa eman behar hurrengo berrespen eta alta parteetan. Baja-parteetan bakarrik bidali behar dituzte datu ekonomikoak GSINera.
                          Eskura dauden ekintzak
                        • 2023ko apirilaren 1etik aurrera, nola jasoko dute enpresek beren langileen aldi baterako ezintasunen parte medikoen informazioa?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          GSIN Enpresak (FIE) fitxategiaren bidez.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Nola deskargatu dezaket FIE?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIE deskargatzeko bi modu daude, enpresaren RED baimena transmititzeko bitartekoaren arabera:

                          • Nire RED baimenaren transmisio-bidea Zuzeneko Likidazioko Sistema bada: SILTRA erabili ahal izango dut. Hala ere, Sistema RED Online-ko FIER zerbitzura ere sartzeko aukera izango dut.
                          • Nire RED Baimenaren transmisio-bidea Sistema RED Directo sistema bada: Sistema RED Online-koFIER zerbitzua bakarrik erabili ahal izango dut.
                          Eskura dauden ekintzak
                        • Eta etxeko enplegatzailea banaiz, nola jasoko dut nire langilearen aldi baterako ezgaitasuneko mediku-parteen informazioa?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          GSINek gutun bat bidaliko du posta arruntez eta testu-mezu bat Gizarte Segurantzaren datu-basean agertzen den telefono mugikorrera. Gutuna Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan ere eskuragarri jarriko da. Halaber, enplegatzaileak bere enplegatuaren aldi baterako ezgaitasuneko prozesuari buruzko informazioa ezagutu ahal izango du GSNDren IMPORTASS atariaren bidez.

                          Hala ere, enplegatzaileak RED Baimena badu, FIE fitxategia kontsultatu ahal izango du SILTRA edo FIER zerbitzuen bidez, baimena transmititzeko bitartekoaren arabera.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Nork deskargatu dezake FIE fitxategia SILTRA bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIE fitxategia SILTRA bidez deskargatu dezakete bakarrak Likidazio Zuzeneko Sistemaren (LZD) RED baimenen erabiltzaile nagusiak dira.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Nork deskargatu dezake FIE fitxategia FIER zerbitzuaren bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIER zerbitzuaren bidez, RED baimen baten edozein erabiltzaile nagusik edo bigarren mailakok egin dezake deskarga (Likidazio Zuzeneko Sistema edo RED directo bidez).

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein formatutan deskargatzen da FIE SILTRA bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIE .txt formatuan deskargatzen denez, komenigarria da enpresek automatizatzea, informazioa nominak kudeatzeko sistemetan txertatzeko.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein formatutan deskargatzen da FIE fitxategia FIER zerbitzuaren bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIER zerbitzuaren bidez, RED baimena duen erabiltzaileak Excel formatuan deskarga dezake FIE fitxategia.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zenbatean behin jasotzen da FIE fitxategia SILTRA bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Egunero bidaltzen da, baldin eta GSINen datu-basean FIE fitxategian sartutako eremuren batean aldaketaren bat gertatzen bada.


                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein maiztasunekin deskarga dezaket FIE RED Online zerbitzuaren bidez?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIER zerbitzuak denbora tarte jakin bati buruzko informazioa batera deskargatzeko aukera ematen du, Excel fitxategi bakoitzeko 15 egun eta 300 erregistrorekin gehienez.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Non kontsulta dezaket FIEren dokumentu teknikoaren azken bertsioa?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIE mezuaren edukia eta bertako eremuen deskribapena, baita egon litezkeen balioak ere, erregistroaren diseinuan gorde direla, eta Red Sistema/ INSS/ Jarraibide Teknikoak atalean kontsulta ditzakezula.


                          Eskura dauden ekintzak
                        • Nola egituratzen da FIE?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          FIE fitxategia etiketen bidez antolatzen da, eta haietan dago enpresari, langileari eta Gizarte Segurantzako prestazioei buruzko informazioa. Hauek dira Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko informazioa duten etiketak:

                          • DIT etiketa “Aldi baterako ezgaitasunari buruzko datuak”: Osasun Zerbitzu Publikoek eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutualitateek bidalitako baja- eta alta-parteei buruzko informazioa du.
                          • IT2 etiketa “Aldi baterako ezgaitasunari buruzko datuak2”: laneko istripuaren datari eta motari buruzko informazioa ematen du.
                          • ITD etiketa “ABE zuzeneko ordainketa”: GSINaren eta IGIren zuzeneko ordainketaren modalitateko ABEgatiko prestazioaren berri eman du.
                          • OIT etiketa “ABEko beste datu batzuk”: Zuzeneko ordainketaren modalitateko aldi baterako ezgaitasunari buruzko beste datu batzuen eta 545 eguneko agortze-dataren berri eman du
                          • CIT etiketa “AEB egoeraren jarraipena”: Osasun Zerbitzu Publikoek eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutualitateek bidalitako berrespen-parteen edukiaren berri eman du.
                          • DIP etiketa “Ezgaitasun iraunkorraren datuak”: Ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioen eta LPNI pentsioen aitorpenari buruzko informazioa eman du.
                          • JUB etiketa “Erretiro-datuak”: Erretiro-pentsioen onarpenari buruzko informazioa eman du.
                          • DOP etiketa “Beste prestazio batzuen datuak”: Zuzeneko ordainketan ordaindutako beste prestazio batzuen berri eman du (Adingabearen jaiotza eta zainketa; Haurdunaldiko arriskua; Edoskitzaroko arriskua; Adingabearen zaintza; Bularreko haurraren zaintzaren erantzukizuna).
                          • NAC etiketa “Jaiotzei buruzko datuak”: Justizia Ministerioak jakinarazitako jaiotzen berri eman du.
                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein etiketaren bidez jasoko dut Osasun Zerbitzu Publikoek eta Mutualitateek GSINera bidalitako baja, berrespen eta alta parteen informazioa?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Osasun Zerbitzu Publikoek edo Mutualitateek bidaltzen dituzten baja- eta alta-parteei buruzko informazioa etiketa hauetan kontsulta daiteke:

                          • DIT “Aldi baterako ezgaitasunari buruzko datuak”.
                          • IT2 “Aldi baterako ezgaitasunari buruzko datuak 2”.

                          Osasun Zerbitzu Publikoek edo Mutualitateek bidaltzen dituzten berrespen-parteei buruzko informazioa CIT “ABEren jarraipena” etiketan kontsulta daiteke.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Non kontsulta dezaket SILTRA Eskuliburua?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          SILTRA Eskuliburuak  estekan klik eginda.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Non kontsulta dezaket FIER zerbitzuaren Erabiltzailearen eskuliburua?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Esteka honetan klik eginez: Erabiltzailearen eskuliburuak.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Bigarren mailako erabiltzaile baten esku utz dezaket FIE SILTRA bidez deskargatzea?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          2022/11/28ko RED abisu honek: Zerbitzu berria Red Baimenetako Erabiltzaileen Kudeaketan: “Kontsultak/Aldaketak ofizioz egindako komunikazioen harrera eskuordetzean” jakinarazten du zerbitzu berri bat sortu dela. Zerbitzu horren bidez, erabiltzaile nagusiak bigarren mailako edozein erabiltzaileren RED postontzien esku utz dezake sistema horren bidez Gizarte Segurantzaren Administrazioko erakunde eta entitateek bidaltzen dizkioten mezuak jasotzea.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • FIE bertsio eguneratua aldatu egin al da?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Oraingoz ez da aldatuko FIEren egungo bertsioa. Hala ere, GSIN bertsio berri bat garatzen ari da, egungo bertsioa hobetzeko.


                          Eskura dauden ekintzak
                        • FIER zerbitzuaren egungo bertsioa aldatu egin al da?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Oraingoz ez da aldatuko FIER zerbitzuaren egungo bertsioa. Hala ere, GSIN beste bertsio bat garatzen ari da, erregistroen muga 300era baino gehiagora handitzeko aukera emango duena, eta RED Baimenaren erabiltzaileari CCC/Baimenaren mende dauden erregimen guztiak ikusteko aukera emango diona, CCC/Afiliazio zenbaki jakin baten bidez iragazi beharrik gabe.


                          Eskura dauden ekintzak
                        • 2023ko apirilaren 1etik aurrera, nola bidaliko dituzte enpresek aldi baterako ezgaitasunen parteak GSINera?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Sistema REDen erabiltzaileek aldi baterako ezgaitasunen parteen bidalketa araudi berrira egokitzeko, FDI eta FRI fitxategien bertsio berria garatu da –6.0 bertsioa–. Era berean, Sistema RED Online-ren “Aldi baterako ezgaitasuna online” zerbitzua ere egokitu egingo da arauen aldaketetara.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Non kontsulta dezaket FDI eta FRIren bertsio berria?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Dokumentuak Gizarte Segurantzaren webgunean daude argitaratuta, eta aldaketak gris kolorekoak dira. Kontsulta egiteko, Jarraibide Teknikoak esteka sakatu behar da.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • 2023ko apirilaren 1etik aurrera, enpresek baja, alta eta berrespen parteak bidaltzen jarraitu behar dute?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Desagertu egiten da berrespen- eta alta-parteak bidaltzeko betebeharra. Baja-parteei dagokienez, Osasun Zerbitzu Publikoaren edo Mutualitatearen baja-partean dagoen informazioa FIEren bidez jaso ondoren bakarrik bidali behar dira datu ekonomikoak.
                          Informazio gehiagorako, kontsultatu 2023ko otsailaren 23ko 2023/3 Berrien Buletina.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Eta nire enpresa kontingentzia profesionalengatiko laguntzailea bada?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Kasu horretan, kontingentzia profesionalen ondoriozko aldi baterako ezintasun-prozesua bada, enpresak zuzenean bere gain hartzen du prestazio ekonomiko eta sanitarioaren ordainketa; beraz, baja, berrespen eta altaren parte medikoak GSINera bidaltzen jarraitu behar du.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Eta nire enpresa gertakizun arruntak direla-eta aldi baterako ezgaitasunetik kanpo badago?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Lehengo MUNPALeko funtzionarioen kolektiboari dagokio, adibidez. Halako kasuetan, kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasun prozesua bada, enpresek baja, berrespen eta altaren parte medikoak GSINera bidaltzen jarraitu beharko dute.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein dira FDIren bertsio berriaren aldaketa nagusiak?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:
                          • Ekintza berri bat sortu da (T -34 taula)  DE – Datu Ekonomikoak.
                          • Segmentu berri bat sortu da, LBDB – Langilearen Beste Datu Batzuk.
                          • Bi eremu berri sortu dira DEC segmentuan: “aurreko urtean aparteko orduengatik kotizatutako egunak” eta “aurreko urtean beste kontzeptu batzuengatik kotizatutako egunak”.
                          • Segmentu berri bat sortu da, FUN – Funtzioen Deskribapena.
                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zein dira RED Online sistemaren “Aldi baterako ezgaitasuna online” zerbitzuaren bertsio berriko aldaketa nagusiak?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          “DATU EKONOMIKOEN AGIRIA” izeneko agiri mota berria sortu da. Zenbait baliozkotze sartu dira; hala, AGIRIEN GRABAZIOAREN pantailan, Araubidea, C.C.C., N.A.F., kontingentzia eta baja-data eremuak bete ondoren, eta “Ados” botoia sakatutakoan, kasuan kasu, aplikazioak berak automatikoki kargatuko du datu ekonomikoen agiriari dagokion inprimakia edo grabatu beharreko agiri mota hautatzeko aukera emango da (alta, baja, berrespena).

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zer informazio eman behar du enpresak “Lanpostua” eremu berrian?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Enpresak langilearen berariazko lanpostuaren berri eman beharko du, gehienez ere 50 posizioko testu libre baten bidez.

                          Eskura dauden ekintzak
                        • Zer informazio eman behar du enpresak “Funtzioen deskribapena” eremu berrian?
                          Kategoria: Gestión partes baja, confirmación y alta > Gaia:

                          Enpresak jakinarazi behar du langileak enpresan zer funtzio betetzen dituen 268 posizioko testu libre baten bidez.

                          FDIn, “funtzioen deskribapena” eremuak 67 posizio ditu, baina etiketa gehienez ere 4 aldiz errepika daiteke.

                          Eskura dauden ekintzak
                          • IT en el extranjero

                            • Zer gertatzen da langile batek Aldi Baterako Ezgaitasun prozesua atzerrian hasten badu?
                              Kategoria: IT en el extranjero > Gaia:

                              Espainiako asegurudun langile batek atzerrian dagoen bitartean medikuaren baja izaten badu, Aldi Baterako Ezgaitasunaren prestazioa jaso dezake. Horretarako, langilea enpresan alta emanda dagoen probintziako GSINeko Zuzendaritza Probintzialera bidali beharko du dokumentazioa.

                              Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialak medikuaren baja aitortuko du, eta ebazpena jakinaraziko die langileari eta enpresari. Prestazioa dagokion modalitatean ordainduko da, ABE nazionala izango balitz bezala.

                              Beharrezko dokumentazioari eta hura bidaltzeko moduari eta epeari buruzko informazio guztia esteka honetan dago: Gizarte Segurantza: Argitalpenak (seg-social.es)


                              Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}