Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Modalitateak / Motak

Pentsio kontributiboak / Motak

  • Iraupen mugagabea duten prestazio ekonomikoak dira, nahiz eta beti horrelakoak ez izan. Prestazio horiek jasotzeko, oro har, harreman juridikoa izan behar da Gizarte Segurantzarekin (gutxieneko kotizazio epea frogatu behar da zenbait kasutan), baldin eta exijitutako gainontzeko baldintzak betetzen badira.
  • Zenbatekoa zehazten da langileak eta enpresaburuak eginiko ekarpenen arabera, besteren konturako langileak badira, dena delako pentsioaren oinarri arautzailearen ondorioetarako kontuan hartutako aldian.
  • Gizarte Segurantzako Araubide Orokorraren eta Araubide Berezien ekintza babeslearen barruan, kasu eta modalitae bakoitzean egon daitezkeen salbuespenak salbuespen, dagokion araubide bereziaren barruan honako pentsioak adierazten dira:
    • Erretiroagatik: erretiro arrunta, erretiro aurreratua mutualista izateagatik, erretiro aurreratua mutualista izan gabe, erretiro aurreratua lanari nahi izan gabe uzteagatik, erretiro aurreratua langileak hala eskatuta, erretiro aurreratua jarduera nekezak, toxikoak eta osasungaitzak egiteagatik gutxieneko adina murrizteagatik, desgaitasundun langileen erretiro aurreratua, erretiro partziala, erretiro malgua eta erretiro berezia 64 urterekin.

    • Ezintasun iraunkorragatik: erabatekoa, absolutua eta baliaezintasun handia.

    • Heriotzagatik: alarguntza, zurztasuna eta familien aldekoa.

    • Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren (SOVI) ekintza babeslearen barruan daude pentsio hauek:
      • Zahartzaroa.

      • Baliaezintasuna.

      • Alarguntza.

      Ekarpenezko ez diren pentsioak / Motak

      Legez ezarritako baldintzetan bizirik irauteko behar hainbat baliabide ez duten eta babesteko moduko premia egoeran dauden herritarrei aitortzen zaizkien prestazio ekonomikoak dira, nahiz eta inoiz ez kotizatu edo ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko behar hainbat denboran ez kotizatu. Modalitate horren barruan, honako pentsio hauek daude: Baliaezintasuna eta Erretiroa.

      Ordaindutakoaren araberako pentsio hauen kudeaketa Autonomia Erkidego bakoitzeko organo eskudunei eta Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren Zuzendaritza Probintzialei dagokie (IMSERSO) Ceutan eta Melillan.

      Complementary Content
      ${loading}