Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ordainketen gerorapena

Gaia:

  • Ordainketen gerorapena

    • Nola eskatu ordainketaren gerorapena?
      Kategoria: > Gaia:

      Gizarte Segurantzarekiko zor bat ordaintzeko atzerapena eskatzeko aukera dago, beti ere baldintza batzuk betetzen badira. Atzerapen hau eskatzeko eskaera-eredua dago Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioetan; halaber, gaiari buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dira bertan. Praktikoena zorra duzun Administraziora jotzea da eta bertan atzerapena kudeatzea. Zorra kitatzeko gehienez bost urteko epea dago, baina epe luzeena edo motzago bat emango da zorraren zenbatekoaren eta egoeraren arabera. Luzatzen bada, interesak sortuko dira, diruaren interes legala oinarri.

      Ziurtagiri digitala baduzu, zure eskaera Gizarte Segurantzako zorren ordainketa atzeratzea izapidearekin egin dezakezu, Eskaeren Erregistro Elektronikoan, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zein dokumentu onartzen du Administrazioak fidagarri bezala atzerapen eskaera oinarritzeko?
      Kategoria: > Gaia:

      Ez dago dokumentu zerrendarik. Administrazioak, espedientearen zailtasunaren, zorraren zenbatekoaren, ardura duenaren naturaren I arabera, eskatzailearen dokumentazio ekonomikoa eska dezake.Etab. 

      Eskura dauden ekintzak
    • Aurkez daiteke zorraren gerorapen eskaria interesdunak aurreikusten duenean bere egoera ekonomiko-finantzieroak ez diola utziko legeak ezarri epe eta moduan diru-sarrera egiten?
      Kategoria: > Gaia:

      Legezko ordainketa epean diren zorren gerorapena eska daiteke. Ezin da eskatu oraindik legezko ordainketa eperik ez duten etorkizuneko kuoten gerorapena.

      Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}